Janari laster: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Big Mac combo meal.jpg|thumb|right|[[McDonald's]] janari lasterreko enpresako [[menu]] bat: [[hanburgesa]], [[patata prejitu]]ak eta [[Coca-Cola|Coca Cola]] edari bat.]]
 
'''Janari lasterra'''<ref>[http://ehu.es/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?n=bietan&k1=1&m1=hitza&h1=janari&d2=1&k2=1&m2=hitza&h2=lasterra Ereduzko Prosa Gaur] Euskal Herriko Unibertsitatea</ref> edo '''presako janaria'''<ref>[http://www.ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=comida Zehazki Hiztegia] Euskal Herriko Unibertsitatea</ref> (batzuetan ''azkarra'', nazioartean [[ingeles]]ezko '''''Fast food''''' izenez ezaguna) [[jatetxe]]-zerbitzu laster bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso laster burutzen diren. Hala ber, [[janari]]a kanpora eraman daiteke eta etxera eramateko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte janari lasterreko jatetxeek. Horrela, [[bezero (argipena)|bezeroen]]en errotazio handia eragin eta denbora eta zerbitzu-kostuak murriztu egiten dira, janariaren [[prezio]] murritzak ahalbideratuz eta, aldi berean, [[errentagarritasun]] handia lortuz. Janariaren prestaketa lasterrak janariak lasterregi prestatu behar izatea edo aurretik denbora luzez prestaturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe hauetako kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktuak erabili ohi dira janari lasterretan. Bestalde, epe luzera janari hauek ([[ogitarteko]]ak, [[pizza]]k, [[hanburgesa]]k, ...) dakartzaten osasunerako arriskuak aipatu ohi dira eta horrela ''[[zabor janari]]'' terminoa ere erabili da janari hauetarako.
 
Kostuak zorrotz kontrolatu beharrak bultzaturik, janari lasterreko jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak kritikatuak izan dira langileen beraien eta gizarteko sektore anitzen aldetik. [[Globalizazio]]aren aurkako sektoreetatik eta talde ekologistetatik ere salatu izan da janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak [[lehengai]]ak modu ez ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe hauek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu da, bertako herrien nortasuna eta ohiturak errespetatu ohi ez direlako, elementu arrotzak sartuz. Hau guztia dela eta, ''fast food'' edo janari lasterraren ereduaren aurka, ''[[slow food]]'' izeneko mugimendu bat garatu da, bertako elikagaiak eta sukaldaritza tradizionala bultzatzen dituena.
 
[[XX. mendea]]ren hasieran [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetan]]etan sortutako jatetxe-mota bat da janari lasterrekoa. Handik eta [[multinazional]]ak osatuz, mundu osora zabaldu den janari-mota bat da. Egun, [[Euskal Herria]]n ohizkoa da hirietako erdiguneetan eta merkatal-zentruetan [[McDonald's|McDonalds]], [[Burger King]], [[Telepizza]] eta beste multinazional eta [[enpresa]] handietako establezimenduak ikustea. Enpresa hauen hazkundea nabarmena izan da azken urteotan, gehienetan [[frankizia (merkataritza)|frankiziaren]]ren bitartez. Jatetxe hauek biltzen duten publikoa denetarikoa izaten da, baina gazteak eta familiak bertan ikustea ohikoa da, bertako prezio merkeak erakarrita.
 
== Funtzionamendua ==
17. lerroa:
* tareen bereizketa ([[taylorismo]]) eta eragiketen sinplifikazio sekuentziala (ekoizpen-kate baten osaketa edo [[fordismo]]a);
* lan-denboren sinkronizazioa, lan-txanden planifikazio zorrotza eta lanaldi zatkatuak, lanaren errendimendua hobezin egiteko;
* [[produktibitate]]aren maximizazioa, horretarako [[eskala-ekonomiaerrendimendu|eskala-ekonomiak]]k baliatuz.<ref>{{es}} Alessandro Gentile: [http://www.ipp.csic.es/doctrab2/dt-0313.pdf En las tramas del McJob], CSIC (lan-dokumentua).</ref>
 
== Munduko janari lasterren enpresa nagusiak ==
* [[McDonald's|McDonald´s]]
* [[Burger King]]
* [[Subway]] (mundu osoan zehar, jatetxe kopuru gehien dituen enpresa)
32. lerroa:
 
== Elikagaiak ==
Janari lasterreko jatetxeetan eskaintzen diren [[elikagaijanari|elikagaien]]en aukera oso murritza izaten da, establezimendu hauek kostuak hobeto kontrolatzeko bultzaten zuten estandarizazioa dela-eta. Aldi berean, lastertasuna dela-eta elikagaien prestaketa-denbora oso laburra behar da izan eta elikagaiak prejituta edo gordinik prestatzen dira gehienetan. Edari gozoak dira menu arruntekin batera zerbitzatzen direnak ([[Coca-Cola|Coca Cola]], ...). ''Fast food'' enpresa zein den produktu-mota ezberdina da. Esaterako, [[McDonald's]] eta [[Burger King]] enpresek eskaintzen duten produktu tipikoa [[hanburgesa]] da, [[Telepizza]]k [[pizza]] saltzen ditu nagusiki eta [[Bocatta]] eta [[Pans & Company]] enpresek [[ogitarteko]]ak eskaintzen dituzte.
 
== Erreferentziak ==