Filipe Bidart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Bidart [[Baigorri]]n jaio zen. Apaizgaitegi batean ikasi zuen, baina ez zen ordenatzera iritsi. Iparretarrak erakundea sortu aurretik [[ikastola]] bateko irakasle izan zen. [[1980]]an klandestinitatera pasa zen, sasira pasatzen zen lehen IK-ko militantea izanik.
 
[[1982]]an, Baigorrin, CRSeko (Segurtasun Konpainia Errepublikarrak) bi polizien hilketa egotzi zioten. Ekintza hau IK-k ez zuen bere gain hartu, [[BatallonBatallón Vasco Español|Batallon Vasco Españolek]]ek bai ordea. 1987an [[Biscarrosse]]-n jendarme baten hilketa ere egotzi zioten.
 
Bidart [[1988]]ko otsailean atxilotu zuten [[Bokale (Lapurdi)|Bokalen]], IK-ko militante zen Ttotte Etxebesterekin batera. Azken hau elbarri geratu zen atxiloketa aurretik poliziarekin izaniko tiroketan. Isolamenduan egon zen 25 hilabetez [[Paris]]ko La Santé espetxean. 1992an, [[Frantzia]]ko justiziak, biziarteko bi espetxe-zigorra ezarri zizkion hiru hilketa horiengatik. [[2000]]. urtean 20 urteko espetxealdira zigortu zuten, [[1983]]ko [[abuztuaren 7]]ko [[Landak|Landetako]] Leon ([[Lyon]]) herriko kanpinleku batean izandako tiroketarengatik. Tiroketaren ondorioz, jendarme bat hil, beste bat arinki zauritu eta IK-ko militante zen [[PopoJean-Louis Larre|Jean Louis Larre "Popo"]] desagertu zen. Oraindik ere ez dago Poporen arrastorik<ref>[http://www.argia.com/argia-astekaria/1755/leongo-tiroketaren-auzia-edo-lau-militanteen-ohorea?bidali Leongo tiroketaren auzia edo lau militanteen ohorea], [[Argia]], 2000ko martxoaren 26a</ref>.
 
Ia 19 utez egon zen [[Clairvaux]]-ko segurtasun handiko kartzelan preso. [[2007]]ko [[otsailaren 1]]ean [[Paris]]ko Apelazio Auzitegiak baldintzapeko askatasuna baimendu ondoren, kaleratzearen aurkako kasazio-helegitea jarri zuen Ministerio Publikoak. 2007ko [[Otsailaren 14]]an espetxetik irten zen, nahiz eta Frantziako legediaren arabera bi urte lehenago onartu behar zioten baldintzapeko askatasuna.