Robert Graves: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Robert von Ranke Graves''' ([[Londres]], [[1895]]eko [[uztailaren 24]] - [[Mallorca]], [[1985]]eko [[abenduaren 7]]) [[Ingalaterra]]ko ikasle, olerkari eta idazlea izan zen. Bere bizialdian 140 baino lan gehiago idatzi zituen. Anglo irlandar [[Alfred Perceval Graves]]en semea eta [[Leopold von Ranke]] historialariaren iloba zela eta, izen hori jaso zuen.
 
Gravesen lanik arrakastatsuena ''[[Ni, Klaudio (telesaila)|I, Claudius]]'' (Ni, Klaudio) eleberria da [[1934]]. Iturri klasikoetan oinarriturik, [[Klaudio]] [[Erromatarerromatar Enperadoreenenperadoreen zerrenda|erromatar enperadorearen]] bizia kontatzen du. Hurrengo urtean, ''[[Claudius the God]]'' liburuan, istorioa luzatu zuen. Beste eleberri historiko bat ere argitaratu zuen: ''[[Count Belisarius]]'' [[1938]].
 
== Biografia ==
12. lerroa:
Aipagarria da, orobat, ''The Nazarene Gospels Restored'' ( 1953, Nazareteko Ebanjelio berreginak), San Pauloren lehen testuak izan zitezkeenak aurkitzeko egindako idaztaldi berria. Urrezko ahari-larrua-k mitoen azterketa zabalago batera bultzatu zuen egilea, eta, haren ondoren, bere obra eztabaidatuenetako bat argitaratu zuen, ''The White Goddess'' (1948, jainkosa zuria).
 
Eleberriaren nahiz saiakeraren alorrean, Gravesen asmoa ez da artelanak osatzea (artea, harentzat, poesia baino ez baita), mendeetan landu diren gaiei buruzko istorioak berak egiatzat hartzen duen moduan berridaztea baizik. Azkenik, ezin da aipatu gabe utzi Gravesen kritikari-lana, askotariko gaiak hartzen dituena: zientzia, erlijioa, literatura. Kritikako lehen lana ''On English Poetry'' (1922, Ingeles poesiari buruz) da; oso sonatuak izan ziren 1955an agertu zituen irizpideak, Ezra Pound, T.S. Eliot, W.H. Auden, D.M. Thomas eta W.B. Yeats gaitzetsiz, eta esplikatuz nola egin zuten bekatu, zeinek bere modura, ingeles hizkuntzaren kontra. Jarrera [[ikonoklasta (argipena)|ikonoklasta]] hori, bestalde, bere buruari ere aplikatu zion Gravesek, bere poemak kondenatuz edo berridatziz.
 
== Eleberriak ==