Sinapsi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 41 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q187181 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Sinapsi kimikoan hiru osagaiek parte hartzen dute:
* '''Osagai aurre-sinaptikoa'''. Neurotransmisorea eduki eta jariatzen duen neuronaren aldea da, normalean [[axoi]]aren muturra, botoi sinaptikoak. Bertan besikula sinaptikoak daude, neurotransmisoreez beteta mutur osoan banandurik. Neurotransmisorea [[exozitosi]]z jariatzen da bitarte sinaptikorantz nerbio kinada botoi sinaptikora heltzen denean. Besikulei asoziaturiko [[aktina]] eta [[miosina]]zko firuek exozitosia errazten dute.
* '''Bitarte edo gune sinaptikoa'''. 20-30nm-tako gunea da, beste bi osagaien artean dagoena. [[Dentsitate (argipena)|Dentsitate]] gutxiko matrize bat agertzen da bertan, sinapsian parte hartzen duten bi zelulen muturren arteko lotura errazten duena.
* '''Osagai post-sinaptikoa'''. Osagai aurre-sinaptikoak askatutako neurotransmisoreentzat hartzaile espezifikoak daude hemen. Neurotransmisoreak hauetara lotzean, hartzaileekin erlazionatutako ioi erretenak zabalduko dira [[zelula mintz]]aren iragazkortasuna handituz. Neurotransmisoreak neurona post-sinaptikoaren mintza despolarizatzen badu, sinapsi kitzikatzailea izango da eta hiperpolarizatu egiten badu, sinapsi inhibitzailea.