«Victor Fleming»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Bot: hizkuntza arteko 34 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q62503 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Victor Fleming''' ([[1889]]ko [[otsailaren 23]] - [[1949]]ko [[urtarrilaren 6]]) [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] zinema zuzendaria izan zen, [[Oscar Sariak|Oscar]] sariaren irabazlea.
 
Mekanikarako sena erakutsia, [[Allan Dwan]] zinema zuzendariak kameralari laguntzaile hartu zuen. Berehala zuzendari postua bereganatu zuen Victor Flemingek, zeinek [[1919]]an estreinatu zuen zuzendutako lehendabiziko filma.
Haren film mutu gehienak [[Douglas Fairbanks]] aktorentzako abenturak ziren. Western generoa ere jorratu zuen. Hori dela eta, "gizonen zuzendaria" bezala ezagutu zen. Baina emakumeentzako zuzendari eraginkorra zela egiaztatu zen. Izan ere, haren zuzendaritzapean, [[Vivien Leigh]]ek [[Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria|Oscar saria]] irabazi zuen, [[Hattie McDaniel]]ek [[Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria|bigarren aktorearena]], eta [[Ingrid Bergman]]ek izendapena jaso zuen.
 
[[1932]]an, Flemingek [[Metro-Goldwyn-Mayer|MGM]] konpainiarekin sinatu zuen eta estudioko film laudatuenetakoak zuzendu zituen: ''Red Dust'' (1932), ''Bombshell'' (1933), ''Reckless'' (1935) ''Treasure Island'' (1934) eta ''Captains Courageous'' (1937). Haren film ezagunenak, halere, 1939an egin zituen: ''[[The Wizard of Oz (1939ko filma)|The Wizard of Oz]]'' eta ''[[Gone with the Wind|Gone With the Wind]]''. Nolanahi ere, biak dira ekoizleak gidatutako filmak, eta bietan Flemingek beste zuzendari bat ordezkatu behar izan zuen.
 
 
* ''[[The Farmer Takes a Wife]]'' (1935)
* ''[[Reckless]]'' (1935)
* ''[[Altxor uhartea|Treasure Island]]'' (1934)
* ''[[Bombshell]]'' (1933)
* ''[[The White Sister]]'' (1933)
252.705

edits