Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
| irudia = [[Fitxategi:Duke-of-Marlborough-signing-Despatch-Blenheim-Bavaria-1704.jpg|300px]]
| oina = <small>[[John Churchill|Marlborougheko dukea]] [[Blenheimgo gudua]]n, Robert Hillinforden margolana</small>
| gudulari1 =[[Fitxategi:Flag of the Habsburg Monarchy.svg|20px|border]] [[Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Santua|Inperio Santua]]:
* [[Fitxategi:Flag of the Habsburg Monarchy.svg|20px|border]] [[Austriako artxidukerria|Austria]]
* [[Fitxategi:Flag of Prussia 1892-1918.svg|20px|border]] [[Prusiako Erresuma|Prusia]]
[[Fitxategi:Flag of Scotland.svg|20px|border]] [[Eskoziako Erresuma|Eskozia]] <small>1707 arte</small><br />
[[Fitxategi:Union flag 1606 (Kings Colors).svg|20px|border]] [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]] <small>1707tik aurrera</small><br />
[[Fitxategi:Prinsenvlag.svg|20px|border]] [[Zazpi ProbintziaHerbehere Batuen Errepublika|Probintzia Batuak]]<br />
[[Fitxategi:Flag Portugal (1707).svg|20px|border]] [[Portugalgo Erresuma|Portugal]]<br />
[[Fitxategi:Savoie flag.svg|20px|border]] [[Savoiako dukerria|Savoia]]<br />
| oharra = 400.000-1.250.000 hildako denetara<ref>[http://necrometrics.com/wars18c.htm#SpSucc Statistics of Wars, Oppressions and Atrocities of the Eighteenth Century (the 1700s)] Necrometrics.com</ref>
}}
'''Espainiako Ondorengotza Gerra'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[1701]]-[[1713]]/[[1715]]), [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] hil ostean, [[Espainiako ErresumaEspainia|Espainiako koroaren]] oinordekotza zela eta, gertatutako nazioarteko gatazka armatua izan zen. [[Europa]]ko herrialde gehienak parte hartu zuten eta, [[Ipar Amerika|Ipar]] zein [[Hego Amerika]]ko kostaldeetan ere borrokatu zen. Izan ere, Espainiako erregetzaren ondorengotzaz gain, Europako botere nagusien arteko oreka ere erabaki zen.
 
[[Karlos II.a Espainiakoa]] [[1700]]ean hil zen, Filipe Borboikoa, Anjouko dukea eta [[LouisLuis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV.a Frantziakoaren]]ren biloba, oinordekotzat utzita. Honela, [[Filipe V.a Espainiakoa]] bihurtu zen. [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa]]k Espainiako tronuaren gaineko eskubideak aldarrikatu zituenean hasi zen gatazka. [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen III.a Orangekoa]] [[Ingalaterra]]ko erregeak ([[1707]]tik aurrera [[Eskozia]]rekin bat eginda [[Erresuma Batua]]n) ez zuen onartu Frantzia eta Espainiak familia bakar baten mendean egoterik eta bi herrialde horien aurkako aliantza osatu zuen, [[Zazpi ProbintziaHerbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Inperio Santua]], [[Portugalgo erresumaErresuma|Portugal]] eta [[Savoia (eskualdea)|Savoiarekin]] batera.
Frantziar espantsionismoari aurre egiteko ez ezik, Ingalaterrako kasuan bere tronuan errege [[protestantismo|protestanteek]] jarrai zezaten ere nahi zuten. Izan ere, Ondorengotza Gerra hau Ingalaterrako hainbat historialariek deituriko [[Bigarren Ehun Urteko Gerra]]ren barruan koka liteke, Ingalaterra eta Frantziaren arteko etsaigoa [[1689]] eta [[1815]] bitarteko gatazka europar guztietan agertu baitzen.
 
[[Habsburgo|Austria etxeko]] azken errege [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.arekin]] dinastia honek hondoa jo zuen, haien odolkidetasuna handia baitzen [[Gregorio Marañón|Marañónen]] ustez. Karlos II.a bi aldiz ezkondu zen, [[Maria Luisa Orleanskoa]]rekin lehenbizi eta [[Maria Ana Neoburgokoa]]rekin ondoren. Hala ere, laurogeita hamargarren hamarraldian galduta zuen ondorengoak izateko esperantza. Beraz, zalantzan zegoen zein izango zuen Karlosek ondorengo Monarkia Katolikoan.
 
Hiru hautagai hauek zuten eskubide gehien: [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]], [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren iloba, [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos Austriakoa]], [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Leopoldo I.a]] enperadorearen semea, eta [[Jose Fernando Bavariakoa|Jose Fernando]] gaztea, [[Bavaria]]ko printze hauteslea. Lehenengo biek nagusitasuna lor zezaketen Europan, eta [[Westfaliako Itunabakea|Westfaliako Itunean]] hitzartutakoaren kontrakoa zen. Ingalaterra bestalde, hirugarren aukeraren aldekoa zen, baina aurreko bi hautagaiei zegozkien ordainak emanda.
 
Karlos II.ak [[1696]]an izenpetu zuen lehenengo testamentua. Bertan, Jose Fernando Bavariakoa izendatzen zuen ondorengo unibertsala. [[1698]]an, Europako botereek isilpeko ituna izenpetu zuten espainiar erregearen herentzia banatzeko: Bavariako Jose Fernando onartzen zuten Espainiako erregetzaren ondorengotzarako (hark Espainia eta Amerika eta Herbehereak jasoko zituen). Enperadoreak [[Milanerria]] hartuko zuen, eta Luis XIV.ak Espainiak Italian zituen ondasunak bereganatuko zituen batetik, eta bestetik, [[Gipuzkoa]]. Itun hartatik urtebetera, ordea, Jose Fernando hil zen eta ezin gauzatu izan ziren asmo haiek. Hala, bi aukera besterik ez ziren gelditzen, elkarren aurkakoak gainera: Frantziaren nagusitasuna batetik, eta [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]rena bestetik.
== Gerra Espainian ==
[[Fitxategi:Philippe de France proclamé roi d'Espagne.jpg|thumb|300px|<small>[[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]] [[1700]]eko azaroaren 16an, [[Versaillesko jauregia]]n, Espainiako errege aldarrikatua izan zen.</small>]]
Luis XIV.ak ontzat eman zuen Karlos II.aren testamentua. Bazekien herentzia haren ondorioz [[Borboi leinua|Borboi etxea]] nagusituko zela Europan, baina, jakin ere bazekien, gerra sor zitekeela. Hori jakinda ere, Luisek ez zuen gerra hura geldiarazteko ahaleginik egin, eta Herbehereetako gobernuko prokuradore izendatu zutenean, erronka jo zion Europari. Holanda eta Ingalaterra ustekabean hartu zituen eta Filipe V.a onartzea beste biderik ez zuten izan. Handik gutxira, ordea, ([[1701]]eko irailean) [[Hagako Ituna]] izenpetu eta Borboitarren kontra egin zuten.
 
Filipe V.a Espainiakoak Gaztelako Gorteetan eta Aragoiko erreinuetako Gorteetan zin egin zuen errege kargua. Ondoren Napolira joan eta erregeordearen kontrako matxinada geldiarazi zuen. [[Iberiar penintsula]]n, [[1704]]. urtera arte ez zen Filipe V.aren kontrako gertaerarik izan. Urte horretan, aliatuak [[Portugal]]en lehorreratu ziren Espainia konkistatzeko asmotan. Asmo haiek, ordea, hutsean gelditu ziren. Orduan, gudaroste aliatuek [[Gibraltar]] hartu zuten mendean.
Aliatuek Madril utzi eta Valentziatik erretiratu behar izan zuten, gerrillek horretara behartuta. [[1707]]an Filipe V.ak [[Almansako gudua|Almansako]] garaipen handia lortu zuen, eta hari esker Valentzia, [[Zaragoza]] eta [[Lleida]] berreskuratu zituen. Urte horretan bertan Filipe V.ak Aragoiko foruak deuseztu zituen, eta horrek bultzatu zituen katalanak bereari irmo eustera.
 
[[1708]] eta [[1709]]an Espainian ez zen ia borrokarik izan. 1710ean, berriz, garrantzi handiko gertaerak izan ziren. [[AlmeriaAlmería|Almerian]]n eta Zaragozan Filipe V.a garaitu zuten, eta Karlos artxidukea Madrilen sartzen saiatu zen bigarrenez, baina gaztelarrek erretiratzera behartu zuten. Handik gutxira, errege borboitarra garaile irten zen [[Brihuegako gudua|Brihuegan]] eta [[Villaviciosako gudua|Villaviciosan]], eta haren gudarostea Bartzelona ingurura ere iritsi zen.
 
[[1711]]n [[Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Josef I.a]] hil zenean, Espainiako erregegai zen [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos artxidukearen]] eskuetara igaro ziren Austria eta Inperio Santua. Baina aliatuek ez zuten ''Karlos V.aren inperiora'' itzuli nahi. Bartzelona eta bertako Diputazioa errenditu zirenean (1714), Austriako Karlosek erabat abandonaturik baitzeuzkan, amaitu zen gerra Espainian. Haren ondoren etorri ziren [[Mallorca]]ren eta [[Eivissa uhartea|Eivissaren]] errendizioak ([[1715]]).
== Gerra Europan ==
[[Fitxategi:1706-05-23-Slag bij Ramillies.jpg|thumb|300px|<small>[[Ramilliesko gudua]] (1706ko maiatzak 23).</small>]]
Aurretik esan bezala, [[LouisLuis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]] ez zuen egin ez negoziazorik ezta gerra galarazteko ahaleginik ere. Aitzitik, bazirudien zirika ari zela gerra has zedin. Esate baterako, Filipe V.ak Frantziako erregetzarako eskubide guztiak zituela esan zuenean, edo Espainiaren eta [[Mendebaldeko Indiak|Indien]] arteko merkataritzarako hainbat eta hainbat eskubide lortu zituenean. Luis XIV.aren jarrerak [[Hagako Ituna]] izenpetzea eragin zuen lehenbizi, eta borbondarren kontrako gerra ondoren.
 
Europan hiru aldi izan zituen gerrak, elkarren oso desberdinak hirurak. Lehenengoan ([[1704]]. urtera arte) bi alderdiek garaipenak eta porrotak izan zituzten: borbondarren gudarosteek arrakasta handiz eraso zuten [[Italiar penintsula|Italia]], baina porrot egin zuten Vienako Ibilaldian. Bigarren aldia oso txarra izan zen Frantziarentzat, frantses gudarosteek hondamen handiak izan baitzituzten [[Höchstädteko gudua|Höchstäden]] ([[1704]]ko abuztua), [[Oudenaardeko gudua|Oudenaarden]] ([[1708]]ko uztaila) eta [[Malplaqueteko gudua|Malplaqueten]] ([[1709]]ko iraila).
== Utrechteko sistema ==
[[Utrechteko Ituna|Utrechteko bakea]] [[1712]]ko [[urtarrilaren 29]]an hitzartzen hasi zen [[Utrecht]] hirian. Itun hau hainbat akordiok osatu zuten, [[1713]]an hiri hartan bertan izenpetuak. Akordio sail horren ondoren itun osagarri batzuk izenpetu ziren [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], Baden eta Anberesen, hurrenez hurren. Bakearekin hasi aurretik, Borboi etxearen bi adarrei eskatu zitzaien ez batzeko erreinu bakar batean Frantziako eta Espainiako koroak.
 
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png|thumb|300px|<small>[[Utrechteko Ituna|Utrecht]], [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], [[Badengo Ituna|Baden]], [[Stockholmeko itunak|Stockholm]], [[Nystadeko bakea|Nystad]] eta [[Passarowitzeko Ituna|Passarowitzeko]] itunen arabera, eskuz aldatutako lurraldeak.</small>]]
Espainia ez zuten Utrechteko batzarrean onartu, harik eta Frantziak berari zegozkion bakeak izenpetu eta, Britainia Handiarekin batera, Espainiako monarkiaren etorkizuna erabaki zuen arte. Britainia Handiari, [[Gibraltar]] eta [[Menorca]] emateaz gain, merkataritzaren alorreko hainbat eskubide eman behar izan zizkion, hala nola, [[Portobelo]]rekin urtero salerosketa harremanak edukitzeko eskubidea (hogeita hamar urterako), eta Espainiaren mendeko Ameriketako lurraldeetan beltzak sartzeko eskubide berezia.
 
[[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]k, Luis XIV.aren eskutik eta Filipe V.aren izenean, [[Espainiar Herbehereak|Espainiaren mendeko Herbehereak]] hartu zituen, Karlos enperadoreari emateko, honek hitzarmena onartzen zuenean. Frantziaren balizko eraso bati eutsi ahal izateko, Probintzia Batuek gotorleku sail bat (Furnes, Ypres, Menin, Tournai, [[Mons]], [[Charleroi]], [[Namur]] eta [[Gante]]) jaso zituzten, herbeheretarrek eta enperadoreak erdi bana ordaindu zutena. Saboiako dukeari errege izateko eskubidea onartu zitzaion, [[Sizilia|Sizilia uhartea]] eman zioten eta Espainiaren herentzia jasotzeko eskubideak onartu zitzaizkion, baldin eta borboitarren adarra banatzen bazen. Espainiaren eta Portugalen arteko bakea ez zen [[1715]] arte izenpetu. Bake haren arabera, bakoitzak bere konkistak itzuli behar zituen. Hala ere, onartu zen Portugalek [[Colonia del Sacramento]] gordetzea.
 
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].
252.705

edits