Begoña Vicario: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Sikret8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ksarasola wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
== Biografia ==
 
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da. Animazio irakaslea ere bada [[Euskal Herriko UnibertsitateUnibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]]ko Arte Ederren Fakultatean. Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen, eta [[2000]]. urtera arte animazioko bost film labur egin ditu.
 
Zinemagintzan [[1993]]. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, ''Geroztik ere'' izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen. Hiru urte geroago ''Zureganako grina'' egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere [[1996]]. urtean filmatu zuen. [[GazteleraGaztelania|Gazteleraz]]z egindako ''Pregunta por mí'' (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen; [[1997]]. urtean animazioko [[Goya Sariak|Goya Saria]] irabazi zuen film horrek.
 
[[2000]]ko [[Gasteizko Ikus-Entzunezkoen Jaialdia]]n, Esperimentazio Saileko lehen saria irabazi zuen, ''Haragia'' (1999) bere azken film laburrarengatik.