Jaume Vidal i Alcover: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3753643 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
1946an [[Bartzelona]]ko Unibertsitatean [[zuzenbide]]a ikasi ondoren, [[filosofia]] eta letretako ikasketak ere egin zituen, eta katalan [[filologia]]ko doktoregoa lortu zuen 1976an. 1978tik aurrera literaturako irakaslea izan zen Tarragonako Unibertsitatean.
 
Bere literatura lanei dagokienez, [[olerkigintza|poesia]], [[prosa]] nahiz [[antzerki]]a landu zituen. Itzulpen-lanak ere egin zituen: Rimbaud, Brecht, Proust eta beste hainbat eman zituen katalanez.
 
Bere olerkigintzan beti ageri da gizakiaren hilkortasun eta bakardadearen gaia. Olerki-libururik onenetako batzuk ''El dolor de cada día'' (1957, "Eguneroko oinazea"); ''Dos viatges per mar'' (1965, "Bi bidaia itsasoz"), Ciudad de Palma Saria jaso zuena; ''Terra Negra'' (1970, "Lur Beltza"), Carles Riva Saria eta ''Sonets alesandrins'' (1981, "Soneto alexandrotarrak") dira. Bere prosagintza, herri folkloreko elementu ugariz hornitua, eleberri eta kontakizun laburrek osatzen dute: ''Les quatre llunes'' ("Lau ilargiak"), 1969an Víctor Catalá Saria jaso zuena; ''Visca la revolució'' (1974, "Gora iraultza"); ''Didó i Eneas'' (1976); ''Els dies y els anys'' ("Egunak eta urteak"), 1976an hasitako saila; ''La vida fàcil'' (1987, "Bizimodu erraza") ''Els intocables'' (1988, "Ukiezinak"). Antzerki-obra nagusiak, berriz, ''La fira de la mort'' (1970, "Heriotzaren feria") eta ''Edip'' (1977) dira. Bestalde, katalan hizkuntzari buruz egindako azterlanak ere baditu.