Janbattitt Duhalde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Jean-Baptiste Duhalde''' ([[Azkaine]], [[1674]]ko [[otsailaren 1]]a - [[Paris]], [[1743]]ko [[abuztuaren 18]]a) [[josulagunjesusen Konpainia|josulaguna]]a zen, argitalpen sorta aberats baten bidez [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] [[XVIII. mendemendea|XVIII. mendeko]]ko Europan ezagutarazi zuena.
 
== Bizitza ==
[[File:DescriptionDeLaChineJeanBaptisteDuHalde1736.jpg|thumb|right|200px|''Description...'' liburuaren azala.]]
 
Janbattitt Duhalde Azkainen sortu zen 1674ko otsailaren lehenean. Jean Elizalde Zerbitzari apaiz azkaindarrak idatzi zuen “Azkaine gure sorterria” izeneko liburu ederrean erraiten digunez, Janbattitt Duhalde Uhalde baserriko semea zen. 1692an, hemezortzi urte zituela, [[Jesusen lagundiaKonpainia|Jesusen lagundian]]n sartu zen eta jesuita edo josulagun ibili zen, Parisen, 1743ko agorrilaren 18an hil zen arte.
 
Jesuitek Parisen zeukaten kolegioan aritu zen irakasle. Bertan zegoela, Txinako lurraldeetan barna misiolari zebiltzan josulagunek igortzen zuten informazio oro bere eskuetatik pasatzen zen, eta horretaz baliaturik, Txinari buruzko datu eta ezagupenak biltzen zituen proiektu baten buru izan zen 1711tik 1743ra arte, hau da, zendu zen arte. Datu horiek guztiak “""Lettres édifiantes et curieuses, écrites des Missions étrangères, par quelques missionaires de la Compagnie de Jésus""” izenburu luzeko publikazio mardulean, hogeita hamalau liburukitan, plazaratu zituen. Liburuki hauen argitalpena 1776. urtean amaitu zen.
18. lerroa:
Lehen lau liburuetan biziki deskribapen aberats bezain exotikoak hedatu zituen Txinako inperioaz eta txinatarren menpeko Tartariaz. Liburu hauek hautsak harrotu zituzten XVIII. mendeko Europan, eta Txinarekiko apeta eta jakin-mina kontinente osora zabaldu zituzten. Lau liburu horietan Txinako zibilizazioaz, usadioez, geografiaz, erlijioaz, filosofiaz, zeremoniez, mintzairez, idazkeraz, etikaz, enperadoreaz, haren gobernamenduaz, nobleziaz, erakunde militar eta polizialez, laborantzaz, txanponaz, zientziaz, medikuntzaz, portzelanaren fabrikazioaz… eta abar luze batez informazio zehatza eta zabala ematen zen.
 
1738an aipatu lau liburuak ingelesera itzuli zituzten, eta hortik aitzina Europako gainerako hizkuntzetara. [[Voltaire]] berak ongi laudatu zuen [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.a]] erregearen agintaritzapeko idazleen katalogoan, Duhaldek eta bere lan-taldeak burutu eta plazaratutako liburu-bilduma entziklopedikoa.
 
Liburu bilduma hau izugarri famatua izan zen XVIII. eta XIX. mendeetako Europan, Txinari buruzko informazioa ukaiteko ezinbesteko iturria baitzen. 1836an, [[Augustin Pyrame de Candolle]] botanikari handiak Txinan aurkitutako landare ezezagun bati ''[[Duhaldea chinensis]]'' izena jarri zion. Orduz geroztik, Asia aldeko landare genero oso batek ''[[Duhaldea]]'' izena du.