Matera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
36. lerroa:
'''Matera''' [[Basilicata]] eskualdeko hiria da, [[Italia]]ko hegoaldean. [[Materako probintzia]]ko hiriburua da eta [[1663]]tik [[1806]]ra Basilicatako hiriburua izan zen. Hiria [[Gravina]] errekak higatutako kanioi txiki batean zehar hedatzen da.
 
"{{lang|it|La Città Sotterranea}}" (''Lurrazpiko Hiria'') gisa ezaguna, Matera oso ezaguna da "Sassi" izeneko zentru historikoa dela eta, [[1993]]tik [[UNESCO]]ren [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] gisa izendatua, inguruan dituen Lurrazpiko Elizekin batera. [[Paleolito]]tik gaur egunera arte jendea bertan bizi delako, askoren iritziz, munduko hiririk zaharrenen artean kokatu behar da.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.travel365.it/citta-piu-antiche-del-mondo.htm|izenburua=La classifica delle 10 più antiche città del mondo|hizkuntza=it|argitaletxea=Travel365}}</ref>
 
== Geografia ==
Hiria [[Basilicata]]ren ekialdean kokatuta dago, itsasoaren gainetik 401 metrora, [[Bariko probintzia]]ko [[Altamura]], [[Gravina in Puglia]] eta [[Santeramo in Colle]]ko udalerriekin muga eginez eta [[TarantokoTarentoko probintzia|Tarantoko probintziako]]ko [[Ginosa]] eta [[Laterza]] udalerrekin hegoaldean. [[Murgia (Italia)|Murgia]] izeneko goi-ordokiaren bukaeran dago, bere ekialdean hedatzen delarik, eta [[Bradano]] errekaren bailara du mendebaldean. [[1950eko hamarkada]]n erreka horretan urtegi bat eraki zuten, [[Lago di San Giuliano]] izenekoa, eta bertan [[San Giulianoko Erreserba Naturala]] kokatzen da.
 
Bradano ibaiaren emailea den Gravina errekak sortutako arroilak mugatzen ditu [[Sasso Barisano]] eta [[Sasso Caveoso]] antzinako auzoak. Murgiaren beste aldean hainbat eliza errupestre aurki daitezke, iraganeko okupazioaren sinale. Lehengo auzoak ''[[Sassi]]'' deitzen ziren eta ura biltzeko sistema berezia zuten, hainbat zisternekin. Hauek [[kalkarenita]]n zulatuak izan dira. 1993an UNESCOk ura biltzeko sistema hau Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
131. lerroa:
== Historia ==
=== Historiaurrea ===
Materan bertan aurkitu dira [[Paleolito]]ko hainbat material eta tresna. Horietako batzuk Domenico Ridola museo arkeologiko nazionalean erakusgai daude. Ehiztari taldeak bizi ziren garai hartan Matera inguruan. [[NeolitikoNeolito|Neolitikoan]]an etxe babestuak eraikitzen hasi ziren Materako gunean. Klimaren aldaketak azken [[glaziazio]]aren bukaeran ehiztari-biltzaile izatetik [[nekazaritza|nekazari]] eta [[abeltzaintza|abeltzain]] izatera eraman zituen. Materako herri neolitikoetan harresiak eraikitzeaz gain, sutondoa, zisterna eta garauentzako biltegiak eraiki zituzten, hala nola lurrean zulatutako hainbat hilobi [[hipogeo]]. Gainera Materako ingurua oso garrantzitsutzat jotzen da Neolitikoan, bertan [[zeramika]] famatu bat aurkitu delako, "Serra d'Alto" izenarekin ezaguna, garapen artistiko handiarekin.
 
[[MetalenMetal Aroa|Metalen Aroak]]k hasi zirenean herritarrak Gravina errekaren eskuinaldean kokatzen hasi ziren, babes hobea zuelako eta bertako harria ([[tufa]] izenekoa, nahiz eta ez den [[harriarroka bolkaniko|harri bolkanikoa]]a, [[kalkarenita]] baizik) erraz higatu zezaketelako metalezko materialekin. Abeltzaintzarekin, gainera, [[transhumantzia]] ere garatu zen, Murgiako eskualde hau pasaleku garrantzitsu bilakatuz, beste sektore ekonomiko batzuk sortuz, komertzioari lotuak. Honekin batera instituzio erlijioso eta politikoak ere garatzen hasi ziren.
 
=== Antzinaroa ===
Hiria aurretik existitzen bazen ere [[Antzinako Erroma]]k [[K. a. III. mendemendea]]ann ''Matheola'' izeneko gunea sortu zuten bertan, batzuen ustez [[Luzio Zezilio Metelo (k. a. 251)|Luzio Zezilio Metelo]] kontsularen omenez. Lehenago ere [[Magna Graecia]]ren parte izan zen, eta ziurenik [[Metaponto]]ko kostaldeko herriekin harremana izan zuen. Greziar kolonizazioak egitura politiko berriak eta teknologia garatuagoak ekarri zituen, [[eskola pitagorikoa]]ren influentziarekin<ref>{{erreferentzia|url=http://whc.unesco.org/en/list/670|izenburua=The Sassi and the Park of the Rupestrian Churches of Matera|hizkuntza=en|argitaletxea=UNESCO}}</ref>. Lehenago eskualdean dispertsaturik zeuden biziguneak elkartu eta ''benetako'' herriak osatu ziren, ''[[Re Pastori]]'' izeneko erregeekin.
 
[[Zesar Augusto|Augusto]] enperadorearen [[Italia]]ren banaketan Matera, eta Bradano ibaiaren ezker esparru guztia, [[Regio II Apulia et Calabria]] barruan geratu zen.
 
=== Erdi Aroa eta ondorengo mendeak ===
157. lerroa:
| Arriskua =
}}
[[Goi Erdi Aroa]]n, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren bukaerarekin batera, [[LonbardoLombardiar|Lonbardoak]]ak iritsi ziren Materara. [[VI. mendemendea]]ann zehar etorri ziren eta [[664]]. urtean Matera [[Beneventoko dukerria]]ren barruan sartu zen. Hiria nukleo uniforme bilakatu zen eta jada okupaturik zeuden gueen artean ''casali'' izeneko aglomerazio bereiziak sortu ziren. Hirian agintari ezberdinak egon ziren garai honetan, [[lombardiar|lonbardo]], [[bizantziar Inperioa|bizantziar]] eta [[sarrazeno]]en artean behin eta berriz mugitzen zelarik. [[867]]an [[Luis II.a Italiakoa]]k [[lonbardolombardiar|lonbardoekin]]ekin aliatu eta [[sarrazeno]]en aurkako gerran hiria suntsitu zuen. [[994]]an sarrazenoek berriro konkistatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.
 
[[XI. mendemendea]]arenren inguruan [[normandiar]]rak iritsi ziren, eta hiriak lasaitasun egoera lortu zuen. [[1043]]an Materako agintaria [[Gilen Burdinezko Beso]] zen, konte tituluarekin. Hiria gaur egun ''Civita'' izenarekin ezagutzen den gunean hedatu zen, harresia sortuz alde horretan, bestean Gravina errekaren arroilak berak babesten zuelako.
 
Bitartean, batez ere [[VIII. mendemendea]]arenren ostean, Murgia ingurura eta, bereziki, Materara, monje ermitauak iritsi ziren. Gehienak ekialdetik zetozen eta Gravinako kobazuloetan sartu ziren, [[Eliza errupestre]]ak sortuz. Denborarekin 150 inguru izatera iritsi ziren, [[Bizantziar Inperioa|bizantziar]] estiloko [[fresko]]ak margotuz. Modu honetan Matera Ekialdea eta Mendebaldearen arteko kontaktu gunea bilakatu zen, bertako kultura eta Ekialdeko elizako ohiturak batuz. Normandiarrak, [[Erromatar Eliza ErromatarraKatolikoa|Eliza Erromatarraren]]ren jarraitzaile izaki, euren erlijioa ezartzen saiatu ziren, eta [[XIII. mendemendea]]ann lortu zuten, [[katedral]]a eraki zenean, Erromaren botereren irudi potentea osatuz. Bere kanpaindorretik ikuspegi zabala dago, inguruak kontrolatzeko gaitasunarekin eta ekonomiaren ikuspegitik ere urrunetik ikusteko aukera ematen zuen.
 
Oraindik ere hiria ''Civita''ren inguruan hedatzen da eta bere inguruan zeuden bi ''Sassi''ak gutxinaka populatzen ziren. [[1500]]. urtearen inguruan bi Sassiak batu ziren eta hiri berria inguratu zuten, harresiak alferrikako eginez.
 
Hurrengo mendeetan [[izurriteizurri]]ekteek eta [[lurrikara|lurrikarek]] eragin handia izan zuten eskualdan. [[XV. mendemendea]]ann lur komunalen fase batean sartu zen. Ondoren [[Aragoiko Erresuma]] eta [[Joan Karlos Tramontano]] kontearen aginteak etorriko ziren. [[1481]]an hiriak [[Otranto]]ren babeserako batailan hartu zuen parte, [[Turkiar]]ren aurka. Bertan [[Fernando II.a Napolikoa]]k ihes egin behar izan zuen eta Materan izkutatu zuen bere burua. Bertan diseinatu zuen kontraofentsiba.
 
[[1514]]an herritarrak haserre zeuden [[Joan Karlos Tramontano]]aren agintarekin, honek zuen zor handia ordaintzeko zerga oso altuak ezarri zituelako. [[Abenduaren 29]]an elizatik ateratzen zela herritarrek inguratu, biluztu, eta hil arte jipoitu zuten. Elizako kanpaiek gertakariaren berri eman zutenean herritarrek ospatu zuten. [[Napoliko Erregea]]k erailketa politikoa zela iritzi zuenez [[komisario]] bat bidali zuen Materara. Ez zutenez errudunik aurkitu ausaz aukeratutako lau gizon hartu eta plaza publikoan eskegi zituzten. Honen ondoren Materak hiri libre eta autonomoaren fama irabazi zuen, eta ez zuen inongo noblezia lokalen agindurik, zuzenean Napoliko Erregearen esku zegoelarik.
 
[[Fitxategi:Palombaro_Lungo,_Matera,_Italia.jpg|thumb|Palombaro Lungoaren argazkia.]]
[[XV. mendemendea]]arenren bukaeran eta [[XVI. mendemendea]]arenren hasieran igoera demografiko nabarmena egon zen, batez ere [[Schiavoni]]en (herri [[eslaviar]]rak, oro har) migrazioari esker. Gehienak [[serbiar-kroaziar]]rak eta [[albaniar]]rak ziren eta gaur egun ''Casalnuovo'' izena duen hiriarne eremuan kokatu ziren. [[1663]]an, [[Espainia]]en esku zegoen hiria, eta [[Terra d'Otranto]] probintziatik atera zuten, [[Basilicata]]ren hiriburu izendatuz eta [[Regia Udienza]]ren egoitza bertan kokatuz. Hau dela eta klase altuko hainbat herritar iritsi ziren hirira, [[UnibertsitateaUnibertsitate]]a, lege-gizonak eta baroiak, batez ere. Hiriak loraldia bizi zuen garai honetan, kontaktu komertzial garrantzitsuak eginez [[Apulia]]ko portuekin, eta bizitza kultural sendoarekin. Garai honetan eraiki ziren hainbat eraikin garrantzitsu, euren azpian utziz hainbat eliza eta etxebizitza. [[Palombaro Lungo]] izeneko zisterna erraldoia ere eraiki zen garai honetan, gaur egungo Vittorio Veneto plazaren azpian, 5.000.000 litro ur gordetzeko gaitasuna zuen biltegia.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.italiavirtualtour.it/dettaglio.php?id=1801|izenburua=Il Palombaro Lungo|hizkuntza=it|argitaletxea= Italia Virtual Tour}}</ref>
 
[[1806]]ra arte hiriburu titulua izan zen, ahalik eta [[Potenza]]ren esku geratu zen arte Basilicata, [[Giuseppe Bonaparte]]ren erabakiz.
 
=== Aro Modernoa ===
Sassietako bizitza [[XVIII. mendemendea|XVIII. mendetik]]tik aurrera okertuz joan zen, gainpopulazioa zein egoera ekonomikoa zela eta. Sassietako biztanleak bertatik kanporatuak izan zirenean ([[1950eko hamarkada]]) "lotsa nazionala" zela esaten zen. Kondizio sozialak geroz eta zailagoak ziren eta ''[[ghetto]]'' itxura hartu zuen. Populazioa 15.000raino igo zen eta jendea lehenago biltegi eta zisternak zirenak etxebizitza gisa erabiltzen hasi ziren. [[XIX. mendemendea]]ann noblezia eta elizaren esku zeuden lurrak banatzen hasi ziren, baina honek kontraste handiak sortu zituen herritarren artean. [[1860]]ko abuztuan Gattini kontearen erailketa gertatu zen. Noblezia erreakzionaria eta legitimistek,[[Italiako Batasuna]]ren aurreko egunetan, irabaziz gero lurren banaketa egingo zutela esan zuten. Materako nekazariak, xaxatuak, hainbat lurjaberen aurkako erasoak egin zituzten, eta Gattini kontea eta bere bi langile erail zituzten. Gertakari hau [[brigantismoa]]ren (helburu politikoak ere zituen [[bandolerismo]] mota bat) hasieratzat har daiteke. Materako eskualdean [[Rocco Chirichigno]] [[Montescaglioso]]koa, [[Vincenzo Mastronardi]] [[Ferrandina]]koa eta [[Eustachio Fasano]] Materkoaren bandak zeuden, azken hau [[1860]]an gartzelatik ihes egin zuena. 30 urte beranduago [[Eustachi Chita]] ''Chitaridd'' Materako inguruetan zegoen bandolerismoa egiten, modu isolatuan, eta ez lehen zegoen Italiaren Batasunaren osteko brigantismoa bezala.
 
[[1927]]an hiria probintziako hiriburu bilakatu zen. [[1935]]ean [[Carlo Levi]] Materako probintzian konfinatu zuen eta bertan idatzi zuen, [[1945]]an ''[[Kristo Ebolin geratu zen]]''. Liburu horretan [[Aliano]] herrian zegoen miseria aipatzen du, baina eskualdean, oro har, bizi zen egoera aipagai du.
 
[[1943]]ko [[irailaren 21]]ean Matera izan zen [[nazinazionalsozialismo|nazien]]en eta [[faxismo]]aren aurka altxatu zen Italiako hegoaldeko lehen hiria izan zen. Hamaika pertsona hil ziren naziek metrailatuak. Egunaren bukaeran alemaniarrak bueltatu eta 13 herritar "palazzo della milizia"n erail zituzten, tartean Natale eta Francesco Farina aita-semeak. Aita semea liberatzera joan zen, minutu batzuk lehenago.
 
[[Fitxategi:Casa-grotta-matera-8mm.jpg|thumb|Materako ''Casa Grotta'', bizimodua ikusteko moldatutako etxe adibide bat]]
[[1948]]an Materako Sassien egoeraren inguruan kezka orokorra sortzen da, lehenengo [[Palmiro Toggliatti]]ren eskutik eta, ondoren, [[Alcide de Gasperi]]ren ahotan. Sassiak Italiako hegoaldearen azpigarapenaren sinbolo bilakatu ziren garai horretan. [[1952]]an auzo erresidentzial berria eraikitzeko fondoak lortu ziren eta Sassian bizi ziren 15.000 pertsonak lekuz aldatu zituzten. Modu honetan Materako hiria laboratorio batean bilakatu zen, hainbat komisio eta institutu lanean jartzen auzo berriek Sassietako egitura sozialaren antza izan zezaten. Garau horretan [[INA-Casa]]ren barruko "Spine Bianche" auzoa eraiki zuten, garrantzi handikoa [[arkitektura]] [[Neoerrealismo|Neoerrealista]] eta [[Italiar Arrazionalismo]]an.
 
[[1986]]an lege nazional batek antzinako auzoak biziberritzeko finantziazioa eman zuen, 30 urteren buruan oso degradatuak baitzeuden. [[1993]]an [[UNESCO]]k [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen.
 
== Erreferentziak ==