José Manuel Caballero Bonald: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
 
== Bizitza eta lanak ==
Caballero Bonald literaturgintza eta irakaskuntza elkarri uztartuta ibili izan da. [[Kolonbia]], [[Frantzia]] eta beste hainbat herrialdetako unibertsitateetan literatura-irakasle izan da, eta hainbat sari jasoa da poesiaren eta eleberriaren arloan ([[Poesiako Boscán saria]], ''Biblioteca Breve'' izenekoa, eta hiru bider [[Espainiako Kritika Saria|Espainiako Kritikaren Saria]]).
 
[[1948]]an hasi zuen bere ibilbide poetikoa, ''Poesías'' (''Poesiak'') obrarekin. [[1952]]an plazaratu zuen lehen poema-liburua, ''Las adivinaciones'' (''Asmakizunak''). Horren segidan etorri ziren ''Memorias de poco tiempo'' ([[1954]], ''Denbora gutxiren oroimena''); ''Anteo'' ([[1956]]); ''Las horas muertas'' ([[1959]], ''Ordu hilak''); eta ''Pliegos de cordel'' ([[1963]], ''Lokarridun orriak''). ''Vivir para contarlo'' ([[1969]], ''Ezagutarazteko bizi'') liburuan bildu zituen aurrez aipatutakoak.