Labradorko itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 33 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q47954 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Labradorko itsaslasterra'''<ref name= Euskaltzaindia172.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0172.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-10-18|izenburua= 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia|sartze-data = 2013-02-10}}</ref> Ipar Atlantikoko itsaslaster hotz bat da.
 
[[Ozeano Artikoa]]n sortzen da, eta hegoalderantz higitzen da. Artikoko bi itsaslasterren segida da: [[Groenlandiako mendebaldeko itsaslasterra]] eta [[Baffin (uhartea)|Baffin uharteko]] itsaslasterra. [[Labrador penintsula]]ren kostari eta [[Ternua]]ko ekialdeko kostari jarraituz igaro ondoren, hego-ekialderantz abiatzen da, eta [[Eskozia Berria|Eskozia Berriko]] kostara iristen da. Han, itsaslasterraren beso bat mendebalderantz abiatzen da, Ternuako hegoaldeko kostaren paraleloan, eta [[San Laurendi golkoa]]n sartzen da. Beste besoa Golkoko itsaslasterreko ur epelarekin nahasten da Ternuatik hego-ekialdera dagoen Ternuako kala handian eta [[Ipar KarolinaCarolina|Ipar Karolinaren]]ren iparraldeko kostatik gertu. Bi itsaslasterren konbinazioaren ondorioz, laino itxi-itxiak sortzen dira, eta, halaber, munduko arrantza-tokirik aberetsenetako bat eratzen dute.
 
Udaberrian eta uda-hasieran, Labradorko itsaslasterrak [[izozmendi|iceberg]]-ak garraiatzen ditu Groenlandiako glaziarretatik hegoalderantz, itsasontzi transatlantikoen itsasbideetaraino. Bestalde, Labradorko itsaslasterren urek hoztu egiten dute Kanadako probintzia atlantikoetako eta [[Ingalaterra Berria|Ingalaterra Berriko]] kostaldeko klima. Kosta horietako uraren tenperatura 7-10&nbsp;°C hotzagoak dira latitude bereko Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldekoak eta Europako kostaldekoak baino. Labradorko itsaslasterreko urak gazitasun txikia du, eta, ondorioz, errazago izozten da. Horregatik, neguan [[Kanada]]ko ekialdeko kostaldea izoztu egin daiteke baita latitude txiki samarretan ere.
 
Egindako kalkuluen arabera (Greenberg eta Petrie, 1988), Labradorko itsaslasterrak 7,6 Sverdrup garraiatzen ditu (1 sverdrup 1.000.000 m<sup>3</sup>/s da). Abiadura 0,3-0,5 m/s da.