Miguel Ángel Blanco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Miguel Ángel Blanco Garrido''' ([[Ermua]], [[Bizkaia]], [[1968]]ko [[maiatzaren 13]]a - [[Lasarte-Oria|Lasarte]], [[Gipuzkoa]], [[1997]]ko [[uztailaren 13]]a) [[PP|Alderdi PopularPopularreko]]reko Ermuko zinegotzia zen. [[1997]]ko [[uztailaren 12]]an, buruan bi tiro zituela aurkitu zuten, hil-hurren, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] bahitu eta bi egunera; biharamunean hil zen.
 
== Bizitza ==
11. lerroa:
 
== Heriotza ==
Bahiketa gertatu zen egunean, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] euskal presoak [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] hurbil zitzatela eskatu zion [[Espainia]]ko gobernuari, ''[[Egin (egunkaria)|Egin]]'' egunkariari egindako dei baten bidez; baldintza hori jarri zuen ETAk, Miguel Ángel Blanco ez hiltzeko. Euskal Herrian eta Espainian manifestazio jendetsuak egin ziren, ETAri Miguel Ángel hil ez zezan eskatzeko. Gobernuak ez zuen ETAk ezarritako baldintza onartu, eta ETAk ere entzungor egin zien herritarren manifestazioei: ETAkoek bi tiro egin zizkioten Miguel Ángeli [[garondo]]an, 1997ko uztailaren 12ko arratsaldeko 16:50ean, ultimatuma bukatu eta 50 minutura. Miguel Ángel oraindik bizirik utzi zuten, [[Lasarte-Oria|Lasarteko]]ko ingurumarietan, eskuak lotuta. Laster aurkitu zuten Lasarteko bi herritarrek, eta ospitalera ere bizirik heldu zen, oso egoera larrian. Hantxe hil zen, goizaldeko 4:30ean.<ref>{{es}} Maribel Marín: [http://www.elpais.com/articulo/espana/BLANCO_GARRIDO/_MIGUEL_ANGEL_/ASESINADO_POR_ETA/PAIS_VASCO/ETA/ETA/abandona/Blanco/tiros/cabeza/desoir/clamor/ciudadanos/elpepiesp/19970713elpepinac_25/Tes «ETA abandona a Blanco con dos tiros en la cabeza tras desoír el clamor de los ciudadanos»], ''El País'', 1997-07-13.</ref>
 
== Atentatuaren oihartzuna ==
20. lerroa:
Euskal Herriko gizarteari zirrararik handiena eragin dion ETAren atentatuetako bat izan da,<ref>{{es}} [http://www.gara.net/idatzia/20060323/art156906.php «Una oportunidad de solución nueva sobre las experiencias de Argel y Lizarra»], ''Gara'', 2006-03-23.</ref> eta mugarria izan zen: ETAren indarkeriaren aurkako sentimendua asko indartu zen, baita ezker abertzalearen barruan ere, eta hori baliatuz ETAren eta ezker abertzalearen aurkako errepresioa asko gogortuko zen ordutik aurrera.<ref>Imanol Murua Uria: [http://www.berria.info/albisteak/36972/esan_eta_egin.htm ''Esan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa''], Manu Robles-Arangiz Institutua, 2009.</ref><ref>Mikel Asurmendi: [http://www.argia.com/argia-astekaria/1809/kazetariek-notarioak-izan-behar-dute-gatazkari-begira/osoa «Petxo Idoyaga: "Kazetariek notarioak izan behar dute gatazkari begira"»], ''Argia'', 1809. zenbakia, 2001-05-27.</ref>
 
[[PP|Alderdi PopularraPopularrak]]k Miguel Angel Blancoren izena erabili du bere ekintza batzuk arauz kanpo finantzatzeko.<ref>{{es}} [http://vozpopuli.com/actualidad/38367-el-pp-uso-el-nombre-de-miguel-angel-blanco-para-financiar-actos-irregularmente-segun-la-udef «El PP usó el nombre de Miguel Ángel Blanco para financiar actos irregularmente, según la UDEF»], ''VozPópuli'', 2014-02-04.</ref>
 
== Erreferentziak ==