Hikso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Hyksos lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Hiksoak''' ([[egiptoera]]z ''heqa khasewet'', "atzerriko agintariak"; [[greziera]]z Ὑκσώς, Ὑξώς; [[arabiera]]z الملوك الرعاة, "artzain erregeak") jatorria [[Siria Garaia]]n zuen herri [[semitikohizkuntza semitikoak|semitikoa]]a izan zen.
 
== Historia ==
K.a. XVIII. mendearen hasieratik K.a. 1580ra [[Egipto Beherea]]n nagusi izan ziren hiksoak. [[Avaris]] hiriburu zuen erreinu bat sortu zuten iparraldean (XV. eta XVI. dinastiak) eta [[Egipto Garaia]]n ere nagusi izan ziren. Teknika [[indoeuropar]] batzuk, hala nola gerrako [[gurdi|orga]], eta Asiako zenbait jainko bere egin zituzten.
 
K.a. XVI. mendean hiksoen gainbehera gertatu zen, eta [[Tebas (argipena)|Tebas]]-era bilduriko printze egiptoarrek haien aurkako gerrari ekin zioten: K.a. 1600ean [[Kamosis]]-ek Erdialdeko Egiptotik egotzi zituen hiksoak eta [[Menfis]]-ez jabetu zen. Hogei urte geroago (K.a. 1580), [[Amosis]]-ek Egiptotik bota zituen behin betiko eta Siriaraino esetsi zien.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}