Lurraren mugimenduak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
[[Fitxategi:RotacionTerrestre.png|thumb|Errotazio mugimendua.]]
{{sakontzeko|Errotazio}}
[[Lurra]]k bere ardatzaren inguruan egiten duen biraketa da errotazioa, eta horren ondorioz bereizten ditugu guk [[egun]]ak eta [[gau]]ak. Izan ere, errotazio horretan zehar une batzutan gure aldea eguzkira begira egongo da bere [[izpi (argipena)|izpiak]]ak gugana helduko direlarik, eta beste batzutan itzalean geratuko da. Biraketa [[ardatz (argipena)|ardatz]] hori hego polotik ipar polora doan ardatzari dagokio, eta jakina den bezala, Lurrak 24 ordu behar ditu ardatz horren inguruan bira oso bat emateko<ref name=aa></ref>.
 
===Traslazioa===
[[Fitxategi:Earth tilt sample.jpg|thumb|Eguzkiaren translazioaren eskema Eguzkiaren inguruan.]]
{{sakontzeko|Translazio}}
Lurrak [[eguzkieguzkia]]arenren inguruan osatzen duen mugimendua da traslazioa, eta 365 egun eta 6 ordu irauten ditu. [[Higidura|Mugimendu]] honetan, badira zenbait ñabardura sarritan ahaztu egiten ditugunak: alde batetik, traslazio mugimendu hau ez da erabat zirkularra, eliptikoa baizik. Alegia, Lurretik eguzkirako [[distantzia]] ez da beti berdina, eta distantziarik luzeeneko ([[afelio]]) eta motzeneko ([[perihelio]]) puntu bana bereizten dira. Bestalde, eguzkia ez da elipse horren erdigunean aurkitzen, bere ardatz nagusian apur bat alde batera baizik. Dena den, ia ia [[orbita]] zirkularra dela esan daiteke. Izan ere, Lurretik eguzkirako distantzia batazbeste 150 miloi km-koa da, eta afelio puntuan perihelioan baino 5 miloi km inguru luzeagoa baino ez da<ref name=aa></ref>.
 
Era berean, sarritan egiten den beste nahasketa bat perihelio eta afelio puntu horiek [[uda]]ren eta [[negu]]aren hasierekin nahastea izaten da. Izan ere, [[urtaro]]ak bereizten dituena ez da Lurretik eguzkirako distantzia, eguzki izpiak Lurrera iristen direneko zuzentasuna baizik. Hau ulertzeko, lehenago aipatu dugun [[errotazio]] ardatzaren (edo ekuatore planoaren) eta traslazio planoaren arteko inklinazioa gogora ekarri behar da. Bi plano hauek elkarren paraleloak balira, [[urte]] osoan zehar eguzki izpiak modu beretsuan iritsiko lirateke Lurrera, eta beraz, ez litzateke urtarorik bereiztuko. Aldiz, [[ekuatore]] planoa 23º inguru inklinaturik dago, eta honek, traslazio orbitan duen kokapenaren (urte sasoiaren) arabera, [[eguzkia|eguzki]] izpiak zuzenago edo okerrago iristea eragiten du<ref name=aa></ref>.
 
===Johannes Keplerrek azaldutako beste mugimenduak===
[[Johannes Kepler]] (1571-1630) izan zen bere hiru legeen bidez ([[Keplerren legeak]]) Lurraren (eta gainontzeko planeten) eguzkiaren inguruko biraketa lehen aldiz deskribatu zuena. Laburbilduz, horietako ''lehenak'' eguzkiaren inguruko planeten [[mugimenduhigidura|mugimendua]]a eliptikoa dela eta eguzkia bere foko batean (ez erdigunean) kokatzen dela adierazten du. ''Bigarrena''ren arabera, [[eguzkieguzkia]]arenren eta [[planeta]]ren arteko distantziarik handieneko puntuetan, abiadura txikiena izango da, eta alderantziz. Beraz, [[perihelio]]an Lurraren abiadura afelioan baino haundiagoa da. Bukatzeko, ''hirugarren'' legearen arabera, eguzkiarekiko batazbesteko distantzia haundiagora aurkitzen diren planetek, traslazio abiadura txikiagoa izango dute<ref name=aa></ref>.
 
====Prezesioa====
[[Fitxategi:Precession-sphere-ES.svg|thumb|260px|Prezesio angelua.]]
{{sakontzeko|Prezesio}}
[[Higidura|Mugimendu]] honen bidez, goian aipaturiko 23ºko inklinazioa duen Lurraren [[ardatz (argipena)|ardatzak]]ak, bira ematen du. Alegia, Lurraren ekuatore planoaren eta traslazio planoaren arteko inklinazioa beti 23º ingurukoa izango da, baina bere orientazioa aldatu egiten da. Zehatz esateko, 25767 [[urte]] behar dira errotazio ardatz edo ekuatore plano horrek buelta osoa eman eta hasierako puntura iristeko<ref name=aa></ref>.
 
Mugimendu hau [[errotaziobiraketa-ardatz|errotazio-ardatzaren]]aren inklinazioaren eta eguzkiaren nahiz ilargiaren erakarpen [[indar]]raren ondorioz gertatzen da, eta perihelio eta [[afelio]] puntuak urtean zehar mugitzea eragiten du. Hala, gaur egun gure neguko [[solstizio]]a [[perihelio]] puntutik gertu gertatzen bada ere, prezesio mugimenduak aurrera egin ahala, afelio puntura hurbilduz joango da<ref name=aa></ref>.
 
====Nutazioa====
[[Fitxategi:Precession-nutation-xyz-ES.svg|thumb|260px|Prezesioak errotazio ardatzaren goranzko eta beheranzko mugimendua du, nutazioa izena duena.]]
{{sakontzeko|Nutazio}}
[[IlargiIlargia]]arenren erakarpen indarraren ondorioz gertatzen den errotazio ardatzaren kulunka moduko bat da. Hau da, Lurraren ardatzaren inklinazioa goian aipatu dugun 23ºetatik apur bat igo eta jaisten da. Nutazio ziklo batek 18,6 [[urte]] irauten ditu, eta beraz, prezesio ziklo batean zehar, Lurrak 1300 nutazio ziklo egiten ditu gutxi gorabehera<ref name=aa></ref>.
 
==Erreferentziak==