«Coimbrako katedral zaharra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| webgunea =
}}
'''Coimbrako katedral zaharra''' ({{lang-pt|Sé Velha de Coimbra}}) [[Coimbra]]n dauden bi katedralen artean zaharrena da, eta Portugalgo eraikin [[katolizismo|katoliko]] [[arkitektura erromaniko|erromaniko]] garrantzitsuenetakoa.
 
== Historia ==
Ondoan zegoen [[Conimbriga]] hiri erromatarra harpilatu ondoren [[suebo]]ek ''Aenimiun'' (gaur egungo Coimbra) apezpikuaren egoitza bihurtu zuten 468an. Ez da orduko elizarik ezagutzen ordea. 1139an [[Alfontso I.a Portugalgoa|Afonso Henriques]] erregeak Ouriqueko gudua irabazi ondoren Coimbra bihurtu zuen Portugalgo hiriburu eta katedral bat eraikitzeko dirua eman zuen. Haren seme [[Antso I.a Portugalgoa]] bertan koroatu zuten 1185 urtean. 1218an eraiki ziren klaustroak eta XIII mendean bukatu zen katedrala. Badirudi Robert maisua izeneko arkitekto frantziar batek diseinatu zuela katedrala.
 
XVI mendean hainbat gehigarri egin zitzaizkion katedralari. Kaperak, hormak eta zutabeak azuleiuz estali ziren, iparraldeko fatxadan ''Porta Especiosa'' atea ezarri zen eta hegoaldeko kapera [[pizkundepizkundea|pizkundeko]]ko estiloan berreraiki zen. Hala ere hasierako oinarri erromanikoa errespetatu egin zuten.
 
1772an [[Sebastião José de Carvalho e Melo|Pombalgo markesamarkesak]]k apezpikutzaren egoitza ondoan zegoen Jesusen eliza [[Manierismo|manieristara]] aldatu zuen eta [[Coimbrako katedral berria]] (Sé Nova) sortu zen, orain artekoa berriz ''Coimbrako katedral zaharra (Sé Velha)'' izenaz ezagutu zen ordutik aurrera.
 
== Ezaugarriak ==
Katedralaren kanpoaldeko egitura nabarmenena ''Porta Especiosa'' da. Hiru solairu dituen ataria da eta João de Ruão (Jean du Rouen) eskultore frantsesak eraiki zuen 1530ko hamarkadan.
 
Barnealdean [[habearte]] nagusi bat eta alboetan beste bi ditu. Sarrera mendebaldean dago eta [[absidea]] ekialdean, hiru kaperak osatzen dutelarik. XIII mendeko klaustroa erromaniko eta [[gotiko (argipena)|gotikoaren]]aren artean koka liteke.
 
== Iruditegia ==
252.705

edits