Telegrafo elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Telegraphy lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:1891 Telegraph Lines.jpg|thumb|300px|Telegrafia sare nagusia [[1891]]n]]
'''Telegrafo elektrikoa''' zeinu [[argindar|elektrikoak]] erabiltzen duen [[telegrafo]]a da. Urruti dagoen jendearekin komunikatzeko lehen gailu elektrikoa izan zen. Asmakuntza honen patentea [[Samuel Morse]]ri eman zaion arren, [[Gauß|Gauss]] eta [[Weber]], [[1822]]. urtean, jada, eurek asmatutako telegrafo baten bidez komunikatzen ziren, Morsek, berea sortu baino hamaika urte lehenago. Honen bidez, telegramak igortzen ziren.
 
== Morse telegrafoa ==
[[1860]] eta [[1861]] urteen bitartean, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]], [[Pony Express]]a erabili zen, nazio barneko distantzia luzeen artean komunikatzeko. [[1861]]. urtetik aurrera, berriz, telegrafoak hartu zuen Pony Expressaren lekukoa, nazioko bi kostaldeak lotuz. Geroago, [[Guglielmo Marconi]] fisikari eta asmatzaile [[italia]]rrak, telegrafoaren printzipio fisikoak erabiliz, [[irrati (hedabidea)|irratia]]a asmatu zuen, [[1903]]an, "hari gabeko telegrafia" deitu zuen arren.
 
Telegrafoa, kode berezi batekin erabiltzen zen. Morsek berak asmatu zuen kode batean. Kode hau, puntu eta lerroetan zetzan. [[Latindar alfabetoalfabetoa|Latindar alfabetoko]]ko hizki bakoitza eta 0tik 9rako zenbakiak errepresentatzen ziren lerro eta puntu horien bidez. Kode honek, bere asmatzailearen izena hartu zuen: [[Morse kodea]]
 
== Huygens telegrafoa ==
Telegrafo hau, igorri daitezkeen karaktere guztiak dituzten bi gurpiletan oinarritzen da. Gurpil hauek, aldi berean eta abiadura berean bira egiten dute. Igorlearen gurpilak azpian duen karaktere berbera izango du hartzailearenak. Honek, bulkada bat une egokian igorriz, hartzaileak, dagokion karakterea inprimatzea ahalbidetzen du. Igorpenaren abiada, dagoen ikur kopuruaren mende dagoenez, hauek, bi zatitan banatuta daude: zenbakien zatia eta hizkien zatia. Honek, hitzak edo zenbakiak banatzeko espazio bat sortzeaz gain, ondoren hizkiak ala zenbakiak igorriko diren adierazten du. Igorleak [[teklatu (argipena)|teklatu]] bat du, [[piano]]ak duenaren oso antzerakoa, karaktereekin. Irratitelegrafistak, tekla egokia zapaltzen du eta, karaktereak dituen gurpila posizio egokian dagoenean, aparatuak lineari bulkada bat igortzen dio. Hartzailean, [[elektroiman]] batek, paper zinta karaktereak dituen gurpilaren aurka kolpatzen du. Gurpil hauek, [[erlojugintza]] mekanismo baten bidez, pisu motor baten bidez edo motor [[hidrauliko]] baten bidez mugitzen dira, kasuaren arabera. Eguna hasterakoan, sinkronizatze [[protokolo (argipena)|protokolo]] bat abiatzen zen, horretara bakarrik diseinaturiko mezu bat bidaliz. Igorpen abiada, Morseren sistemarena baino txikiagoa zen, eta telegrafistaren araberakoa zen. Esperientzia handiko telegrafista bat, hainbat karaktere bidaltzeko gai zen gurpilaren bira bakoitzean.
 
== Baudot telegrafoa ==
Hau, Huygensenaren garapena izango litzateke. Hau, Huygensena baino azkarragoa da, bost ''slot'' edo denbora tarteetan oinarritzen baita. Denbora tarte hauetan bulkada igor zitekeen edo ez. Honela, bost [[bit]]eko [[zenbaki-sistema bitar|kode bitarra]] zuen, 31 karaktere igortzea ahalbidetzen zuena "ez du igortzen" egoeraz gain. Honek ere, Huygensenak bezala, bi karaktere zati erabiltzen ditu: hizkiena eta zenbakiena. [[Baudot]]ek, elektroimanen zirkuitu magnetikoak hobetu zituen, ahal bezain beste autoindukzio [[bizkarroi]]ak murriztuz, bulkada laburragoak erabiltzea ahalbidetzen zuena.
 
== Beste batzuk ==