Cloaca Maxima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Cloaca Maxima lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Cloaca Maxima''' ([[latin]]ezko ''Estolda Nagusia''), munduko [[estolda]] sarerik antzinakoenetako bat zen, [[Antzinako Erroma]]n tokiko zingirak drainatzeko eta antzinateko hiririk populatuenetako baten hondakinak garbitzeko eraikia, [[Tiber]] ibaira ibaiadar bat zeraman, hiriaren parean igarotzen zen ibaia.
 
Bere latinezko izenak, literalki, Estolda Nagusia esan nahi du. Tradizioaren arabera, bere eraikuntza, agian, [[K. a. 600eko hamarkada|K. a. 600]] inguruan hasiko zen, garai horretan [[Erroma]]ko errege zen [[Tarkino Prisko]]ren aginduz. Lan publiko hau, nagusiki, ingeniari etruriarren zuzendaritzari eta erromatar hiritar pobreenen klasetik zetozen langileen lan erdi behartuari esker lortu zen.
 
[[Fitxategi:Map of downtown Rome during the Roman Empire large-annotated.jpg|thumb|250px|Erromako lurrazpiaren mapa Inperio garaian, Cloaca Maxima erakutsiz.]]
 
[[Tito Livio]]k, hiriaren lur azpian eraikia bezala deskribatu zuen arren, beste iturri batzuk (eta estolda sistemaren planoak berak), jatorrizko sistema, muinoetatik jaisten ziren ur korronteak biltzen zituen aire libreko kanal bat zela diote, [[Erromatar Foroaforoa|Erromatar Foroaren]]ren lautada ere drainatuz; kanal hau, batzuetan lur-mailaren petik zulatua, pixkana-pixkana estalia izan zen, hiriaren erdialdeak zuen espazioaren beharraren ondorioz. Beharbada, bi teoriak izan litezke zuzenak, eta, benetan, Cloaca Maximaren zatirik baxuenetako batzuk, dirudienez, lurraren mailatik behera eraiki ziren jatorrian.
 
Cloaca Maxima oso egoera onean mantendu zen Inperio garai osoan. Adibidez, badaude [[K. a. 33]]an [[Marko Agripa]]ren altzadan mantenu lanen eta azterketa baten zantzuak. Hondakin arkeologikoek, garai ezberdinetan eginiko lanak adierazten dituzte, material eta eraikuntza teknika ezberdinekin. Inperioa erori eta oraindik denbora luzez funtzionatzen jarraitu zuen.
17. lerroa:
[[Fitxategi:040227 tevere16CloacaMaxima.jpg|300px|left|thumb|Cloaca Maximaren irteera gaur egun ikus daitekeen bezala]]
 
Erromatarrek, hildakoen gorpuak estoldetara bota zituztela ezagutzen da, lurperatu beharrean, oso kopuru aldakorrean iturriaren arabera. Horien artean, [[Heliogabalo]] enperadorea edo [[Sebastian (martiria)|San Sebastian]]: azken eszena hau, gainera, [[Ludovico Carracci]]ren arte lan baten gaia da. Cloaca Maximaren Tiberrerako irteera, oraindik gaur egun ikus daiteke Rotto Zubia eta Palatino Zubia elkartzen diren tokitik gertu. Argi eta garbi Foroko Julia basilikatik jaisten den sarrera eskailera bat dago. Zati bat, San Giorgio al Velabro elizaren parean dagoen gunetik ikus daiteke.
 
{{commonskat}}