Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Henri de La Tour d'Auvergne, Vicomte de Turenne lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Henri de la Tour d'Auvergne, Vicomte de Turenne by Circle of Philippe de Champaigne.jpg|thumb|Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea.]]
 
'''Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea''' —askotan besterik gabe '''Turenne''' deitua— ([[Sedan (Ardenak)|Sedan]], [[Frantzia]], [[1611]] - [[Salzbach]], [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] —gaur egun [[Alemania]], [[1675]]) Frantziako Armadako militarra izan zen, Frantziako mariskal jenerala izatera iritsi zena.
 
[[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]n esku hartu zuen Frantziako gudarostean; [[Turin]] [[espainia]]rrei hartu izanagatik (1640) egin zen, batez ere, ezagun. 1643an Frantziako mariskal jeneral izendatu zuten, eta Rhineko kanpainan [[Mainz|Maguntzia]] eta [[Worms]] hartu zituen.
 
[[Bavaria]]n beste zenbait garaipen lorturik, 1647an [[Ulm]]go armistizioa sinarazi zion [[Maximiliano dukea]]ri. Frondako gerran esku hartu zuen erregetiarren aurka lehenbizi eta Condéren aurka gero. Matxinada amaiturik, armadaren buru zela espainiarren aurkako garaipen handiak lortu zituen: [[Arras]] (1654), [[Dunes]] (1658). Gero, [[Flandria]] kendu zien espainiarrei hiru hilabetean (1667). Tropa inperialak [[Alsazia]]tik bidali zituen. [[Salzbacheko gudua]]n (1675) izandako zaurien ondorioz hil zen.