Honshu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Honshu lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
</div>
 
'''Honshu'''<ref name= Euskaltzaindia171.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-06-29|izenburua= 171. araua: Asiako toponimia|sartze-data = 2013-02-10}}</ref> ([[japoniera]]z 本州 "estatu nagusia" {{ahoskera|Ja-Honshu.ogg|entzun}}) [[Japonia]]ko lau [[uharte (geografia)|uharte]] nagusietan handiena da. [[Hokkaido]]ren hegoaldean dago, [[Tsugaru itsasartea]]k bereizia; eta [[Shikoku]]ren iparraldean eta [[Kyushu]]ren ipar-ekialdean, [[Kanmon itsasartea]]k bereizia. Munduko uharterik handienetan zazpigarrena da, eta [[Java (uhartea)|Javaren]] ostean biztanle gehien duen bigarrena. Zazpi eskualdetan eta 34 prefekturatan dago banatua.
 
98.352.000 biztanle zituen [[1990]]an, batez ere lautadetan. Populazio horren %&nbsp;25 [[TokyoTokio|Tokyoko]]ko eskualdean bizi da ([[Yokohama]], [[Kawasaki (Kanagawa)|Kawasaki]], [[Saitama]] eta [[Chiba]] hiriak biltzen dituen eskualdea). [[Kyoto]], [[Osaka]], [[Nagoia|Nagoya]], [[Kobe]], [[Hiroshima]] eta [[Sendai]] hiriak ere Honshu uhartean daude.
 
== Geografia ==
13. lerroa:
[[Japoniako itsasoa]] du mendebalean eta [[Ozeano Barea]] ekialdean. [[Tsugaru itsasartea]]k bereizten du [[Hokkaido]] uhartetik iparraldean, eta hego-ekialdean, berriz, [[Shimonoseki itsasartea]]k [[Kyushu]]tik. Honshuko hegoaldean [[Shikoku]] uhartea dago, eta bien artean Japoniako barne itsasoa.
 
1.300 kilometro luze da, 50etik 230era bitartean zabal, guztira 230.500 km<sup>2</sup>ko azalerarekin, hau da, Japoniaren %&nbsp;60. [[Britainia Handia|Britania Handia]] baino handiagoa da. Guztira 5.450 km ditu kostaldeak.
 
Uharte menditsua da, 3.000 metro inguru garai diren bi mendilerro ditu erdialdean (gailurrik gorena: [[Fujiyama]] sumendia, 3.776 m). [[Sumendi]] lurraldea da, eta sarri izaten dira [[lurrikara]]k. Latitudeak ([[Oya-shio]] itsaslaster hotzaren eragina iparrean, eta [[Kuro-shio]] beroarena hegoan) eta garaierak klima desberdinak eragiten dituzte bertan.
23. lerroa:
== Ekonomia ==
 
Nekazaritzari dagokionez, arroza da laborerik garrantzitsuena; harekin batera, garia, zitrikoak, sagarra, tea, soia, kotoia, eta abar. Iparraldean, behi eta zaldi azienda hazten da. Japoniak azken urteotan izan duen industria hazkunde miragarriak Honshu izan du gune nagusia. Ondorioz, bertako hiri inguruak nolanahi hazi dira, eta eraikuntza erraldoiz osaturiko halako nahas-mahas handi baten itxura dute. Hala, Tokio eta Yokohama barne, 900 km luze den [[Kanto]] izeneko megalopoliak Japoniako biztanleen laurdena hartzen du. Bigarren multzoa Kioto, Osaka eta Kobe hiriek osatzen dutena da (12 milioi biztanle). Hirugarren multzo nagusia [[Nagoia|Nagoya]] hiriaren ingurukoa da.
 
== Erreferentziak ==
36. lerroa:
* [[Kyushu]]
* [[Shikoku]]
* [[Ryukyu uharteak|Ryukyu]]