Mozarabiar artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Mozarabe lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bobastroko labareliza oinplanoa.jpg|thumb|200px|Eredu bisigotikoa jarraitu zuten.]]
'''Mozarabiar artea''' [[kristautasun|kristau]] mozarabiarren artea da, nahiz eta honen inguruan iritzi ezberdinak topatuko diren. Ikerlari batzuk mozarabiar artea [[Iberiar penintsula]]n [[musulman]]ak zeuden bitartean emandako [[arte]]a dela diote.
 
Bi arte mozarabiar bereiz daitezke, alde batetik musulmanak Iberiar penintsulan zeuden bitartean eta hauek konkistatutako lurraldeetan eman zena, hau da, beraiekin batera bizi izan ziren kristauek egindakoa. Beste aldetik, [[birpopulaketaren artea]] dago, alegia, kristautasunak Iberiar penintsula errekonkistatu ondoren eman zen artea. [[Musulman]]ak iritsi zirenean kristauek beren [[erlijio]] eta ohiturekin jarraitu zuten hasierako urteetan, tolerantzia garaiak ziren eta. Hala ere, ezin zuten [[eliza (argipena)|eliza]] berririk eraiki (salbuespen batzuekin) eta [[bisigodo]]en garaiko elizak berritu zituzten. Hala ere, mendetasun egoeran zeudenez eta ez zutenez hainbeste diru, garai hartako ondare arkitektoniko gutxi mantendu da gaur arte. Arte hau batez ere [[Toledo]]n eta [[Andaluzia]]n eman zen. Gaur egunera ez da iritsi ez [[eskulturaeskulturagintza|eskulturarik]]rik ezta [[margomargolaritza|margorik]]rik ere.
 
[[Arkitektura]] adibide bat Bobastroko labar eliza da, Mesas de Villaverden ([[Málaga|Malaga]]). Eredu basilikala da eta hiru nabe ditu pilarez banandua. Burualde hirukoitzan erdiko absidea ferra arku formakoa den bitartean albokoak lauak dira. Gurutzaduran aurre-ate arrastoak topatu dira. Estalkia egurrezkoa zen. Labar eliza izan arren ez dago ezkutatua. Nahiz eta eliza berriak egiten ez utzi, hau salbuespen bat da.
 
Miniaturagintza ere landu zuten eta mozarabiarren tenpluetako eskuizkribuetan dago. Bi tendentzia nagusi jarraitu zituzten: naturalista eta antinaturalista. Ezagutzen ez diren eskultura eta margogintza, miniaturak ikusita irudikatu daitezke. Bi adibide daude: ''Biblia Hispalense'' alde batetik; eragin ezberdinak ditu, [[erroma]]tarra irudi naturalistak dituelako, [[musulman]]a azaltzen den landare apainduragatik eta [[bisigotikoa]] ferra arkua azaltzen delako. Bigarren eskuizkribua ''De Virginitate Beatae Mariae'' da. Hau antinaturalista da eta musulmanen eragina ikusi daiteke apainduretan: merloiak, alfizak...
 
== Ikus, gainera ==
* [[Arte prerromanikoa|Arte aurre-erromanikoa]]
* [[Arte bisigotikobisigotikoa]]a
* [[Birpopulaketaren artea]]
* [[Asturiar artea|Arte asturiarra]]
* [[Hispano-arabiar artea|Arte hispano-arabiararabiarra]]ra
 
== Kanpo loturak ==