Iman: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+beste erabilpenak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|burdina erakartzeko ahalmena duen solidoa|lider musulmana|Imam}}
[[Fitxategi:MagnetEZ.jpg|thumb|'''Imana'''. [[Polo (argipena)|Poloak]]ak gertu dituen imanak [[eremu magnetiko]] indartsuagoa sortzen du.]]
'''Imana''' [[burdinburdina]]a eta beste [[metal]] batzuk erakartzeko ahalmena, naturala nahiz artifiziala, duen solidoa da. Ahalmen hori naturala edo artifiziala izan daiteke. K.a. mendeetan grekoek ezagutzen zituzten jadanik iman naturalak. Iman ezagunena [[magnetita]] zen (FeO . Fe<sub>2</sub>O<sub>3</sub>). Iman bilaka daitezkeen beste solido batzuk (iman artifizialak) hauek dira: burdinaren [[pirita]], [[kromita]], [[nikel]]a, [[kobalto]]a, [[altzairu]]ak, bakarka imantzen ez diren zenbait gairen aleazioak eta abar. Aipatu diren horietako edozein gaiz egindako gorputz bat [[eremu magnetiko]] baten barruan sartzen bada, iman bihurtzen da.
 
Gaur egun, gai ferromagnetikoen hautsekin egiten dira imanak. Hauts horiek bilduz, presio handietaraino konprimituz eta trataera termikoak jasanaraziz nahi den forma geometrikoa, eta erresistentzia mekaniko eta oso ahalmen magnetiko handia duten imanak lortzen dira. Imanek era askotako erabilerak dituzte, eta horretarako hainbat forma eta indar magnetiko izaten dituzte. Horrela, itsasoan edo lurrean orientatzeko erabiltzen diren imanek, ipar-orratzak bezalako orratz txikiak dituzte; [[bozgorailu]]etan, [[errele]]etan, hauts edo zati magnetikoak banatzeko makinetan, [[telefono]]etan eta abar erabiltzen direnak iman handiagoak eta indartsuagoak dituzte; azkenik, atomoen partikulak azeleratzen dituzten ziklotroiek, betatroiek eta abarrek eremu magnetiko oso indartsuak sortzen dituzte, eta horretarako neurri handiko imanak erabiltzen dira.
 
Barraren forma duen iman baten inguruan burdinaren hautsa zabaltzen bada, burdin zatiek [[espektro magnetiko]]aren banaketa hartzen dute. Burdin hauts kopururik handiena imanaren bi buruetan pilatzen da; bi buru horiek dira imanaren [[polo (argipena)|poloak]]ak. Bi poloak elkartzen dituen marra [[ardatz magnetiko]]a da. Imanaren erdialdean ez da geratzen burdin hautsik, eta horri inguru edo neutroa deitzen zaio. Oro har, burdin hautsak lerro moduko batzuetan orientatzen dira, eta lerro horiek imanaren [[eremu lerro]]ak adierazten dituzte. Horien zabalkundeak imanaren indarra adierazten du. Iman batek bi [[polo (argipena)|polo]] ditu, eta polo horiek lur globoaren eraginpean daude. Iman bat soka batetik zintzilikatuz eta libre mugitzeko ahalmena utziz, imanaren polo batek Lurraren iparraldea seinalatzen du eta besteak Lurraren hegoaldea; saio gehiago eginez beti gauza bera gertatzen da, eta imanaren polo bera izaten da beti Lurraren iparraldea seinalatzen duena. Imanaren polo horri ipar poloa deitzen zaio, eta besteari hego poloa. Bi imanen pareko poloak (iparrak, adibidez) elkarrengana hurbiltzen badira bi imanak elkarrengandik aldentzen dituen indar bat sortzen da. Aldiz, polo desberdinak elkarrengana hurbiltzen badira bi imanek elkar erakartzen dute. Erakartze eta aldentze indar horiek handiak dira bi imanak hurbil daudenean eta txikiak oso urrun daudenean.
 
== Motak ==