Islamismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Flag of Jihad.svg|thumb|right|300px|[[Jihad]]-aren bandera.]]
 
'''Islamismoa''' edo '''Islam politikoa''' ([[arabiera]]z ''al-'islāmiyya'') [[Islam]]a [[ideologia]] gisa definitzen duten doktrina eta praktika politikoei ematen zaien izena da. Musulmanen artean, islamiar legeak (''[[xaria|sharia]]'') gobernaturiko gizarte-motara itzultzea eskatzen duen mugimendu politiko, sozial eta erlijiosoa da.
 
1970eko hamarraldiaz geroztik, mugimendu honetako alderdirik erradikal eta bortitzena izendatzeko erabiltzen da, normalean fundamentalismo edo integrismo islamiarra deitzen dena izendatzeko, nahiz eta islamismoak, berez, indarkeriaren bidea gaitzesten duen.
 
== Ideologia eta ekintzak ==
Islamismoaren barruan ideologia-joera bat baino gehiago aurkitu daitekeen arren, helburu batek batzen ditu denak: [[KoranKorana]]a hitzez hitz interpretatuz bizi den gizarte-motara itzultzea. Gobernu eta erakunde laikoak ez dira gizarte musulmanaren ezaugarritzat hartzen. Eredutzat ''umma'' hartzen da (islamiar komunitatea). Kezka nagusietako bat berdintasunarena dute: beren gizarte barruko desberdintasunak ez ezik, herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldeak ere gaitzesten dituzte. Beste kezka bat kulturarena da: mendebaldeko ohiturak (arropa, balioak, gizarte-ereduak, egitura politikoak, hizkuntza, nortasuna) azalekoak eta arriskutsuak direla eta beren kultura galarazten ari direla uste dute.
 
Politikari dagokionez, herrialde musulman batzuek sistema kapitalistaren eredua hartu dute, eta beste batzuek sozialistarena, baina arrakasta handirik gabe; horregatik, islamiarrek garai batean munduan zehar indartsu egin zituen eredua berrezartzen saiatzen dira. 1969an [[Muammar al Kadafi]]k [[Libia]]ko Arabiar Herri Errepublika Sozialista ezarri zuen, [[panislamismo]]a eta [[sozialismo]]a lotzen zituen erregimen-mota, eta 1979an, [[Ruhola Khomeini]] [[aiatola]]k zuzendutako iraultzaren ondorioz, errepublika islamiar bihurtu zen [[Iran]]. Mugimendu eta alderdi politiko islamiarrek hori hartu zuten eredutzat. Harrezkero, beste herrialde batzuetan ere ezarri da islamiar eredua, arrakastaz: [[Sudan]]en, [[Pakistan]]en, [[Txetxenia]]n eta [[taliban]]en mende dauden [[Afganistan]]go lurraldeetan adibidez; [[Saudi Arabia]]n ere bai, baina askok ez dute islamiartzat hartzen herrialde hura, aberatsen eta pobreen arteko aldeak direla eta.
17. lerroa:
 
== Indarkeria ==
Islamiar mugimendu batzuk indarkeriaren aldeko dira, eta estatuari izaera erlijiosoa emateko bide gisa ikusten dute. Islamiar fundamentalisten lehen atentatuak ''Anaia Musulmanak'' edo ''Jihad islamiarra'' deituriko taldeak ''Hezbola'' mugimendu xiitaren beso armatuak egin zituen 1945ean. Mugimendu hori 1928an sortu zuen Egipton Hasan al-Banna-k. 1970eko hamarraldian talde armatuak ugaritu egin ziren. Egipto, Siria eta Jordanian, bertako erregimen laikoetan ezegonkortasuna sortzea zuten helburu. 1981ean, ''Jihad''-eko kide batek Egiptoko presidente [[Anuar as Sadat|Anwar al-Sadat]], hil zuen. 1983an talde horrek berak AEBetako eta Frantziako soldaduen aurkako bi atentatu egin zituzten Libanon. Talderik bortitzena, ''[[Hamas]]'', 1988an sortu zen. ''Jihad''-en adar batetik eratorria da, eta [[Palestina]]ko estatua ezartzeko [[Israel]]en aurka borroka armatua egitea defendatzen du. Persiar Golkoko gerraren ondoren (1991), islamiar terrorismoa indarturik berpiztu zen.
 
[[1992]]an [[Aljeria]]ko hauteskundeetan [[Salbaziorako Islamiar Frontea|Salbazioko Fronte IslamiarraIslamiarrak]]k (FIS) irabaz ez zezan, agintean zeudenek [[estatu-kolpe]] bat eman eta legez kanpo utzi zuten FIS. Horren ondorioz, [[Aljeriako Gerra Zibila|gerra zibila]] piztu zen armadaren eta islamiar taldeen artean (FIS alderdia eta [[Islamiar Talde Armatua|Talde Islamiar Armatua]]).
 
== Islamismoaren adar nagusiak ==
* [[Islamiar fundamentalismo]]a
* [[Panislamismo]]a
* [[Xiitar|XiismoaXiismo]]a
* [[Wahabismo]]a
* [[Salafismo]]a
* [[Deobandi]] mugimendua
* [[Kotebismo]]a
* [[Al- Kaida|Al-Kaidazaleak]]zaleak
* [[Taliban]] mugimendua