«Euskal idazle»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Euskal idazlea''' [[euskara]]z idazten duen [[idazle]]a da. Horrenbestez, [[Euskal Herria|Euskal Herrikoa]] den baina [[erdara]]z idazten duen egilerik ezin da euskal idazletzat hartu. Honela idatzi zuen izan dugun [[euskal hizkuntzalaritza|euskalari]] gorenak:<ref>«Euskararen ikerkuntzari dagokionez, euskal linguistika eta filologiaren oraingo oinarriak berak ezarri zituen. Batere gehiegikeriarik gabe esan daiteke Mitxelena izan dela euskalari gorena. Euskararen iker-alor guztiak ukitzen zituen, gainera, hots, linguistika eta filologia, literatur kritika, etab.»<br />Henrike Knörr, Jean Haritschelhar eta Mikel Ugalde (1987): ''Koldo Mitxelena'', Bidegileak bilduma, 1. zenbakia, 1994.</ref>
 
{{aipua|Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, ''Euskal'' Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, ''Zeruko Argia''k eta ''Anaitasuna''k iragarkietan oihukatzen dutenean: «Geu gara euskal prentsa». Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dioten heinean eta ez gehiagotan. ''Obras son amores, y no buenas razones,'' esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak.|[[Koldo Mitxelena]]<ref>Koldo Mitxelena: ''Koldo Mitxelena gure artean''. Editoreak: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. Irun, Alberdania, 2001.</ref>}}
Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten [[Euskal Idazleen Elkartea]].
 
Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "[[Axular]]" (''[[Etorkizun|Gero]]''ren egilea), [[Bernart Etxepare]] (''[[Linguae vasconum primitiae]]''), [[Joan Perez Lazarraga|Joan Perez de Lazarraga]] (''[[Lazarragaren eskuizkribua]]''), [[Txomin Agirre]] (''[[Kresala]]'', ''[[Garoa (eleberria)|Garoa]]''), "[[Lauaxeta]]" eta "[[Xabier Lizardi|Lizardi]]".
 
Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea [[Bernardo Atxaga]] da; ''[[Obabakoak]]'' du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Gaur egungo beste idazle aipagarri batzuk: [[Unai Elorriaga]], [[Koldo Izagirre]], [[Mariasun Landa]], [[Anjel Lertxundi]], [[Ramon Saizarbitoria]], [[Joseba Sarrionandia]], [[Itxaro Borda]] eta [[Arantxa Urretabizkaia]].
{{Sakontzeko|Arabako idazleak}}
 
Historiaren ikuspegitik, eta [[gaztelania]]zko idazleak alde batera utzita, [[Joan Perez Lazarraga|Joan Perez de Lazarraga]] ([[1548]]?-[[1605]]) dugu arabar idazlerik garrantzitsuena, harena baita [[Hego Euskal HerriHerria|Hego Euskal Herriko]]ko testurik zaharrena.
 
Gaur egungo idazleen artean, aipatzekoak dira [[Fito Rodriguez]] ([[1955]]-) ([[2006]]tik [[Euskal Idazleen ElkarteElkartea|Euskal Idazleen Elkarteko]]ko presidentea), [[Xabier Montoia]] (1955-) emankorra eta [[Josemari Velez de Mendizabal]] ([[1949]]-).
 
Nabarmentzekoa da, orobat, bi hizkuntza komunitateen artean zubi lanak egiten dituen [[Toti Martinez de Lezea]] ([[1949]]-).
{{Sakontzeko|Bizkaiko idazleak}}
 
Klasikoen artean, [[Joan Antonio Mogel|Juan Antonio Mogel]] ([[1745]]-[[1804]]),
[[Txomin Agirre]] ([[1864]]-[[1920]]), [[Evaristo Bustintza|Kirikiño]] ([[1866]]-[[1929]]), "[[Lauaxeta]]" ([[1905]]-[[1937]]) eta [[Eusebio Erkiaga]] ([[1912]]-[[1993]]).
 
Gaur egungoen artean, [[Edorta Jimenez|Edorta Jiménez]] ([[1953]]-), [[Joseba Sarrionandia]] ([[1958]]-), [[Miren Agur Meabe]] ([[1962]]-) eta [[Kirmen Uribe]] ([[1970]]-).
 
[[Bilboko idazleidazleen zerrenda|Bilboko idazleen]]en artean ([[Bilboaldea|Bilbo HandiHandikoak]]koak ere barne), [[Gabriel Aresti]] ([[1933]]-[[1975]]), [[Andolin Eguzkitza]] ([[1953]]-[[2004]]), [[Laura Mintegi]] ([[1955]]-), [[Lutxo Egia]] ([[1969]]-), [[Unai Elorriaga]] ([[1973]]-), [[Julen Gabiria]] (1973-) eta [[Urtzi Urrutikoetxea]] ([[1977]]-).
== Gipuzkoako idazleak ==
{{Sakontzeko|Gipuzkoako idazleak}}
 
Idazle klasiko aipagarrien artean, [[Joan Antonio Mogel|Juan Antonio Mogel]] ([[1745]]-[[1804]]), "[[Orixe]]" ([[1888]]-[[1961]]), "[[Xabier Lizardi|Lizardi]]" ([[1896]]-[[1933]]) eta [[Yon Etxaide]] ([[1920]]-[[1998]]).
 
Egile garaikiderik ezagunena, aldiz, [[Bernardo Atxaga]] ([[1951]]-) da (''[[Obabakoak]]''), eta beste garrantzitsu batzuk [[Joxe Azurmendi]] ([[1941]]-), [[Ramon Saizarbitoria]] ([[1944]]-), [[Arantxa Urretabizkaia]] ([[1947]]-), [[Anjel Lertxundi]] ([[1948]]-), [[Mariasun Landa]] ([[1949]]-), [[Koldo Izagirre]] ([[1953]]-) eta [[Harkaitz Cano]] ([[1975]]-).
{{Sakontzeko|Nafarroa Behereko idazleak}}
 
[[Nafarroa BehereBeherea|Nafarroa Behereko]]ko idazle garaikideak dira, besteak beste, [[Xalbador]] ([[1920]]-[[1976]]), [[Xipri Arbelbide]] ([[1934]]-), [[Itxaro Borda]] ([[1959]]-) eta [[Antton Luku]] ([[1959]]-).
 
== Nafarroa Garaiko idazleak ==
{{Sakontzeko|Nafarroa Garaiko idazleak}}
 
[[Nafarroa GaraiGaraia|Nafarroa Garaiko]]ko egile klasikoen artean ditugu [[Axular]] ([[1556]]-[[1644]]), [[Arturo Kanpion]] ([[1854]]-[[1937]]) eta "[[Pablo Fermin Irigarai|Larreko]]" ([[1869]]-[[1949]]).
 
Gaur egungoen artean, aldiz, [[Jose Angel Irigarai]] ([[1942]]-), [[Jon Alonso]] ([[1958]]-), [[Patziku Perurena]] ([[1959]]-), [[Aingeru Epaltza]] ([[1960]]-), [[Jokin Muñoz]] ([[1963]]-), [[Juanjo Olasagarre]] ([[1963]]-), [[Alberto Barandiaran]] ([[1964]]-) eta [[Castillo Suarez]] ([[1976]]-).
{{Sakontzeko|Zuberoako idazleak}}
 
[[Zuberoa|Zuberotar]] idazle klasikoen artean dira [[Arnaut Oihenart|Arnaud Oihenart]] ([[1592]]-[[1667]]), [[Pierre Topet]] ([[1786]]-[[1862]]) eta
[[Agosti Xaho]] ([[1811]]-[[1858]]).
 
Egile garaikide garrantzitsuak dira, besteak beste, [[Pierre Bordazarre]] ([[1908]]-[[1979]]) [[pastoral]]gilea eta [[Jean-Louis Davant|Jean Louis Davant]] ([[1935]]-).
 
== Erreferentziak ==
 
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal literatura|Euskarazko literatura]]
* [[Euskal Herriko erdal idazleak]]
* [[Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda]]
252.705

edits