Tetrarkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 46 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q174450 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Tetrarkia''' boterea tetrarka deritzen lau pertsonek konpartitzen duten gobernu mota bat da.
 
Tetrarkia, [[Diokleziano]] erromatar enperadoreak [[284]]an Inperioa [[238]] eta [[285]] bitartean iraun zuen [[III. mendeko krisialdia]]ren ondorioz jasaten ari zen barne kaosari aurre egiteko ezarri zuen gobernu kolegiatu mota izan zen. Tetrarkia sistema baten sorrera Dioklezianoren aldetik, egoera politiko-militarraren ondorioz izan zen, aurreprestatutako plan bat edo inperioa gobernatzeko modu egoki bat ezartzeko baino. Hasieran [[Diarkia]] bat izan zen, honen bidez [[Maximiano]] zesar izendatu zuelarik [[285]]ean, honek [[bagaudabagaudak|bagauden]] matxinada zanpa zezan. Urte bete beranduago, [[Karausio]]ren altxamendua erreprimitzeko ardurarekin, mendebaldeko augusto izendatua izan zen.
 
Beste alde batetik, [[Erroma]]k [[sasanidar inperioa]]rekin zuen etengabeko gatazka eta Karausio garaitzeko saiakerek huts egin izanak Diokleziano tetrarkia eratzera eraman zuten arrazoiak izan ziren. Bi Augustoek aldi berean bi zesarrak izendatu zituzten, [[Galerio]] eta [[Konstantzio Kloro]]. Honela, inperioa bi zesar eta bi augustoren agindupean geratzen zen. Augustoak inperioaren defentsaz arduratzen ziren, eta Zesarrak (''imperium''az eta diademaz inbestituak) lagundu egiten zituzten, baita ordezkatu ere ezintasun egoeran bazeuden edo hiltzen baziren.