Das Kapital: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
29. lerroa:
}}
{{izenburu etzana}}
'''''Kapitala''''', jatorriko izenburuan '''''Das Kapital''''' edo '''''Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie''''' ([[aleman]]ez {{IPA|das kapiˈtaːl}} ahoskatua) [[Karl Marx]] alemaniar ekonomialariaren obrarik garrantzitsuena da. Hiru aletan argitaratu zen, 1867, 1885 eta 1894. urteetan; azken biak [[Friedrich Engels|Engelsek]] idatzi zituen Marxek idatzitako eskuizkribu batzuen gainean oinarriturik. Obran Marxek sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta Marxen ustez [[kapitalismo]]ak bere kasa egingo zuen hondamendirako bidea aztertu zituen. ''Das Kapital'' liburuaren parte handi bat ''[[gainbalio]]'' kontzeptuaren gainean dago idatzia. Marxek dioenez, sistema kapitalistan lana, edo Marxek esaten duenez ''[[lan indar]]ra'', [[salgai (argipena)|salgaia]]a besterik ez da, eta haren balioa langileak bizitzen jarraitzeko behar dituen produktuak edo ''[[iraupen-bide]]ak'' ekoizteko beharrezkoak diren lan-orduena da. Kapitalistak langilea lan-indarraren balioaren arabera ordaintzen du, nahiz eta langileak ''iraupen-bideak'' ekoizteko baino denbora gehiago erabil dezakeen; hala, langileek ekoizten dituzten produktuek produktu horiek ekoiztuak izateko behar izan dena balio badute, diferentzia bat izango da lan-indarrak lorturiko produktuen balioen eta lan-indarraren balioaren artean; diferentzia horri Marxek ''gainbalio'' esaten dio. Obraren bigarren eta hirugarren aleetan Marxek sistemak oso-osorik hartuta dituen arazoez idazten du: krisi kapitalistei buruz eta kapitalaren interesari buruz besteak beste.
 
== Liburuaren zati aipagarri bat ==