Ronald Coase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
 
'''Ronald Harry Coase''' ({{IPA|ˈkoʊs}} ahoskatua; Willesden, [[Londres]], [[1910]]eko [[abenduaren 29]]a - [[Chicago]], [[2013]]ko [[irailaren 2]]a) britainiar jatorriko ekonomialaria izan zen, [[Chicagoko Unibertsitatea|Chicagoko Unibertsitateko]] irakaslea izandakoa. [[Ekonomiako Nobel Saria|Ekonomiako Nobel saria]] jaso zuen 1991n.
 
== Biografia ==
Ronald Harry Coase [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] Willensden hirian jaio zen. Gurasoak postako enplegatuak zituen, eta agian horregatik beti interesatu izan zaizkio zerbitzu publiko britainiarrak. Londresko [[London School of Economics]] (Ekonomia Fakultatea) delakoan ikasi zuen, eta 1932an graduatu zen. Irakasle-lanetan aritu zen urte askoan Erresuma Batuko hainbat unibertsitatetan. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] joan zen 50eko hamarkadan, eta han ezarri zuen bizilekua. Buffaloko Unibertsitatean lan egin zuen, eta baita Virginiako Unibertsitatean ere 1958az geroztik. 1964tik aurrera Chicagoko Unibertsitatean lan egindakoa da. Unibertsitate horretan ''Journal of Law and Economics'' aldizkariaren editore-lanetan aritu zen 1982 arte.
 
== Lana ==