Kantabriako armarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketa gramatikalak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''[[Kantabria]]ko armarria''', laukizuzen formakoa da ([[heraldika]]n, [[armarri]] espainiarra deitua), ertza borobildurik eta zelaia moztua duena. [[Urdin heraldiko]]an [[almena]]dun [[urre (heraldika)|urrezko]] [[dorre (eraikuntza)|dorre]] bat, urdinez argitua, brankarekin, dorretik, armarriaren eskuinaldera doan [[kate]] bat apurtu duen itsasontzi natural batekin. Muturrean, urdin eta zilar heraldikozko olatuak, guztia, bi giza bururen azpian muntatua, moztuak eta argi koroatuak. [[Gorri heraldiko]]an, apaindura geometrikozko [[kantabriar hilarri]] bat, [[Barros]] eta [[Lombera]]koen antzekoa.
 
Armarriaren gainean, errege koroa dago, harribitxiz apainduriko urrezko zirkulu bat dena, eta zortzi [[molorrika|akanto]] hostoz osatua, zeintzuetatik bost baino ez baitira ikusten, [[perla|perlekin]] apainduak, eta, euren hostoetatik, urdin heraldikozko mundu batean biltzen diren perlazko diademak irteten dira, erdi-meridianoa eta ekuatorea urrezkoak dituela, urrezko gurutze batekin. Koroa, gorri heraldikoz bildua dago.
 
Goialdeko erdiko zati historikoak, [[1248]]ko [[Sevilla]]ren konkista adierazten du kantabriarren aldetik, dorrea ([[Torre del Oro|Urrearen Dorrea]] irudikatuz) eta itsasontzia, non itsasontzia [[Guadalquivir]] ibaitik pasabidea ixten zuten kateak apurtzen ari baita. Itsas Kantabriaren bereizgarri izan zen zortzi mendeko aktibitatearen ikurra da, erreferentzia hagiografikoa, non [[San Emeterio]] eta [[San Zeledonio]] santu martirien buruak gehituz agertzen baita, euren patroitzapean lurraldearen batasuna irudikatzen dutena.
 
Behealdeko erdiak, Kantabrian erromatarrak iritsi aurretik bizi izan ziren herriek utzitako ondarerik garrantzitsuenetako baten irudia erakusten du: kantabriarren hilarri erraldoiak. Horretarako, eredu bezala, Barroseko hilarri erabili zen, honela, Buelnako haranean dagoen izen bereko herrian aurkitu zelako deitua. Armarri ofiziala, errege koroaren gehikuntzarekin osatzen da.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Kantabriar labaro|Labaro kantabriarra]]
* [[Kantabriar hilarri]]a
* [[Santanderreko armarria]]