«Coma Berenices»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9285 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
== Behaketa ==
Dituen 386 gradu karratuak gora-behera, ez da batere ikusgarria begi hutsez. Honako hauek dira konstelazio mugakideak: Leo mendebaldean, Canes Venatici iparraldean, Boötes ekialdean eta Virgo hegoaldean, aurkitzeko erreferentzia bezala erabil daitezkeenak, edo baita α Canum Venaticorum (Ehiza Zakurren α edo [[Cor Caroli]]), β Leonis ([[Denebola]]) ε Virginis ([[Vindemiatrix]]) eta α Bootis ([[Arturo (izarra)|Arcturus]])en artean dagoen eskualdea aurkitzea. Berenizeren Adatsa igoera zuzeneko 11 ordu, 55 minutu eta 13 ordu 35 minutu artean eta deklinazioko 14 eta 34º artean dago. Behin zeruaren eskualde hau aurkitu ondoren, hiru izarrik distiratsuenek (4 magnitudekoak baino ez badira ere, α edo 42 Com, β edo 43 Com eta γ edo 15 Com) osatutako hiruki errektangulu isoszelea ezagutu behar da. Aurretik aipatu bezala, konstelazioak ez du inongo elementu ikusgarririk, mitoaren eta [[Eratostenes]]en aipamen historikoak duen indarra gora-behera, eta [[1602]]ra arte ez zuen jaso toki bat zeruan, [[Tycho Brahe]]k eman zionean. Bere erakargarritasun urriak ikusteko modurik egokiena gau ikusmenera egokitutako zelai handiko prismatiko batzuekin edo gutxienez 14 zentimetroko irekiera eta handitze txikiko okularrak dituzten teleskopioekin da.
 
Aurrerantzean, parentesi artean agertzen diren zenbakiak (1254 + 1655 esaterako) lehen lau zifrak igoera zuzeneko ordu eta minutuei buruzkoak dira, eta beste laurak deklinazioko gradu eta minutuei buruzkoak. + zeinua ipar hemisferioan egoteagatik jasotzen du. Kopuru guzti hauek J2000.0ri buruzkoak dira.
[[31 Com]] izarretik 24 minutu hegoaldera, hau da, 12 ordu 51 minutuko igoera zuzenera eta 27º 07'ko deklinaziora Galaxiako Ipar Poloa proiektatzen da, eta puntu horren inguruan horrengandik kanpora dauden iturriak, badirudi gure izar sistemaren errotazio efektiboaren kontrako zentzuan biratzen dutela, eta, dakigun bezala, Eguzkiaren posizioagatik, bira oso bat 250 milioi urtetik behin egiten duena, urte kosmikoa deritzona. Puntu honetan begirada Esne Bidetik urrun dago, gure galaxiaren gas eta hautsaren ondoriozko interferentzia ia hutsa da, honen ondorioz galaxia ugari ikusgai direlarik.
 
[[Beta Comae Berenices|β Com]] edo 43 Com (1312+2753). Konstelazioko izarrik distiratsuena 4,25 magnitudekoa, eta G0V espektro motakoa da, eta [[EguzkiEguzkia|Eguzkitik]]tik 8 [[parsec]]eko distantziara dago gugandik 6 kilometro segundoko abiaduran aldenduz.
 
[[Alfa Comae Berenices|α Com]] edo 42 Com edo Diadem (1310+1732). Bigarren izarrik distiratsuena 4,32ko magnitudearekin, benetan izar hirukoitz bat den arren, non A eta B osagaiak, 5,05 eta 5,08 magnitudekoak elkarrengandik hain gertu dauden tresna txikiekin elkarrengandik banatzerik ez daudelarik. F5 espektro motakoak dira, eta elkarren inguruan 25,87 urtez behin biratzen dute. C osagaia A izar nagusitik 110"ra dago eta 10,1eko magnitudea du.
252.705

edits