Globalizazioaren aurkako mugimendu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:2008 G8 Summit Antiglobalist Demonstration March posters.jpg|thumb|250px|Mugimendu altermundialista: [[G8]] bilkura baten aurkako protesta.]]
'''Globalizazioaren aurkako mugimendua''', '''antiglobalizazio mugimendua''', '''mugimendu altermundialista''' edo '''altermundialismoa''' [[neoliberalismo]]aren eta enpresa kapitalista handiek ezarritako [[globalizazio]]aren aurka diharduen gizarte mugimendua da, [[1990eko hamarkada]]z geroztik mundu osoan sortua. Talde anitz biltzen ditu, hala nola [[gobernuz kanpoko erakunde]]ak, [[sindikatu]]ak, emakume eta gazte elkarteak eta [[indigena]] komunitateak. [[Ezker (politika)|Ezkerrean]] kokatzen badira ere, [[alderdi politiko]]etatik at sortu eta atxikitzen dira eta sare moduan, bereziki [[Internet]] baliatuz, antolatzen dira. Bere kezkak ingurumen, [[bakezaletasun]], [[feminismo]], pobrezia eta garapena, [[giza eskubideeskubideak]]ak, [[bidezko merkataritza]] eta oro har munduko herrialde garatu (edo iparra) eta azpigaratuen (edo hegoaren) arteko harremanei buruzkoa da.
 
Aktibista altermundialista asko globalizazioaren alde daude: ordezkaritza demokratiko hobea, [[giza eskubideeskubideak|giza eskubideen]]en errespetua, [[bidezko merkataritza]] eta [[garapen sostengagarria]] bultzatuko dituen globalizazioaren alde. Beraz, nahasgarritzat dute ''antiglobalizazio'' edo ''globalizazioaren aurkako'' terminoen erabilera.<ref>{{en}} Morris, Douglas ''[http://www3.fis.utoronto.ca/research/iprp/c3n/CI/DMorris.htm Globalization and Media Democracy: The Case of Indymedia]'' (argitaratu aurretiko bertsioa).</ref><ref>{{en}} Podobnik, Bruce, ''Resistance to Globalization: Cycles and Evolutions in the Globalization Protest Movement'', 2. orrialdea.<br />Podobnikek hau dio: {{aipu|the vast majority of groups that participate in these protests draw on international networks of support, and they generally call for forms of globalization that enhance democratic representation, human rights, and egalitarianism.}}</ref><ref>{{en}} Stiglitz, Joseph & Andrew Charlton. 2005. ''Fair Trade for All: How Trade Can Promote Development''. 54. orrialdea.<br />Egileek hau diote: {{aipu|The anti-globalization movement developed in opposition to the perceived negative aspects of globalization. The term 'anti-globalization' is in many ways a misnomer, since the group represents a wide range of interests and issues and many of the people involved in the anti-globalization movement do support closer ties between the various peoples and cultures of the world through, for example, aid, assistance for refugees, and global environmental issues.}}</ref>
 
Eguneroko komunikazio eta errebindikazio lanaz gainera, mugimenduaren agerraldi eta manifestazio nabarmenak dira [[G8]]ak, [[G20]]ak, [[Munduko Merkataritza Erakundea|Merkataritzaren Mundu ErakundeaErakundeak]]k eta herrialde boteretsuenek egiten dituzten ekonomia arloko bilkuretan.
 
==Izenaren jatorria eta bere inguruko eztabaida==
10. lerroa:
{{aipua|[[Globalizazio]] hitza bere egin dute boteretsuek nazioarteko [[ekonomia]] integratzeko modu jakin bat izendatzeko, inbertitzaileen eskubideetan oinarritzen den eta herritarren interesak kontuan hartzen ez dituen modua. Ondorioz, beste globalizazio modu batzuen aldekoei ''antiglobalizazio'' esaten zaie, eta horietako askok, zoritxarrez, terminoa onartzen dute, baztertu beharreko propagandazko terminoa den arren. Globalizazioaren, hau da, nazioarteko integrazioaren aurka dagoen pertsona zentzudunik ez dago. Ezkerreko eta langile mugimenduko kiderik ez behintzat, nazioarteko elkartasun printzipioa baitute oinarri, hau da, botere pribatu sistemen ordez herritarren eskubideak aintzat hartzen dituen globalizazioa.}}
 
''Globalizazioa'' [[kapitalismo]]a izendatzeko [[eufemismo]] gisa erabiltzen hasi zen 1990eko hamarkadan, jarduera neoliberal basatia hartzen ari zen kutsu negatiboa uxatu nahian. ''Antiglobalizazio'' hitza erabiltzen lehenak ere [[politika]]riak eta [[hedabide]] nagusiak izan ziren, beren ''globalizazio''aren aurka [[Seattle]]n izandako mobilizazioak izendatzeko. Ekintzaile gehienak terminoaren aurka daude; batetik, negatiboa delako, ukazioa duelako oinarri; bestetik, [[mugimenduhigidura|mugimendua]]a ez dagoelako giza jarduerak nazioartekotzearen aurka, ekonomia ahulenak desegonkortzen dituzten jarduera espekulatiboetan aritzeko gero eta askatasun handiagoaren aurka baizik. Horregatik beste hainbat izen proposatu dira mugimendurako. Eremu anglosaxoiean ekintzaileek nahiago izan dute ''{{lang|en|Global Justice Movement}}'' erabiltzea, edo gutxienez {{lang|en|alter-globalization}} aldaera hobetsi dute. [[Italia]]n ''{{lang|it|movimento no global}}'' ere erabiltzen dute, baina hori ere prentsak asmatua da eta ez du jatorrizkoa asko hobetzen. [[Frantzia]]n [[Ignacio Ramonet]]ek proposatutako ''{{lang|fr|altermundialisme}}'' terminoak arrakasta handiagoa izan du eta, ondorioz, gaztelaniaren eremuan ''altermundialismo'' edo ''altermundismo'' zabaltzen ari da.<ref name=aa/>
 
Batetik, termino sortak mugimenduaren izaera heterogeneoa erakusten du, erabaki bateratuak hartzeko zailtasunen isla da. Bestetik, ''antiglobalizazio'' edo ''globalizazioaren aurkako'' da oraindik termino erabiliena eta, beraz, fenomenoa identifikatzeko errazena.<ref name=aa/>
21. lerroa:
Hurrengo urtean, [[1989]]ko uztailean [[G7]]aren aurkako kontragailurra antolatu zen Parisen ''{{lang|fr|ça suffat comme ci}}'' goiburuarekin, eta herrialde txiroen zorra baliogabetzea eskaera nagusi zutela. G7aren aurkako lehen ekitaldia izan zen; manifestazioak 10.000 pertsona bildu zituen eta ondorengo kontzertuak, 200.000. [[Frantzia]]k zorra ezeztatzearen aldeko jarrera hartu zuen bilera hartan.<ref name=aa/>
 
[[1994]]ko urtarrilaren lehenean [[Chiapas]]en zapatistak Ipar Amerikako Merkataritza Librerako Ituna ([[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna|NAFTA]]) indarrean jarri izanaren aurka altxatu ziren. Hasieran [[EZLN]]ren helburuak eremu lokalera edo, gehienez, nazionalera mugatu arren, eskaerak pixkanaka unibertsalizatuz joan ziren. Hala, [[1996]]an [[Marcos komandanteordea]]k mundu osoko foro bat biltzeko deialdia egin zuen. Chiapasen bertan burututako bilera sorta hari ''topaketa intergalaktikoak'' ezizena ipini zien jendeak, eta hainbatentzat hantxe jaio zen globalizazio neoliberalaren aurkako mugimendua. ''De Seattle a Porto Alegre'' liburuan, [[José Seoane]] eta [[Emilio Taddei]] egileek zera diote: «Antimundializazio mugimenduaren genesiak Chiapaseko oihan sakonera, [[1996]]. urtearen erdialdera garamatza. Hainbat kronista bat datoz Gizadiaren aldeko eta Neoliberalismoaren aurkako Nazioarteko Lehen Topaketa, [[EZLN]]ren ekimenez 1996ko uztailaren 27tik abuztuaren 3ra arte Chiapasen burutu zena, mundializazio liberalaren aurkako nazioarteko mugimenduaren lehen mugarria dela esatean».<ref name=aa/>
 
==Historia==
27. lerroa:
Antiglobalizazio mugimendua ez zen [[1999]]ko azaroaren amaieran [[Seattle]]n jaio, baina orduan egin zuen eztanda. [[Munduko Merkataritza Erakundea]] (MME) AEBetako hiri horretan biltzekoa zen, baina nagusiki [[internet]] bidez goi-bileraren aurka egindako deialdiak 50.000 pertsona bildu zituen, eta manifestazioen ondorioz, bilera bertan behera geratu zen.<ref name=aa/>
 
Ekintzaileen ia ezusteko arrakastaren berri berehala zabaldu zen, eta munduko hainbat erakunde eta norbanako, mugimenduarekin bat egiten hasi ziren. [[2000]]. urtean [[Praga]]ko kontragailurrak [[Nazioarteko MonetaDiru Funtsa|Nazioarteko Moneta Funtsaren]]ren eta [[Munduko Bankua]]ren arteko batzar bateratua atzeratzea lortu zuen. [[2001]]ean Munduko Gizarte Foroa sortu eta lehenengoz burutu zen [[Porto Alegre]]n ([[Brasil]]), NMFren, Munduko Bankuaren edo [[G8]]aren bileren kontrapisu gisa. Han sortu zen «beste mundu bat posible da» goiburua. Urte bereko ekainean, herritarren presioaren ondorioz, Munduko Bankuak [[Bartzelona]]n egin behar zuen bilera aldatu egin zen, ekintzaileen boikotaren beldur. Azkenean bilera bideokonferentzia bidez egin zuten, baina Bartzelonako mobilizazioek aurrera egin zuten eta 300.000 pertsona bildu ziren. Hurrengo hilabetean, [[2001]]eko uztailean, [[Genova]]ren txanda iritsi zen. Han bildutako 150.000 ekintzaileek poliziaren errepresio basatiarekin egin zuten topo. Carabiniere batek tirokatuta hil zen [[Carlo Giuliani]], mugimenduaren lehen biktima.<ref name=aa/>
 
[[2003]]ko neguan, [[Irakeko gerraGerra|Irakeko gerraren]]ren atarian, antiglobalizazio mugimenduak gailurra jo zuen. [[Otsailaren 15]]ean milioika pertsona mobilizatu ziren Bush administrazioaren eta haren aliatuen kontra. Bigarren potentzia jaio zela ere iragarri zuten: kalean presioa egiten duen munduko iritzi publikoa. Baina gailurra jo bezain pronto, [[mugimenduhigidura|mugimenduak]]ak behera egin zuen. Hurrengo hilabetean, 2003ko martxoan AEBek eta haren aliatuek Irak inbaditu zuten. Desengainu hark agerian utzi zituen mugimenduaren ahuleziak.<ref name=aa/>
 
Bere baitan hainbeste mugimendu, ideologia, metodologia eta antolakuntza eredu biltzen dituen mugimendu globalean zaila da barne kohesioa lortzea. Askok uste zuten, etsai komuna izaki, heterogenotasuna ez zela arazo izango, baina nabarmen oztopatu zuen ezadostasunak arintzeko eta [[alternatiba]] bateratuak eraikitzeko bidea.<ref name=aa/>
36. lerroa:
[[2001]]ean [[Fidel Castro]]k eta [[Hugo Chávez]]ek Munduko Gizarte Foroan parte hartzeko asmoa adierazi zuten, baina ez ziren azaldu ez zeudelako gonbidatuta. Foroetan parte hartzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten [[gobernu]]ak foroez jabetzerik nahi eta, oro har, helburuak botere politikoa hartu gabe eskuratzea posible zela uste zuten.<ref name=aa/>
 
Mugimenduko fakzio moderatuenak edo erreformatzaileenak ez zion erabat uko egin, [[errealismo]]aren izenean, alderdi eta sindikatu nagusiekin elkarlanean aritzeari. Baina gaiak beti sortu zuen deserosotasuna mugimenduan. Adibide gertuago batera joaz, 2001eko Bartzelonako mobilizazioetan, [[Batasuna]] alderdiak bat egin zuen deialdiarekin. Tenka arintzeko, azkenean, Batasunak era erdi autonomoan parte hartu zuen manifestazio nagusian, gainerako manifestarien alboan, baina haiekin nahastu gabe. Kontua da, beste alderdi politiko eta sindikatu batzuek ere ([[ICV]], [[Ezker Batua (Espainia)|IU]], [[UGT]], [[Langile Komisioak|CCOO]]...) parte hartu zutela mobilizazioetan, baina Batasuna izan zela, antza, hautsak harrotu zituen bakarra. Alderdi politikoa izateaz gain, Batasunak antiglobalizazioaren este ahulgune batekin baitzeukan lotura: indarkeria eta kriminalizazioa.<ref name=aa/>
 
[[Susan George]], [[ATTAC France]]ko presidenteordea eta askorentzat mugimenduaren ''biblia'' den [[Lugano Txostena]]ren egilea [[2001]]ean hasi zen konturatzen antiglobalizazio mugimenduak hartutako bidea eutsiezina zela, goi-bileraz goi-bilera joateko estrategiak ez zuela etorkizunik, bereziki, Giulianiren heriotzaren eta urte berean Europako buruzagien bilera batean Goteborgen poliziak erabilitako [[indarkeria]]ren ondoren.<ref name=aa/>
47. lerroa:
Krisialdiak arrazoia eman zion [[kapitalismo]] neoliberalaren aurkako mugimenduari. Beste mundu bat posible ez ezik beharrezkoa ere bazela utzi zuen agerian. Batzuek krisia pizterako berandu zela uste zuten. «AEBen antiglobalizazio mugimendua ia hilda zegoen ordurako», dio [[Bennett Baumer]] [[Indymedia]]ren sortzaileetako batek. Beste batzuek krisialdiak mugimendua biziberrituko zuela uste zuten.<ref name=aa/>
 
[[Esther Vivas]]ekin batera ''Resistencias globales'' lana idatzi zuen [[Josep Maria Antentas]]en ustez, krisiaren ondorioz mugimendua ez da amaitu, «zatikatu egin da». [[Arabiar Udaberria]], [[m-15 mugimendua|15M]], [[Occupy mugimendua]]... haren oinordeko dira. «Tokiko borrokak ugaldu egin dira eta errebolta espezializatu egin da». Harentzat beste mundu bat posible da oraindik, eta beste antiglobalizazio bat ere bai.<ref name=aa/>
 
== Erreferentziak ==