Gioconda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
| museoa = Louvre museoa
}}
'''''Gioconda''''', zeina '''''Mona Lisa''''' izenez ere ezaguna baita, [[Leonardo da Vinci]] toskanarraren [[margolaritza|margolan]] bat da, [[XVI. mendea]]ren hasierakoa. Leonardoren margolan garrantzitsuenetatik azkenekoa da.
 
Zalantzarik gabe, artearen historia osoko margolanik ospetsuenetako bat da, eta ezin konta ahala aipamen egin izan dira berari buruz. Margotu zenetik, inspirazio-iturri izan da askotariko lanetarako, hala nola margolanak, eskulturak eta nobelak, bai eta zurrumurru eta faltsifikazioetarako ere. Margolanaren sona areagotu egin zen lapurtu zutenean, [[1911]]ko [[abuztuaren 21]]ean.
16. lerroa:
[[Makal]] zurezko xafla baten gainean margoturiko [[olio-pintura]] da, eta behatzaileentzat harrigarri samarra gertatzen da, bere tamaina nahiko txikiarengatik (77 x 53 [[zentimetro|cm]]).
 
Frantziako Estatuaren jabetzakoa da, eta gaur egun [[Paris]]ko [[LouvrekoLouvre museoa|Louvreko museoan]]n dago erakusgai.
 
== Nor zen Gioconda? ==
27. lerroa:
[[Fitxategi:Musée du louvre mona lisa.jpg|thumb|right|300px|Ukaezina da Giocondak pizten duen ikus-mina]]
 
Lisa, emakume gaztea, 1503an 24 urte inguru baitzeuzkan, aulki batean eserita agertzen da, terraza batean (edo, zehazkiago, [[logia (arkitektura)|loggia]] bat: etxe baten fatxadan irekitako balkoi baten tankerako galeria edo korridore bat, kanpoalderantz irekia,eta zutabez eutsitako arkupe-itxurako espazioa eratzen duena; gehienbat Italian erabilitako elementu arkitektonikoa da). Haren atzealdean paisaia aski ezezagun eta ez oso abegitsu bat zabaltzen da, ametsetakoa bezalakoa, giza presentziaren bi adierazle bakarrik erakusten dituena: bidea eta zubi bat. Aulkiaren eskutokia margolanaren planoarekiko paralelo dago. Emakumearen aurpegia eta bere ezkerralderanzko begirada margolanaren behatzaileari zuzenduta daude (oso ezohikoa garai hartako margolanen artean).
 
Giocondak masail beteak eta kopeta zabala dauzka. Aipagarria da ez bekainik ez betilerik ez izatea, eta horretarako azalpen ezberdinak proposatu izan dira: batek dio Leonardok azken ukitu gisa margotu zituela jadanik lehorra zegoen pinturaren gainean, eta handik urte askora margolana lehenbizikoz garbitu zenean, disolbagai desegokia erabiltzeagatik bekainak ezabatu egin zituztela. Beste azalpen baten arabera, Leonardok ez zion inoiz bekain eta betilerik margotu, espresioa anbiguoago uztearren, edo, agian, obra amaitzera inoiz ez iristeagatik ere. Esan izan da, halaber, Giocondaren garaiko emakumeen artean ohikoa zela ile horiek depilatzea, itsusitzat jotzen omen baitziren.
49. lerroa:
[[Ernst Gombrich]] artearen historialariak dioen bezala, Giocondak egiazki bizirik dagoela dirudi: izaki bizidun bat izango balitz bezalaxe, guk begiratzen diogun bakoitzean itxura ezberdin bat antzematen diogu: batzuetan, nolabaiteko iseka-keinu bat sumatzen diogu; beste batzuetan, ordea, halako goibeltasun-kutsua.
 
Gombrichek dioenez, Leonardok efektu hori lortzen du ''[[esfumatura|sfumato]]'' deritzon teknikaren bitartez. Teknika horren ideia nagusia da margolariak margolana hein batean behatzailearen irudimenaren baitan laga behar duela. Alegia, zer edo zer guztiz zehaztu gabe utzi behar du, behatzaileak gainontzekoa asma dezan. Horregatik, zenbait forma lausoturik utziko ditu, itzalguneekin nahasten diren arte: hain zuzen ere, ahoaren ertzak eta begien ertzak lausotzen ditu, horiek baitira aurpegi baten espresioan eragin handiena dutenak. Horregatik ez dugu inoiz erabateko ziurtasunez ondorioztatzen zein aldartez ari zaigun egiazki begiratzen Gioconda.
 
Badago beste ezaugarri bat Giocondaren espresioaren ulerbide-aniztasuna areagotzen duena: atzealdeko paisaia. Arretaz begiratuz gero, ikus daiteke paisaia hori erdibituta agertzen dela, eskuinaldeko paisaiaren horizontea askoz ere altuago baitago ezkerraldekoa baino. Bi paisaiek bat egingo luketeneko puntua Giocondaren buruak estaltzen du. Horren ondoriozko efektua zera da, gure begirada ezkerraldera zuzentzen dugunean, emakumeak altuago dirudiela eskuinaldera begiratzen dugunean baino. Eta horrekin batera, emakumearen aurpegiera ere modu ezberdinean ikusten dugu, Gombrichek ohartarazten duenez.
66. lerroa:
Giocondak utzitako hutsunea betetzeko, [[Rafael]]ek margoturiko ''Baldassare Castiglione'' margolana ipini zuten, Giocondaren eragin nabarmena agertzen duen irudi bat, hain zuzen ere. 1913an, Gioconda ez zen jadanik Louvreko obren katalogoan azaltzen.
 
Ustez, Vincenzo Peruggiak [[Italia]]ra, “sorterrira”, eraman nahi zuen Gioconda. Bere etxean Gioconda bi urtez ezkutatuta eduki ondoren, azkenik atxilotua izan zen, margolana [[Florentzia]]ko [[Uffizi Galeria|Galleria degli Uffizi]] museoko zuzendariari saltzeko ahaleginetan zebilenean. Margolana berreskuratu ondoren, Italiako zenbait tokitan erakusgai ipini zuten, eta gero Louvrera eraman zuten berriro ere. Peruggiak Italiako zenbait sektoreren goraipamena izan zuen, abertzaletasun-ekintza gisa hartua izan zenarengatik, eta hilabete gutxi batzuk bakarrik igaro zituen espetxean.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, margolana berriro ere Louvretik eraman zuten; lehenbizi, [[Amboiseko gaztelu]]ra, gero [[Loc-Dieu]] abade-etxera eta geroago [[Montauban]]-eko [[Ingres museo]]ra.
75. lerroa:
[[Fitxategi:ARC194219.png|thumb|right|280px|Margolanaren harrera-ekitaldia, 1963ko urtarrilaren 8an. Argazkian, Kennedy presidentea eta bere emaztea, André Malraux eta [[L.B. Johnson]], besteak beste.]]
 
1961ean, AEBetako presidente [[John Fitzgerald Kennedy|John F. KennedyKennedyk]]k eta bere emazte Jacquelinek bisita egin zioten [[Charles de Gaulle]]-ri, amerikarren eta frantsesen arteko harremanak hobetzeko asmoz. De Gaullek onartu egin zuen Gioconda Estatu Batuetan erakustera eramateko proposamena, margolanaren arduradunak ados egon ez baziren ere. Horrela, ba, margolana [[Le Havre]]ko porturaino eraman zen, motor-gidarien segizio batek babestuta, eta [[SS France]] luxuzko transatlantikoan garraiatu zuten Estatu Batuetaraino, propio egokituriko lehen klaseko kabina batean, uretan hondoratu ezineko kutxa berezi batean gordeta.
 
1963ko urtarrilaren 8an, margolanari harrera egin zitzaion [[Washington]]-eko [[National Gallery of Art]] museoan prestaturiko festa-ekitaldi batean. Washingtonez gain, [[New York]]eko [[Metropolitan Museum of Art]]-ean ere ikusgai egon zen Gioconda. [[The New Yorker]] aldizkariak eginiko kalkuluen arabera, margolanak izan zituen 1,6 milioi bisitarietako bakoitzak, batez beste, lau segundoz ikusi ahal izan zuen margolana, horretarako ilaran ordu askoz itxaroten egon ondoren.
 
Hamar urte geroago, 1973an, Gioconda [[Japonia]]ra eraman zuten, orduan ere margolanaren zaintzaileak bisitarekin ados egon ez ziren arren. [[Tokio]]tik, margolana [[Mosku]]ra eraman zuten, [[SobietSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunarekiko]]rekiko harremanak samurtzeko xedez.
 
Gaur egun, Louvre museoan dago ikusgai Gioconda: 2005era arte, Areto Arrosan; urte hartan, Estatuen Aretora lekualdatua izan zen. Museoan zehar jarritako errotulu batzuek bisitariei Gioconda dagoen tokiraino iristeko biderik motzena erakusten diete.