Keinu hizkuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
img
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
[[File:Preservation of the Sign Language (1913).webm|thumb|thumbtime=5|''Preservation of the Sign Language'' (1913)]]
 
'''Keinu hizkuntza''' [[hizkuntza]] bat da, esanahia transmititzeko, akustikoki transmititutako soinu ereduak erabili beharrean, esku mugimenduen komunikazioa eta [[gorputz hizkuntza]] darabiltzana. Keinu hizkuntza zabalduena [[keinu hizkuntza|gor-mutuen hizkuntza]] da, baina badira ez [[gortasun|gor]] eta ez [[mututasun|mutu]] diren gizakiek erabilitako keinu hizkuntzak ere, adibidez [[Australiako aborigen]]en keinu hizkuntzak, komunitate horien sinesmenen arabera hitz egitea [[tabu]] den egoeretan (dolualdiak, [[iniziazio erritu]]ak...) erabiliak.
 
Keinu hizkuntzak ikusizko keinuak darabiltza, hau da, bistaren bidez jasotzen da, eta horrek ahozko hizkuntzetatik bereizten du. Keinu hizkuntzek, bestetik, berezko gramatika eta hiztegia dute, edozein hizkuntzak bezalaxe. Nahiz eta keinu asko mundu osoan oso zabalduta egon, tokian tokikoa da, hizkuntza bakoitzak bere keinu [[kode]] propioa baitu. Hizkuntza bakoitzaren barnean, halaber, hainbat [[dialekto]] izan daitezke. Keinu hizkuntza gorren hizkuntza naturala da, hau da, berez sortzen dute; jaiotzez gorra den haur batek [[lehen hizkuntza]]tzat izango du keinu hizkuntza.
13. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Esku-keinuen hizkuntzan hitzak eskuekin, ezpainekin, aurpegiko muskuluekin, mingainaren ekintzekin, burua eta besoen mugimenduekin... sortzen dira. Beraz, ez da eskuen bitartez sortzen den hizkuntza bakarrik, askoz konplexuagoa baizik. Hauen guztien artean garrantzi berezia dute ezpainetako patroiak. Urte askotan hau guztia [[mimika (argipena)|mimikarekin]]rekin nahastu egin da baina ez du zerikusirik: mimika izango balitz benetan edozeinek ulertuko luke gorren hizkuntza eta ez da horrela. Hasiera batean, agian, gorrak mimikaren bidez eta keinuen bidez komunikatuko ziren baina laster hauek benetako keinuak bihurtuko ziren. Gorren keinuak ahozko hitzen paraleloak dira zentzu horretan: [[sinbolikoikur|sinbolikoak]]ak ([[adierazle (argipena)|adierazle]] batek errealitate bat adierazten du) eta [[arbitrario]]ak (gorren komunitateak objektu bati adostutako izena jarri diote), eta, ondorioz, ikasi egin behar dira. Beste aldetik, aldiberekotasuna ezaugarri garrantzitsua da hizkuntza hauetan: guk linealki adierazten ditugun kontzeptuak gor batek aldi berean azal ditzake, berezko trinkotasunaren bitartez.
 
== [[Esku alfabeto]]aren erabilera ==