Pasteurizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Tableau Louis Pasteur.jpg|right|thumb|200px|[[Louis Pasteur]]ren mikrobiologia ikerketak]]
 
'''Pasteurizazioa''' beroaren bidez [[likido]] batean dauden [[bakterio]] patogenoak suntsitzeko prozesua da. [[Louis Pasteur]]rek [[1864]]. urtean asmatutako teknika da, eta haren omenez jarri zaio izena. Elikagai industrian asko erabiltzen da, [[esne]]arekin, [[ardo]]arekin, zukuekin, [[esneki]]ekin eta izozkiekin, besteak beste. Beste prozesu termikoekin alderatuta, pasteurizazioak ez ditu janarien ezaugarri fisiko-kimikoak eta organoleptikoak asko aldatzen. [[Bitamina]]k eta beste osagai nutritiboak ez dira indargabetzen teknika honekin. Pasteurizazioak ez ditu [[mikrobio|mikroorganismo]] guztiak akabatzen; [[patogeno]] gehienak hiltzen ditu, ordea.
 
Gaur egun, elikagai likidoen eta edarien iraupena luzatzeko erabiltzen da. Pasteurizazioa egiteko elikagaia bere irakite puntua baino tenperatura apalagoan berotu eta tenperatura horretan edukitzen da denbora jakin batean. Zenbat eta tenperatura garaiagoa orduan eta denbora gutxiagoan eduki behar da gaia tenperatura horretan. Berotze denbora gaiaren ezaugarrien araberakoa da; azukreztatutako isurkariek, esate baterako, denbora gutxi behar dute. Pasteurizazio prozesurik ezagunena esnearena da.
16. lerroa:
* [[Esterilizazio]]a
* [[Desinfekzio]]a
* [[UHT|Ultrapasteurizazioa]]
* [[Ultrapasteurizazio]]a
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}