Kontxako badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q2032658 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
| hiriak = [[Donostia]]
}}
'''Kontxako badia''' [[Kantauri|Kantauri itsasoaitsasoan]]n dagoen [[badia]] txiki bat da, [[Donostia]]n kokatua, izen bereko hondartzaren parean. Bere izenak dioen bezala, kontxa forma du, eta bertan bi hondartza daude, [[Ondarreta]] eta [[Kontxa]], baita [[Santa Klara uhartea]] ere.
 
== Jatorri geologikoa ==
Badiak, ekialdean dagoen [[Urgull]] eta mendebaldean dagoen [[Igeldo]] mendien arteko tartea hartzen du. Ikerketa geologikoen arabera, antzinako badiak Igeldo menditik [[Ulia]]raino hartzen zuen, Zurriola hondartza ekialdetik ixten duena, gaur egungo Urgull mendia, garai hartan, ziur aski uharte bat izango baitzen. Honela, jatorrizko badia, 3 kilometro baino gehiagoko luzerako hondartza lerro batekin, hiriko hiru hondartzak eta bi uharte hartzen zituen. Geroago, eta [[Urumea]] ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuekin, Urgull uhartea lur irmoarekin lotu zuen [[istmo]] bat eratu zen, eta geroztik Urgull mendia [[erdiuhartepenintsula|erdiuhartea]]a da. Hala geratu zen eratuta egungo badia, bere maskor forma ibilbidearen eraikuntzarekin sendotu zelarik.
 
 
26. lerroa:
 
== Hondartzak ==
Badiaren hondartza lerroak gutxi gora-behera 2 kilometroko luzera du, horietatik 1,4 [[Kontxa|Kontxa hondartzahondartzari]]ri eta beste 600 metroak [[Ondarreta]]ri dagozkiolarik. Kontxako hondartzatik Santa Klara uhartera dagoen distantzia gutxi gora-behera kilometro 1ekoa da. Bere konfigurazio bereziaren ondorioz, badiako urak lasaiak izaten dira, itsasaldi aldaketak maiz gertatzen diren eta hondartzen zabalerari neurri handi batean eragiten dielarik, zenbait orduz desagertu egin daitezkeenak.
 
== Itsas pasealekua ==
{{sakontzeko|Kontxa pasealekua}}
[[Fitxategi:San Sebastian Palacio Miramar.JPG|220px|thumb|left|[[Miramar jauregia]] [[Ondarreta]] eta [[Kontxa|Kontxa hondartzahondartzak]]k banatzen diren tokian dago, badia ertzatzen duen [[Mirakontxa pasealekua]]ren erdian.]]
Kontxa hondartzaren ertzean dagoen itsas ibilbidea izen ezberdinak dituzten zenbait zatiz osatua dago. Ekialdeko muturretik hasiz, Urgull mendiaren magalean, ibilbideak Paseo Berri izena jasotzen du. Honen ondoren, ibilbideak herriko itsas portu txikitik jarraitzen du, non [[Donostiako Aquariuma]] dagoen, eta ondoren, [[Donostiako udaletxea|Donostiako udaletxe]] parera iritsi ostean, Kontxa pasealekua hasten da, ziuraski [[Espainia]]ko ezagunena. Pasealeku honetan zehar eta badiaren mendebaldeko ertzera iritsi arte Kontxako Baranda dago, [[Rafael Aldai]]k diseinatua eta [[1910]]ean jarria. Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: [[Kontxa]] hondartzarako jeitsierako arranplan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, [[La Perla]] bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak. Mendebalderantz jarraituz [[Mirakontxa pasealekua|Mirakontxa pasealekura]] iristen da, [[Miramar jauregia]]n amaitzen dena. Pasealekuak, Miramar eta Haizearen Orraziaren artean Ondarreta pasealekua izena jasotzen du, honen ondoan lorategi batzuk daudelarik. Badiaren ertzeko itsas pasealekua, esan bezala, [[Haizearen orrazia|Haizearen Orrazia]] eskultura multzoan amaitzen da, [[Eduardo Txillida|Eduardo Chillida]] eskulturgile donostiarrak diseinatu zuena.
 
== Kirol ekitaldiak ==
37. lerroa:
 
== Ikus gainera ==
* [[Kontxa|Kontxako hondartza]]
* [[Ondarreta|Ondarreta hondartza]]
 
== Kanpo loturak ==