Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Andrea Camilleri lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
[[Fitxategi:Andrea Camilleri.jpg|thumb|left|390px|Andrea Camilleri.]]
 
Oso gaztea zelarik [[olerkigintza|poesia]] eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez [[telebista]], antzerki eta zine munduan aritu izan da batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki [[Montalbano komisarioa]]ri buruzko serieko eleberriekin.
 
[[1948]]an [[Erroma]]ra joan zen, zuzendaritza ikastaroa egitera Arte Dramatiko Eskola Nazionalean. [[1953]]tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta [[1958]]tik [[1988]]ra [[RAI]]n egin zuen lan batez ere, [[telebista]] eta [[irrati (hedabidea)|irratirako]]rako gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia honek eragin nabaria izan du Camilleriren literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta [[literatura]]-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala.
 
[[Fitxategi:Andrea Camilleri 2010 by Marco Tambara.jpg|thumb|right|300px|Andrea Camilleri 2010ean.]]
11. lerroa:
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; haren lanak, gainera, ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.
 
[[1978]]an argitaratu zuen bere lehen [[eleberriaeleberri]]a, ''Il corso delle cose'' -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.
 
[[1994]]an ''La forma dell'acqua'' argitaratu zuen, [[Montalbano komisarioa]]ren lehen polizia eleberria, eta orduantxe iritsi zitzaion arrakastarik handiena; [[1995]]etik [[2003]]ra Camilleri fenomenoa handituz joan zen, batez ere [[1998]]tik aurrera, [[RAI]] Montalbanori buruzko telesail ospetsu bat ekoizten hasi zenean, [[Luca Zingaretti]] aktorea izanik protagonista nagusia.