«Linfa»: berrikuspenen arteko aldeak

14 bytes added ,  Duela 7 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Linfa''' likido organiko koloregabea eta gardena da, [[odol-plasma]]z eta [[leukozito]]z osatua, [[odol]]aren antzera [[ornodun]]en gorputzean zehar zirkulatzen duena, hodi linfatikoetatik.
 
Linfaren osagai nagusiak odol-plasma eta [[linfozito]]ak dira (hauetatik datorkio izena). Jakina denez, linfozitoak leukozito mota bat dira. Odolaren aldean, linfak ez du [[globulu gorri|eritrozito]] edo [[plaketa]]rik baina, odolaren antzera, [[gatzapen|gatzatu]] daiteke ([[fibrinogeno]]a baitu).
 
Linfak odol-kapilarretatik ihes egiten duen plasma bereganatzen du, [[Zelula|zelulen]] arteko eremu txikian. Plasma ez ezik, baita eremu interstizial horretan dauden substantziak ere ([[proteina]]k, zelulen [[metabolismo]]aren hondakinak...) hartzen dituzte linfa-kapilarrek. Kapilar txiki horiek sistema linfatikoaren hodi handiekin lotzen dira, eta hauek, haien ibilbidearen bukaeran, bat egiten dute hainbat [[zain]]ekin (hots, linfak odolarekin nahasten bukatzen du).
252.705

edits