Montmartre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Montmartre''' [[frantzia]]r udalerri zahar bat da, [[1860]]an [[Paris]]ek anexionatua. Haren eremuaren gehiengoa [[Parisko 18. barrutia|18. barrutiaren]] auzo bat da, nahiz eta zati bat Saint-Ouen udalerriari atxikitu.
 
Egun, Montmartre Paris iparraldeko auzo bat da, hiriburuko [[turismo]]gune nagusietako bat. Ezaguna da bertan dagoelako harri zurizko [[Sacré-Cœur basilika]] ezaguna, eta taberna auzoa delako. Basilikaren ondoan Saint Pierre de Montmartre eliza zaharra dago, [[InazioIgnazio Loiolakoa|Inazio Loiolakoak]]k eta [[Frantzisko Xabierkoa]]k [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundia]] sortu zuten lekua omen dena. Auzoak garrantzi handia izan zuen [[Frantzia-Prusia Gerra]]n eta [[Parisko Komuna]]ren garaian. Gainera, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran artista ugarik han izan zuten bizilekua edo lantegia. Artista horien artean zeuden [[Salvador Dalí]], [[Amedeo Modigliani]], [[Claude Monet]], [[Pablo Picasso]] eta [[Vincent van Gogh]].
 
Montmartre muino gainean eta inguruan dago (''Butte Montmartre''), Parisko puntu garaiena (130,43 m Saint-Pierre de Montmartre hilerrian). Muinora igotzeko [[RATP]] erakundeak kudeatutako [[funikular]]ra hartu daiteke, edo bestela 222 harmailako eskailerak. Hurbilen dauden [[Parisko metroa|metro geltokiak]] ''Anvers'', ''Pigalle'' eta ''Blanche'' dira 2 linean eta ''Pigalle, Abesses, Lamarck - Caulaincourt'' eta ''Jules Joffrin'' 12 linean.
8. lerroa:
== Izena ==
 
''Mons Martis'' ("[[Marte (jainkoamitologia)|Marteren]] mendia") [[toponimia|toponimo]] [[merovingiar leinua|merovingiar]] garairaino biziraun zuen ''Montmartre'' gisa kristautua<ref>Bailey K. Young, "Archaeology in an Urban Setting: Excavations at Saint-Pierre-de-Montmartre, Paris, 1975-1977" ''Journal of Field Archaeology'' '''5'''.3 (Autumn 1978:319-329) p 321: "The tradition that a Temple of Mars stood on the south bluff and a Temple of Mercury farther west was known to Eatly Modern ''érudits''.</ref>, ''[[martiri]]aren mendia'' esanahi aldatuarekin. Horrela, San Denisen martiriarekin lotu zen<ref>The "place called the mont of Mars, now by a happy mutation known as the Mont of Martyrs", ''Miracles of Saint Denis'' (831) quoted in Young 1978:321 note5.</ref>, bertan burua ebaki baitzioten [[250]] inguruan. San Denis Parisko apezpikua zen eta egun Frantziako patroia da. Badirudi muinoaren [[erlijio]]zko garrantzia zaharragoa dela, [[druida|druiden]] santutegi izan omen zelako, inguruetako tontor garaiena baitzen. Hala ere, ez dira arrasto arkeologikorik aurkitu<ref>Young (1978:312) "Though we know that impressive vestiges of antique walls stood into modern times, archaeological testimony is meagre."</ref>.
 
== Artisten topaleku ==
[[Fitxategi:Steinlein-chatnoir.jpg|thumb|Théophile Steinlen-en afixa ezaguna: [[Le Chat Noir]] kabareta]]
 
[[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdean, artista ugari, [[Johan Jongkind]] eta [[Camille Pissarro]] esaterako, Montmartrera joan ziren bizitzera. Mende amaierarako, Montmartre eta [[eskuinaldea (Paris)|eskuinaldeko]] [[Montparnasse]] auzoak Parisko artista-gune nagusi bihurtu ziren. Gainera, jatetxea bat ireki zen tontorretik gertu zegoen [[haize errota]] batean: ''[[Moulin de la Galette]]''.
 
Artista elkarteak ere sortu ziren, ''Les Nabis'' eta ''Incoherents'' esaterako, baina itzal handiko bakarkako artistengatik da ezaguna batez ere. Horien artean daude [[Vincent van Gogh]], [[Pierre Brissaud]], [[Alfred Jarry]], [[Gen Paul]], [[Jacques Villon]], [[Raymond Duchamp-Villon]], [[Henri Matisse]], [[André Derain]], [[Suzanne Valadon]], [[Pierre-Auguste Renoir]], [[Edgar Degas]], [[Maurice Utrillo]], [[Henri de Toulouse-Lautrec]], [[Théophile Steinlen]], [[Salvador Dalí]], [[Amedeo Modigliani]], [[Claude Monet]] eta [[Pablo Picasso]], auzo honetan inspirazioa lortu zutenak.
 
Konposatzaile batzuk ere auzoan bizi izan ziren, [[Erik Satie|Satie]] esaterako ([[Le Chat Noir]] kabareteko pianojolea).
 
== Demografia ==