Iquitos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-|title= +|izenburua= & -|title = +|izenburua= & -| title = +|izenburua=)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
32. lerroa:
'''Iquitos''' [[Peru]] iparrekialdeko hiri bat da, [[Amazonas]] ibaiaren ezkerraldeko ertzean kokatua. [[Loreto departamendua]]ren eta [[Maynas probintzia]]ren hiriburua da. [[Peruko Amazonia]]ko hirigunerik garrantzitsuena eta herrialdeko seigarren [[Peruko hiriak|hiririk populatuena]] da 406.340 biztanlerekin 368,9 kilometro karratuko azalera batean. Peruko ibai porturik garrantzitsuena da eta Amazonasen zehar dauden guztien artean garrantzitsuenetako bat.
 
Iquitos, gutxi gora-behera, Amazonas [[Atlantiko Ozeanoa]]n itsasoratzen den tokitik 3.360 kilometrora, [[Ucayali ibaia]] eta [[Marañón ibaia|Marañon ibaia]] elkartzen diren tokitik eta hala ibilguak Amazonas izena hartzen duen tokitik 125 kilometrora errekan behera eta Peru hegoaldean dagoen [[Arequipa departamendua]]n duen bere iturri geografikotik 3.000 kilometrora dago.
 
Bere sorrera data ez da ezagutzen, baina jesuitek [[Nanay ibaia]]ren ertzean [[1757]]an "San Pablo de Napeanos" izenarekin ezarritako espainiar erredukzio bat bezala sortutzat hartzen da, indigena napearrak (yameoak) eta [[iquito hizkuntza|iquitoak]] bizi ziren herria. [[1764]]an, erredukzioa egungo hiria dagoen tokira aldatu zen "San Pablo de Nuevo Napeanos" izenarekin, eta José Bahamonde apaiz jesuitak antolatua zen. Iquitos [[Ramón Castilla y Marquesado]] presidenteak [[1863]] eta [[1864]] bitartean bidalitako [[Peruko Gerra Itsas Armada]]ko itsasontziak eta ontziola ezartzean hasi zen garrantzitsu bihurtzen, ondoren, Peruko hiririk aberatsena bihurtuz [[Kautxuaren Sukarra]]ren garaian, [[1880]] eta [[1914]] bitartean, hiri honi bere hiri eta kultura nortasun berezia eman zion garapen ekonomiko eta sozial handiko garaia izan zena.