Rolf Hochhuth: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Rolf Hochhuth lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Rolf Hochhuth''' ([[Eschwege]], [[Hessen]], [[Alemania]], [[1931]]) [[alemania]]r idazlea da.
 
Lehen mailako ikasketak egin zituenean, liburu saltzen hasi zen. 1963an ''Der Stellvertreter (Ordezkoa)'' argitaratu zuen, [[Pio XII.a]]ren gobernuan, [[juduen sarraskia]]ren aurrean, [[Vatikano Hiria|Vatikanoak]]ak izan zuen jarrerari buruzko drama-dokumentala. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero Hochhuth idazle profesional bihurtu zen.
 
Aurrekoaren haritik idatzi zituen hurrengo bi liburuak ere: ''Soldaduak'' (1967) eta ''Gerrillak'' (1970). ''Die Hebamme'' (1971, ''Emagina'') komedian agerian utzi zuen parien auzia Alemaniako mendebaldeko industria-gizartean. ''Juristen ''(1979, ''Legelariak'') gizarte-maila horren kritika zorrotza da. ''Tod eines Jägers ''(1976, ''Ehiztari baten heriotza''), Ernest Hemingway idazlearen ustezko zuribidea da bere buruaz beste egin aurretik. ''Ärztinnen ''(1980, ''Medikuak''), farmazia-industriaren sariez bezeroez baino gehiago kezkatzen diren medikuen kritika garratza da; ''Unbefleckte Empfängnis'' (1989, ''Sorkunde hobengabea'') obran seme-alabak sortzeko beren gorputza alokatzen duten amei buruzko istorioa azaldu zuen. Alemaniaren batasunaz eta horrek izango zituen ondorio negatiboez jardun zuen, berriz, ''Wessis'' ''in Weimar ''(1993) lanean. Narrazio eta eleberrien artean, aipagarriak dira, besteak beste ''Die Berliner Antigone ''(1963, ''Berlindar'' ''Antigona'') eta ''Eine Liebe in Deutschland ''(1978, ''Maite bat Alemanian''). Hochhuthen obran, bai dramek bai hitz lauzko lanek agerian uzten dituzte beti historiaren tabuak eta gorabehera ilunenak.