Cuerda Larga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
'''Cuerda Larga''' [[Erdialdeko Sistema]]ko zati den [[Guadarrama]] mendilerroko mendi adar nagusienetako bat da. Mendilerro hau mendebalde-hegomendebaldetik ekialde-iparrekialderanzko norantzan doa [[Madrilgo Erkidegoa]]ren iparmendebaldean zehar, eta, lerro zuzenean, 16 kilometroko luzera du. Mendebaldeko muturra den [[Navacerrada mendatea]]n hasi, 1858 metroko altueran, eta ekialdeko muturrean dagoen [[Morcuera mendatea]]n amaitzen da.
 
Guadarrama mendilerroko tokirik garaienetako bat da, 2100 metro baino gehiagoko altuera mantendu bat baitu. Tontorrik altuena [[Cabezas de Hierro]] deritzenak dira, bere 2383 metroko altuerarekin Guadarrama mendilerroko bigarren mendirik garaiena delarik. Cuerda Largaren ipar aurpegian [[Lozoya harana]]ren goiko zatia dago, eta hegoaldeko aurpegian [[Manzanaresen zintzurra]], [[La Pedriza]], kirol eta paisaia intereseko toki bat dena, eta [[Hueco de San Blas]] hedatzen dira. Mendi adar honek iparraldean duen [[Lozoya ibaia]]ren eta hegoaldean duen [[Manzanares (ibaia)|Manzanares ibaiaren]]ren arroak banatzen ditu, bi ibai hauek [[Jarama|Jarama ibaiaibaiaren]]ren ibaiadarrak direlarik.
 
Cuerda Largatik ekialdera [[Morcuera mendilerroa]] dago, mendigune baxuago bat, eta antzeko orientazioa duena. Aipaturiko mendigune hau [[Morcuera mendatea]]n hasten da. Cuerda Largaren mendebaldeko muturrean, [[Bola del Mundo]]n, [[Sierra de los Porrones]] izeneko mendigune bat hasten da, hegoekialderantz orientatua dagoena. Altuera galtzen du aipaturiko norantzan aurrera egin ahala.