Odd Hassel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 33 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q157212 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Odd Hassel''' norvegiar kimikaria izan zen (Christiania, egun [[Oslo]], 1897 - Christiania, egun Oslo, 1981). Osloko Unibertsitatean gradua lortu ondoren, Alemaniara joan zen 1922an, eta Munich eta Berlineko unibertsitateetan ere aritu zen. 1925ean Osloko Unibertsitatera itzuli zen, eskolak ematera, eta 1934-1964 bitartean unibertsitate horretako kimika saileko zuzendari izan zen. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1969an, [[Derek Harold Richard Barton|Derek Bartonekin]]ekin batera, [[erreakzio kimiko]]ak eta molekulen hiru dimentsioko itxura lotzen zituen ikerketengatik. Lan hori garrantzi handikoa izan zen atomoak molekulan nola dauden antolatuta jakiteko, eta antolaketa horrek kimika portaeran duen eragina ezagutzeko. 1930etik aurrera molekulen egitura aztertzen hasi zen, batez ere "cyclohexane"rena. Hasselek [[elektroi-difrakzio]]a eta gisa horretako teknikak erabili zituen horretarako: teknika horren bidez zientzialariek elektroi sorta bat igaroarazten dute gai batean zehar, eta gaiaren egitura atomikoa aztertzen dute, gaian zehar igaroarazitako sortan gertatu diren aldaketen arabera. Hasselek "cyclohexane"rekin lotutako gaien egitura zehaztu zuen, eta molekula horien balizko "konformazioak" (antolaketa espazioan) argitu zituen. 1934an ''Kristallchemie'' (''Kristal kimika'') argitaratu zuen.
 
{{DEFAULTSORT:Hassel, Odd}}