Toledoko VII. kontzilioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 4 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3139359 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Toledoko VII. kontzilioa''' [[HispaniaBisigodoen BisigodoaErresuma|Hispania Bisigodoko]] zazpigarren kontzilioa izan zen. [[646]]ko [[azaroakazaroaren 18|azaroak 18an]]an hasi zen [[Txindasvinto]] erregeak deitua, eta 41 gotzain izan ziren parte hartu zutenak (pertsonalki edo delegazio bidez).
 
Traizioari buruzko legea [[eskumikazio]] zigorra gehituz errudunentzat. Atzerrira erregearen edo godoen aurkako aktibitateak egiteko joaten zen edo laiko bati hala egiteko eskatzen zion klerigo oro, eliz hierarkian zuen kargua inporta gabe, mailaz jeitsia eta penitente iraunkor bihurtua izango zela erabaki zen (jaunartzea soilik heriotzaren orduan emango zitzaion); klerigo orok debekatua zuen penitenteari [[sakramentu]]ak ematea, eta hala egiten zuena, erregearen agindu zuzenpean bazen ere, anatematizatua izango zen, eta onuratua izan zenaren zigor berberak jasoko zituen, errudunaren ondasunak Altxorrera pasako ziren, eta erregeak bere ondasunak itzultzea erabakitzen bazuen, soilik gehienez ere ehuneko hogei itzuli ahal izango zitzaion.
9. lerroa:
Kontzilioko arau bitxi batek Erresumako hiriburutik gertuko elizbarrutietako gotzainek urtean zehar hilabete bat behintzat Toledon pasa behar zutela ezartzen zuen, erregearenganako erreberentziagatik eta errege egoitzaren ohorez eta Gotzain metropoliarraren kontsolamendu bezala. Probintzia guztikoak hogei baino gehixeago izango ziren, hogeitabat, gehi metropoliarra, zerrenden arabera. Bederatzi gotzaindegi zeuden [[Betika]]n, hamabi inguru [[Lusitania]]n, zortzi inguru [[Galizia]]n, hamalau bat [[Tarraconense]]n eta zazpi [[Narbonense]]n, dagozkien [[artzapezpikutza]]z gain. Gotzaindegi batzuk agian aldi batekoak izan ziren, ezagun guztien zerrenda laurogeitabira iristen bait da.
 
Kontzilioan [[eremutar|ermitau]] erratuek zuten jokaera okerraren gaia jorratu zen. Egiten zituzten bidegabekeriak eragozteko eta horien ondorioz jasotzen ziren kexuak ekiditeko euren ordenako [[komentu]]etan egon behar zutela erabaki zen.
 
Kontzilioak Galiziako gotzainek [[parrokia]] bakoitzerako bisita eskubideengatik bi soldata baino gehiago ezingo zutela jaso, eta eliza monastikoak ordaintzetik at egongo zirela erabaki zuen. Bere urteroko bisitetan, gotzainak ezingo zuen berrogeitamar pertsonak baino gehiagok osatutako segizio bat eraman, ezta parrokia bakoitzean egun bat baino gehiago eman ere.