Viktor Emanuel III.a Italiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Victor Emmanuel III of Italy lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Viktor Emanuel III.a''' ([[Napoli]], [[Italia]], [[1869]] - [[Alexandria]], [[Egipto]], [[1947]]) [[Italia]]ko errege izan zen 1900-1946. urteetan. [[Hunberto I.a Italiakoa]]ren semea eta ondorengoa zen.
 
Agintaldiaren hasieratik egoera zail nahasia izan zuen. Legebiltzarraren nahietara mugatu zen eta, beraz, [[Turkia]]ren aurkako gerra onartu zuen (1911). [[Lehen Mundu Gerra]]ren bezperan ere [[Alemania]] eta [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungaria]] aliatu ohien aurka borrokatzea erabaki zuen.
 
[[Faxismo]]aren hazkundeari oztopoak jartzeko gauza ez zela ikusirik, 1922. urtean [[Benito Mussolini]] faxistaren esku utzi zuen aginpidea. Erregimen faxistaren pean eginkizun sinbolokoa bete zuen erregeak, eta 1936an [[Etiopia]]ko enperadore izendatu zuten. [[Bigarren Mundu Gerra]]n italiar armada jasaten ari zen hondamendiak neurri gogorrak hartzera behartu zuen: 1943. urtean Mussolini kargutik kendu zuen eta, haren ordez, [[Pietro Badoglio]] mariskala izendatu zuen gobernuburu. Hori guztia ez zen erregearen izen ona mantentzeko aski izan, eta gerra amaitutakoan Italiaren etorkizuna [[monarkia]]n ala [[errepublika]]n oinarritu erabakitzeko biltzarra egin zen. Hauteskundeen emaitzen beldur, 1946an bere seme Humbertoren alde abdikatu zuen, eta, hauteskundeetako emaitza errepublikaren aldekoa izan zenez, erbestera jo behar izan zuten aita-semeek.