Floridablancako kondea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t added Category:Masoiak using HotCat
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:El conde de Floridablanca y Goya.jpg|thumb|Floridablancako kondea. [[Francisco Goya|Francisco de GoyaGoyaren]]ren margolana, 1783.]]
'''José Moñino y Redondo, Floridablancako kondea''' ([[Murtzia]], [[1728]]ko [[urriaren 21]]a - [[Sevilla]], [[1808]]ko [[abenduaren 30]]a), espainiar politikaria izan zen.
[[1772]]an Espainiako enbaxadorea Erroman izendatu zuten. Han [[Klemente XIV.a]] aita santuak [[Jesusen Konpainia]] desegin zezan ahalegindu zen<ref>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/f/floridablanca.htm Conde de Floridablanca] Biografiasyvidas.com</ref>. Esker onez, [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.ak]] handiki titulua eman eta [[1777]]an estatu-idazkari izendatu zuen. Espainiako administrazioa aldatu zuten eraberritze handiak eragin zituen: herri-administraritzako antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; [[Menorca]] eta [[Florida]] eskuratzea, [[Sacramento]], [[Bioko|Fernando Poo]] eta [[Annobon]] Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Kabinetea eta San Fernando Bankua sortzea.
 
[[1792]]an, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] bere karguetatik kendu ostean, denbora labur batez [[Iruñeko zitadela]]n preso egon zen. Ondoren, politikatik urrun, [[Murtzia]]n bizi izan zen, [[1808]]an [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]]en erasoa hasi zen arte. Orduan, erasotzailearen kontra borrokatzeko sortutako Batzar Zentralaren presidente hautatu zuten. Urte horretan bertan [[Sevilla]]n hil zen<ref>[http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/6425.htm Floridablanca, conde de. José Moñino] Artehistoria.jcyl.es</ref>.
 
== Erreferentziak ==