Puerto Rico: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
30. lerroa:
| dentsitatea = 430,21
| dentsitate_zerrendan_kokapena = 21.
| txanpona = [[Estatubatuar dolarradolar]]ra
| txanpon_kodea = USD
| ordu_eremua = CET
41. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Puerto Rico''' (izen ofiziala: '''Puerto Ricoko Estatu Libre Elkartua'''; {{lang-es|Estado Libre Asociado de Puerto Rico}}) [[Ameriketako Estatu BatuBatuak|Ameriketako Estatu Batuei]]ei ''elkartutako'' Estatu librea da. [[Uhartedi]] bat da eta [[Karibe itsasoitsasoa]]ann kokatzen da. Autonomia osoa du, baina batzuek AEBetako «51. estatua» dela aldarrikatzen dute. [[Dominikar Errepublika]]ren ekialdean dago.
 
[[San Juan (de Puerto Rico)|San Juan]] da hiriburua (434.374 biztanle [[2000]]an). Hiri nagusiak Bayamon, Ponce, Carolina eta Caguas dira. Hizkuntzak, gaztelania (ofiziala) eta [[ingelesaingeles]]a. Etniak: zuriak, % 80; beltzak, % 20. Erlijioa: katolikoak, % 85,3; protestanteak, % 4,7; besteak, % 10.
 
== Geografia ==
50. lerroa:
Puerto Rico estatua [[uhartedi]] bat da, uharte nagusi batek (Puerto Rico uharteak berak) eta beste hainbat uharte txikiagoek osatzen dutena. Horien artean, [[Vieques]], [[Culebra (Puerto Rico)|Culebra]], [[Mona (Puerto Rico)|Mona]], [[Desecheo]] eta [[Caja de Muertos]] garrantzitsuenak dira. Bost horietatik, Culebra eta Vieques uharteek dituzte biztanle finkoak urte osoan, nahiz eta Mona uharteak turismo aldian bisitariak jaso<ref>([http://www.gobierno.pr/DRNA/ReservasNaturales/Islas/IslaMona/ Mona uharteko naturgunea])</ref>.
 
Uharte nagusiak 170x60 [[kilometro|km]] ditu. Gehiengoa eskualde [[mendi]]tsuek hartzen dute, nahiz eta hegoaldeko zein iparraldeko kostaldean [[zabaldiordoki|zabaldiak]]ak izan. [[Mendilerro]] nagusia [[Cordillera Central (Puerto Rico)|Cordillera Central]] du izena eta hantxe dago tontor garaiena, [[Cerro de Punta]] (1.338 [[Metro|m]]<ref>([http://erg.usgs.gov/isb/pubs/booklets/elvadist/elvadist.html#Highest Estatu Batuetako eta Puerto Ricoko tontor garaienakA] (United States Geological Survey)</ref>). Beste mendi garai bat [[El Yunque (Puerto Rico)|El Yunque]] da (1.080 m), Karibeko Baso Nazionalean. San Juan hiriburua iparraldeko kostaldean dago. Erdialdeko mendikatetik hegoaldera lurraldeak gainbehera malkartsua eta, Karibeko itsasbazter estuan, labartsua du. Iparraldeko isurialdeak, berriz, hegoaldekoak baino gainbehera leunagoa du, eta han-hemenka kare-harrizko muinoak dituen ordoki bat eratzen du itsasbazterreraino. Halaber, kosta zabalagoa du, zelaia, hareatsua eta zingiratsua.
 
Puerto Ricon 17 [[aintzira]] artifizial daude<ref>[http://www.gobierno.pr/DRNA/ReservasNaturales/LagosRiosLagunas/Lagos/Lagos_I.htm Puerto Ricoko aintzirak] (Puerto Ricoko Baliabide Natural eta Ingurumen Saila)</ref> eta 50 [[ibai]] baino gehiago, iturburua Cordillera Central mendilerroan dutenak. Iparraldeko ibaiak luzeagoak eta [[emari]] handiagokoak dira oro har, hegoaldekoen aldean.
56. lerroa:
 
=== Klima ===
[[Klima tropikal]]a da, nahiko atsegina eta iraunkorra. [[Euri]] ugari egiten du urte osoan zehar eta [[zikloi tropikal|urakan]] batzuk ere jasaten ditu.
 
Tenperaturak ez du gorabehera handirik izaten, eta 25&nbsp;°C izaten dira, batez beste, urtean zehar. Mendialdea 7&nbsp;°C inguru hotzagoa da, eta hotz-beroak gorabehera handiagoak izaten ditu.
77. lerroa:
[[Fitxategi:Map of the 78 municipalities of Puerto Rico.png|thumb|350px|Puerto Ricoko udalerrien mapa.]]
 
Puerto Rico 78 [[udalerri]]tan banatuta dago. Udalerri bakoitzen alkatea eta "udal legealdi" bat (''Legislatura Municipal'') hautatzen da, lau urtean behin. Hiri nagusiak [[San Juan (de Puerto Rico)|San Juan]] (hiriburua), [[Guaynabo]], [[Bayamón]], [[Carolina (Puerto Rico)|Carolina]], [[Caguas]], [[Mayagüez]], [[Ponce (Puerto Rico)|Ponce]], [[Cataño]], [[Trujillo Alto]] eta [[Arecibo]] dira. Puerto Ricok bi udalerri-uharte ditu, Vieques eta Culebra, uharte nagusiaren ekialdean.
 
Hauek dira udalerriak:
150. lerroa:
* [[Salinas (Puerto Rico)|Salinas]]
* [[San Germán (Puerto Rico)|San Germán]]
* [[San Juan (de Puerto Rico)|San Juan]]
* [[San Lorenzo (Puerto Rico)|San Lorenzo]]
* [[San Sebastián (Puerto Rico)|San Sebastián]]
173. lerroa:
1493ko abenduaren 19an espainiarrak uhartera iritsi zirenean [[arawak]] amerindiarrak bizi ziren han. [[Kristobal Kolon]]ek Espainiako koroaren izenean hartu, eta San Juan Bautista izena eman zion uharteari. 1508an [[Juan Ponce de León]]ek uhartearen kolonizazioa hasi zuen. Lehorreratu zen portuari ''Puerto Rico'' izena eman zion, gero uharte osoa izendatzeko erabili zena. Urte hartan bertan Caparra hiria sortu zuen, gaur egungo San Juan.
 
1511. urtean amerindiarrak kolonizatzaileen aurka matxinatu ziren espainiarrek ''encomienda'' izenekoetan banatu zituztelako, baina, lau urtez borrokatu ondoren, suntsitu egin zituzten. Handik urte gutxira amerindiar gehienak hilak ziren, bai gatazken bai europarrek eramandako gaitzen ondorioz. Aurkitu ziren [[urre]] meetan lan egiteko eta lurra lantzeko langileak behar zirenez, 1518an [[Ginea]]ko [[esklabutzaesklabotza|esklaboak]] eraman zituzten Puerto Ricora. XVI. mendearen erdialderako, ordea, urre meak ia agortuta zeuden, eta ekonomiaren oinarriak oso ahulak ziren. Gainera, bere kokalekuagatik, Puerto Rico aise menderatu zitekeen uhartea zen, eta inguruko uharteetatik joaten ziren karibe amerindiarrek ez ezik, Holanda, Ingalaterra eta Frantziako itsas-lapurrek eta [[kortsario]]ek ere eraso zioten uharteari (Sir [[Francis Drake]]k 1595ean, Cumberland kondeak 1598an, [[Bowdoin Hendrik]]ek 1625ean). Segurtasun eza zela eta, espainiarrak beste kolonia batzuetara joaten hasi ziren, baina Espainiako koroak, uhartearen garrantziaz jabeturik, gotorlekuak eraikiarazi zituen XVI. mendearen bukaeratik aurrera uhartea erasoetatik babesteko. Puerto Rico Espainiako inperioaren gotorleku nagusietako bat bilakatu zen, baina gainerakoan ez zuen batere aurrerapenik izan.
 
XVIII. mendean, Espainiako koroa eskuratu zutenean, [[Borboi leinua|borboitarrek]] koloniekiko politika aldatu zuten, eta Puerto Ricok hazkunde ekonomiko handia izan zuen: uhartearen eta [[metropoli]]aren arteko merkataritza harreman askeak hasi ziren eta nekazaritza suspertu zen. Erreforma horiek jende asko erakarri zuten Kanaria uharteetatik, Haiti, Louisiana eta Santo Domingotik eta, hala, asko emendatu zen biztanleria. Esklabo gehiago ere ekarri zituzten, lursail handietan kafea eta azukrea lantzera.
 
=== XIX. mendea ===
1808. urtean [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]]ek Espainia hartu eta [[Josef Bonaparte|Jose Bonaparte]] ezarri zuen errege, baina Espainiak Amerikan zituen koloniek ez zuten errege berria onartu. Koloniak metropolitik bereizirik geratu ziren. Gertaera haren kariaz, burujabetasuna lortzeko borrokak hasi ziren kolonia guztietan, Puerto Ricon izan ezik. Leialtasun haren ordainetan, Puerto Ricok beste herrialde batzuekin merkataritza harreman askeak izateko eskubidea lortu zuen (1815), baita [[Cadizko gorteakGorteak|Cadizko gorteetan]] ordezkaritza izateko eskubidea ere. Espainiaren koloniek burujabetasuna lortu zutenean, Espainiako koroari leialtasuna gorde zioten espainiar asko Puerto Ricora joan ziren babes bila, eta hango gobernuak lurrak eman zizkien, baita lursailen jabe izateko erraztasunak ere; baina 1837an, Espainian [[monarkia konstituzional]]a ezarri zenean, Puerto Ricok aurretik jasotako eskubideak galdu eta, lege berezien pean, gobernadore militar baten aginpidean geratu zen.
 
Hurrengo urteetan, hiru jarrera edo iritzi zabaldu ziren: [[liberalismo|liberalek]] Puerto Rico Espainiako estatuaren barnean nahi zuten; [[kontserbadurismo|kontserbadoreek]], esklabotasunaren aldekoak izanik, gobernu koloniala gorde nahi zuten; eta beste batzuek, berriz, herrialdearen [[burujabetasunburujabetza|burujabetasuna]]a nahi zuten. Garai hartan, Puerto Ricoko ekonomia [[azukre]]aren eta hartatik eratorritako gaien ekoizpenean oinarritzen zen, eta Estatu Batuekin zituen merkataritza harreman gehienak. Erreforma politikoa bideratzen huts egin zuten ahalegin batzuen ondoren, 1873. urtean esklabotasuna debekatu zen eta, 1897an, Puerto Ricok eta Espainiako gobernuak uharteari [[autonomia (politika)|autonomia]] zabala ematea hitzartu zuten. 1898an baina, Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerrak hitzarmen hura gauzatu zedin galarazi zuen. 1898ko abenduaren 10ean, Parisko hitzarmenean, Puerto Rico Estatu Batuen eskuetan geratu zen.
 
=== Puerto Rico Estatu Batuen mendean ===
1899an desegin egin zen Puerto Ricoko liberalek nekez lortutako gobernu autonomoa, eta 1900ean, Estatu Batuetako kongresuak [[Foraker legea]] onartu zuen, Puerto Ricoko aginpide politikoa Estatu Batuetako funtzionarioen eskuetan uzten zuena. 1917an kongresuak [[Jones legea]] onartu zuen, uharteko biztanleak Estatu Batuetako herritartzat hartzen zituena. Puerto Rico Estatu Batuen mendean egon zen lehendabiziko urteetan, eta puertorricarrei Estatu Batuetako kultura eta hizkuntza ezarri nahi izan zitzaien. Halaber, ekonomia Estatu Batuetako konpainia handien mendean geratu zen, eta lursail guztiak azukre kanabera lantzeko erabili ziren. Uhartearen egoera sozioekonomikoa oso larria zen, eta burujabetasunaren aldeko matxinada guztiak gogor zapaldu zituen gobernuak (Rio Piedras 1935, Ponce 1937). Urte horietan sortu ziren alderdi politiko handiek Puerto Ricoren eta Estatu Batuen arteko harreman politiko desberdinak aldezten zituzten: integrazioa, autonomia eta burujabetasuna.
 
1930etik aurrera, Estatu Batuetako lehendakari [[Franklin Delano Roosevelt|Franklin D. RoosveltRoosveltek]]ek ''[[New Deal]]'' politika indarrean jarri izanaren eraginez, zenbait erreforma egin zen Puerto Ricon, azukre konpainia handien [[monopolio]]a haustera bideratuak gehienbat. 1938an, Herri Alderdi Demokratikoa sortu zen, ogia, lurra eta askatasuna eskatuz, ekonomiaren erreforma bultzatzearen aldekoa. Haren eraginez, lurraren jabetza banatu zen, lan sariak eta baldintzak hobetu ziren, eta zerga sistema progresiboa ezarri zen. 1947an Estatu Batuetako Kongresuak Puerto Ricoko gobernaria puertorricarrek berek hautatzea erabaki zuen. Hurrengo urtean, puertorricarrek Muñoz Marín hautatu zuten gobernari, Alderdi Demokratikoaren sortzailea, alegia.
 
1952an, Puerto Rico ''[[Estatu Aske Elkartu]]'' bihurtu zen, eta urte berean konstituzio bat onartu zen. Uhartearen egoera sozioekonomikoa hobetuz joan zen, eta azukrearen ekoizpenean oinarritutako ekonomiatik industria oinarritzat zuen ekonomia batera aldatuz joan zen pixkanaka. [[Kubako iraultzaIraultza|Kubako iraultzaren]]ren eraginez, abertzaletasunak eta burujabetasunaren aldeko mugimenduak hazkunde handia izan zuten. 1967an, [[erreferendum]] bat egin zen Puerto Rico Estatu Batuetako estatu izan ala ez erabakitzeko, eta botoen % 61 estatu libre elkartu gisa jarraitzearen aldekoa izan zen. Halaber, 1993an egin zen erreferendumean iritzi beraren aldekoek doi-doi garaitu zuten. Urte horretan bertan, Alderdi Berri Progresistako kide zen [[Pedro Roselló]] gobernariak ingelesa hizkuntza ofizial bakartzat hartzea proposatu zuen; proposamen horren kontra manifestazio asko antolatu ziren hiri nagusietan. Azkenik, ingelesa hizkuntza ofizialtzat hartu zen, baina gaztelaniarekin batera. 1993ko azaroan, erreferendum bat antolatu zen uhartearen etorkizun politikoa erabakitzeko. Estatu libre elkartuaren estatutuaren aldeko proposamenak irabazi zuen (botoen % 48,8); % 46,2k Puerto Rico Estatu Batuetako 51. estatua izatearen aldeko botoa eman zuen eta % 4,4 independentziaren aldekoa zen.
 
1996ko hauteskundeetan, berriz, Puerto Rico Estatu Batuetan sartzeko aldeko sutsua zen Pedro Rosselló hautatu zuten berriz ere gobernadore. 1998an, [[Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbera]]k urte horretan bertan beste erreferendum bat egitea erabaki zuen puertoricarrek Puerto Rico Estatu Batuen barruan sartzeari buruz zuten iritzia ezagutzeko. 1998ko abenduaren 13an, puertoricarrek estatu libre elkartu gisa jarraitzea erabaki zuten berriz ere. Estatu Batuetako itsas armadak Vieques uhartea maniobra militarrak egiteko erabiltzeak istilu larriak sortu zituen 2000. urtean, milaka lagunek protesta egin baitzuten, maniobra horiek bukatzea eskatuz. Estatu Batuetako lehendakari Bushek 2003an agindu zuen ordukoak izango zirela uharteko azken maniobrak. 2003an beste liskar bat sortu zen hilketa latz baten ondorioz Estatu Batuetako fiskalek heriotza zigorra ezarri nahi izan zutelako, nahiz 1929 ezkero ezeztatua zegoen; puertorricar asko neurri horren kontra agertu ziren. 2006 apirilean, defizit fiskal handiaren ondorioz, gobernuak bi hilabetez bertan behera utzi zituen bere operazioak, eta 1.500 eskola itxi behar izan zituzten eta 90.000 langile publiko soldatarik gabe geratu ziren. 2007an, PPDk ebazpen bat bidali zuen NBEra Puerto Ricorren estatusa eta haren burujabetzarako eskubidea eztabaida zitzaten.
197. lerroa:
Bestalde, garrantzizko diru iturriak dira, [[esneki]]ak, [[barazki]]ak eta [[fruitu]]ak, [[kafe]]a, [[behiki]]a, [[zekorki]]a, [[txerriki]]a, [[azukre]]a, [[tabako]]a eta [[arroz]]a. [[Baso]] gehienak kolonia garaian moztu ziren, eta ahalegin handiak egin dira basoa berritzeko. Salmentarako arrantza bigarren mailako jarduera da Puerto Ricoko ekonomian.
 
Industriari dagokionez, gobernuak sektore hori indartzeko asmoz, zerga salbuespenak, kredituak eta ikerketarako laguntzak sustatu ditu. Uharteak, bestalde, etekin handia atera dio Estatu Batuetatik inportatutako kapitalari eta teknologiari. Industria nagusiak hauek dira: industria kimikoak eta [[botikasendagai|botikak]]k, industriarako makinak, [[jantzi]]gintza, gai elektronikoak eta elikagaiak. Puerto Ricok merkataritza harreman gehienak Estatu Batuekin (% 80), [[Erresuma Batua]]rekin eta [[Japonia]]rekin ditu. [[Turismo]]ak gero eta garrantzi handiagoa du ekonomian.
 
== Kultura ==