Adolphe Thiers: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Adolphe Thiers Nadar.jpg|thumb|Louis Adolphe Thiers]]
 
'''Louis Adolphe Thiers''' ([[Boc Bèl Èr|Bouc-Bel-Air]], [[1797]]ko [[apirilaren 15]]a - [[Saint-Germain-en-Laye]], [[1877]]ko [[irailaren 3]]a) frantses politikaria, kazetaria eta historialaria izan zen. [[Aix-en-Provence]]n zuzenbideko ikasketak egin ondoren, Parisen bizileku hartu eta berehala egin zen ezagun, ''Le Constitutionnel'' eta ''Le National'' egunkarietan [[Karlos X.a Frantziakoa]] aginpidetik baztertzearen eta askatasun publikoaren alde idatzi zituen artikuluengatik. 1830. urteko iraultzaren ondoren, kargu garrantzitsuak izan zituen [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filipe I.a FrantziakoaFrantziakoaren]]ren agintaldian (gobernuburu ere izan zen), baina 1840an dimisioa eman behar izan zuen, erregea ez zetorrelako bat haren kanpo-arazoetarako politika zorrotzarekin. [[Frantziako Bigarren Inperioa]]n diputatua izan zen, eta legebiltzarreko erakundeen alde agertu zen, [[Napoleon III.a]]ren autoritarismoaren aurrean. Urte horietan ''Histoire du consulat et de l´empire'' (1845-1862, ''Kontsulatuaren eta inperioaren historia'') obra handia idatzi zuen, frantses nazionalismoaren berpizkundean eragin handia izan zuena. 1870ean Frantziaren eta Prusiaren arteko gerraren aurka agertu zen, ez baitzuen gerra irabazteko inolako aukerarik ikusten. Gerra galdu ondoren, [[Frantziako Hirugarren Errepublika]]ko lehendakari hautatu zuten (1871), eta, Frantziarentzako politika-sistemarik egokiena errepublika kontserbadorea zelakoan, gogor zapaldu zuen urte bereko [[Parisko Komuna]]ko matxinada. 1873. urtean dimisioa aurkeztu zuen.
 
== Erreferentziak ==