Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:CTSS Plano.jpg|thumb|240px|[[Donostia]]ko [[1884]]ko planoa.]]
 
'''Hirigintza''' hiriaren antolaketaz arduratzen den diziplina da. Diziplina konplexua izaki, beste hainbat jakintza-arlorekin erlazio zuzena du, besteak beste, [[arkitektura]], [[lurraldearen antolakuntza]], [[zuzenbideazuzenbide]]a, [[ingeniaritza]], [[ekologia]], [[soziologia]] eta [[politika]]rekin.
 
Egile batzuk [[arte]]aren esparruan kokatzen dute hirigintza, arkitekturarekin lotura nabarmenduz. Beste batzuk, aldiz, teknikatzat dute, hots, helburu bat lortzeko (kasu honetan, hiria edo lurraldea antolatzea) erabiltzen diren prozedura edo baliabide sorta gisa, adibidez, arestian aipatutako esparruak.
34. lerroa:
 
=== Antzinako hiriak ===
Mendebaldeko kulturak Mediterraneo itsasoan kokatu du hiriaren kontzeptuaren jatorria, Kristo aurreko Grezia eta Erromako garaian hain zuzen ere. Alta, lehen lurralde planifikatuak K.a. 3000. urtean kokatu ditzakegu, Mesopotamiako hiri-guneetan. Besteak beste, [[Eridu]], [[Ur]], [[Erech]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]], [[Assur]] eta [[ArbelaArbel]]a hiriak izango genituzke adibide. Sumerko hiriok hiri-estatuen antolaketa eratu zuten, eta "beraien artean gutxienez hamaika hirietan, Ur, Erech, Larsa, Kish eta Nippur barnean zirela, aparteko dinastiak mantentzen ziren, eta batzuetan beraien arteko liskarretan sartzen ziren"<ref name="ftn7">C. Leonard Woolley, ''Ur: la ciudad de los caldeos'' (Mexiko: Fondo de Cultura Económica, 1949).</ref>.
 
Ur hiriak, adibidez, hiru zati nagusi zituen: antzina harresiz babestutako hiri zatia, ''temenos'' edo leku sakratua, eta kanpoko hiria. Ur hiria [[Sumer inperioaren|Sumer inperioa]] buru izan zen K.a. 2110 eta 2015 bitartean, eta Sumerko hiri-eredutzat hartzen da. Eraikuntza patioaren inguruan antolatzen zen, eta hiri-bilbearen dentsitate handiaren ondorio jo dute zenbait egileek. "Barnetik kanporako" eraikuntza hau, non gune pribatuek publikoek baino garrantzi handiagoa hartzen duten, hiri islamiarretan errepikatuko da orduz geroztik. Mendebaldeko kulturako hirietan, kalea eta, oro har, espazio publikoak dira hiriaren antolatzaileak; aldiz, mesopotamiar hirietan aurretik, eta islamiar hirietan ondoren, etxetik kalera antolatzen zen hiria, horrek dakarren kale-bilbe irregularrarekin. <ref name="ftn8">Fernando Chueca Goitia, ''Breve historia del urbanismo'' (Alianza, 1970), 4. kap.</ref>
 
Antzinako hirietan topa dezakegu bai hazkuntza organikoko hiriekin eta baita hiri planifikatuekin ere. Hiri organikoan, herrixka batetik abiatutako hiriak hazkuntza-arau ez finkatuak jarraituko ditu. Horren adibideak Ur, [[Jeriko]] edo Çatal Hüyük hirietan topa ditzakegu. Egile batzuen arabera, plangintzaren gabezia horrek zibilizaziorik ez zela egon erakusten du<ref name="ftn9">Glyn Edmund Daniel, ''The first civilizations: the archaeology of their origins'' (Crowell, 1968) in Morris, ''Historia de la forma urbana''.</ref>.
69. lerroa:
[[Fitxategi:Miletus agora.jpg|thumb|240px|Miletoko agoraren aztarnak]]
==== Retikula ====
Mileto eta Priene hirietan topatu ditzakegu Grezia klasikoaren hirigintza adibiderik esanguratsuenak. Asia Txikiko kosta joniarrean kokatzen da Mileto, eta eskualdeko buru izan zen K.a. X. eta VI. mendeen bitartean. Persiarren Joniako inbasioaren ondorioz, V. mendean, Mileto arpilatua izan zen, eta erabat suntsitua suertatu ere. Kristo aurreko 479an [[Hipodamo Miletokoa|Hippodamo]] Miletoko arkitektoak hiria erabat berreraikitzeko plangintza diseinatu zuen.
 
Egitura erretikulatua zen Hipodamok diseinatutako plangintzaren ardatza. Miletoko hiritarrek, hiriaren hazkundea ahalbideratzeko, retikula sistema balizkotzat jo zuten, gerorako handiagotzea bermatzeko nahian. Erromatar inperioaren garaian, K.o. I. mendean hain zuzen ere, Miletok 6 mende aurretik ezarritako oinarri hori erabiltzen jarraitu zuen, populazioa 80.000 eta 100.000 biztanle bitartean zela<ref name="ftn10">Morris, ''Historia de la forma urbana'', 43.</ref>.
77. lerroa:
 
=== Erromatar hirigintza ===
''Sakontzeko, ikusi [[Erromatar arkitektura]] eta [[Erromatar hirigintza|Hirigintza erromatar]] artikuluak''
 
Kondairaren arabera, Erromaren sorrera k.a. 753an izan zen. Hortik aurrera, hiru garaitan banatu ohi da Erromatar Inperioaren historia: [[Monarkia]] (K.a. 753-510), [[Errepublika]] (K.a. 509-27) eta [[InperioaInperio]]a (K.a. 27-k.o. 330).
 
Erromatar Inperioaren hedapen handiena Trajano enperadorearekin batera heldu zen, Kristo ondorengo 98 eta 117 urteren bitartean. Orduantxe, Tigris ibaiak definitu zuen ekialdeko muga. [[Hadriano]]k, K.o. 117-138an heldu zena, atzera bota behar izan zuen eta, [[Marko Aurelio]]ren garaia heldu zenerako, K.o. 161-180an, Erromak jada, erasoaren ordez, defentsarako estrategiak hartu behar izan zituen.
105. lerroa:
* '''Hiriko estolderia eta ur-hornidura:''' Estolderia sistema aurreratuak zituen Erromako hiriak, eta, zenbait kasutan, ''Cloaca Maxima'' sarea kasu, gure garaietan zerbitzuan daude. Bi motatako komunak zeuden; batzuk ''insulae'' etxebizitza blokeetan aurkitzen zirenak, ''cenacula'', eta ''cloacae''-en gainean eraikitzen diren komun publikoak.
 
* '''Barrutiak eta auzoak:''' [[Zesar Augusto|Augusto]] enperadoreak, K.o. 7. urtean, Erromako hiria 14 barrutietan banatu zuen, eta hauek, aldi berean, ''vici'' deitzen ziren auzoetan banatu ziren, tartean zatiketa-kaleak zituztela.
 
* '''Harresiak:''' Erromako hiria zazpi harresiz izan zen inguratua, bere historia osoan zehar; beraietatik garrantzitsuena [[Aurelianoren Harresiak|Aurelianoren harresia]] izan zen, 18 kilometroko luzera izan zuena.
117. lerroa:
 
=== Erdi Aroko hirigintza ===
''Sakontzeko, ikusi [[Arkitektura erromaniko]] eta [[Arkitektura gotikoa|Arkitektura gotiko]]''
==== Aurrekariak eta Erdi Aroko testuingurua ====
Europa [[Erdi Aroa]]n deritzon milurtekoan sartu zen, [[Erromatar Inperioaren gainbehera]] K.o. 395ean heldu eta gero. Hiriaren kontzeptuaren garrantzia gutxitu zen aro berri honetan, Erromatar Inperio garaian aparteko garrantzia izan bazuen ere. Aroaren lehenbiziko urteetan merkataritzak maila minimoak bizi zituen, eta, ondorioz, hiriek garai batean izandako erabilera komertziala ere jaitsi egin zen. X. mendeaz geroztik, ordea, merkataritzaren susperraldiak eta egoera politikoaren orekak ahalbideratu zuten antzinako erromatar kokaleku askoren berpizkundea.
125. lerroa:
Ondorioz, herriz herriko saleroste gabeko kontsumo mota sortu zen Europan, dentsitate baxuko lurralde-antolamendu horrek eta IX. mendea arte jazo zen herrien arteko merkataritzaren beherakada bitarteko; eredu berri bat sortu zen, mundu klasiko eta, hegoaldean, Arabiatik zetorren Islamaren ereduetatik asko aldentzen zena. Nekazaritza -eta, batez ere, barne-kontsumorako ekoizpena- izan zen jarduera ekonomiko funtsezkoena<ref name="ftn15">Ibid., 89.</ref>.
 
Merkataritzaren susperraldi honen erakusle [[Donejakue bidea|Done Jakue bidea]] izan zen, eta, bereziki,&nbsp; iberiar penintsula zeharkatzen duen "frantziar bidea". [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.a]] 1085 Toledo konkistatu zuenean, hiri horren kokaleku estrategikoak bidearen segurtasuna bermatzeko balioko du. XI. eta XIII. mende bitartean agintariek hiri berrien sorrera bultzatu zuten bidean zehar, erromesen mesederako. Biztanle berriak berenganatzeko, bizitza berria hastera zetozenei abantaila edota pribilegio bereziak eskaintzen zitzaizkien: zerga-salbuespenak, estatutu legal bereziak, merkataritza eskubideak, etab.<ref name="ftn16">Leopoldo Torres Balbás et al., ''Resumen histórico del urbanismo en España'' (Instituto de Estudios de Administración Local, 1954), 105.</ref>.
 
Erromatar Inperioaren desagerpena eta gero, antzinako kokaleku askok bere biztanleriaren zati nabarmena galdu zuten, ia hutsik gelditu arte. Herri berriak sortu egin ziren; beste batzuk, ordea, testuingurua aldatu arte hutsik jarraitu zuten. Testuinguru horren aldagaiak sozialak, politikoak eta ekonomikoak dira. [[Paul Hofer]] arte historialariaren hitzen arabera:
136. lerroa:
Garai honetako lehenbiziko mugarri historikoa, hirigintzari dagokionez, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI]].a nafarraren eskutik etorri zen: XII. mendearen bigarren erdialdean Gaztela eta Nafarroa arteko muga sendotzeko borondateak hiri berriak sortzera eraman zuen Antso VI.a. Jakituna. Modu horretan sortu ziren, esate baterako, Araban, [[Guardia]], 1161ean, eta [[Guardia]], 1164an. Gasteizko herrixkan ''Nova Victoria'' hiribildua eraiki zuen 1181ean. Gipuzkoan, aldiz, [[Donostia]] 1180an sortu zen, beste hainbesterekin batera ([[Segura]], [[Ordizia]] edota [[Tolosa]]).
 
[[Gotiko (argipena)|Aro gotikoari]] dagokionez, komertzioa areagotu zen eta, ondorioz, hiri berriak sortzen hasi ziren; "hirien sorrera prozesua bereziki indartsua izan zen gotikoaren garaian, XIII. mendearen bigarren erdian eta XIV. mende osoan zehar"<ref name="ftn18">José Javier Fernández Altuna, ''Euskal Herriko arkitektura'' (Ibaizabal, 2004).</ref>. Hiri berrien sorrera eta eraikuntza, hasiera batean, Gaztelako koroak ordaintzen bazuen ere, XIV. mendetik aurrera egoitza eskatzen zutenei egokituko zitzaien hiriaren eraikuntzaren finantziazioa, zergen bidez.
 
 
Fernández Altunaren aburuz, hiru multzotan banatu daitezke gotikoan sortutako hiri-eredu euskaldunak. Geroago ikus daitezkeen beste klasifikazioetan ere agertuko dira ondoren zerrendatzen diren zenbait ezaugarri:
 
* '''Plano erregularreko hiriak:''' [[Donostia]], [[Hondarribia]], [[Getaria (argipena)|Getaria]], [[Elgeta]], [[Bilbo]], [[Gernika-Lumo|Gernika]].
 
* '''Plano erregular eta forma obaleko hiriak:''' [[Gasteiz]], [[Agurain]], [[Guardia]], [[Antoñana]], [[Ordizia]], [[Arrasate]], [[Hernani]].
148. lerroa:
 
==== Jatorriaren araberako hiri moten klasifikazioa ====
* '''Erromatar jatorriko hiriak:''' Espainiar estatuan ugariak dira erromatarren garaitik datozen hiriak, baina kokalekuok patu ezberdina bizi izan zuten; batzuek gure egunetara heldu arte biziraun dute (hala nola, ''Caesar Augusta'' -[[Zaragoza]]-, ''Asturica Augusta'' -[[Astorga]] -, edota ''Legio VI Victrix''-en kanpamendua osotzen zuen [[Leon (argipena)|Leon]]) eta beste batzuk , aldiz, bertan behera utzi ziren Inperioaren porrota eta gero (''Iuliobriga'' -[[Kantabria]]n-, edota ''Italica'' -[[Sevilla]]n-). Hiri erromatarra bereizten zuen retikula galdu egin zen, bai behintzat delako hiriaren berreraikitze lanetan. Erdi Aroa definituko zuen hazkunde organikoa besarkatzen zen, tokiko berezitasun morfologikoak kontutan hartuz.
 
* '''Burguak:''' Burguak gotorleku baten inguruan hazitako kokalekuak ziren, jatorrian defentsa helburuetarako eraikiak. Zenbaitetan, aldez aurretiko nekazaritza-guneetan ezartzen zen gaztelua, eta besteetan, ordea, kokaleku berriak osotzen zuten. Maiz, burguaren tamaina handitzerakoan, eskumen ekonomiko bereziak lortzen zituzten bertako biztanleek, hots, burgesek. Adibidetzat , [[Segovia]], [[Ávila|Avila]] edota [[Burgos]] hiriak ditugu.
 
* '''Bastidak eta oinplanta berriko hiriak:''' ''Sakontzeko, ikusi [[Bastida (hirigintza)|Bastida]]''. Bi mota hauen arteko ezberdintasun handiena plangintzaren osotasunean datza: bastidak osotasunean planifikatu ziren eta, aldiz, oinplanta berriko hiriek, aldez aurretik hiri-bilbe organikoa zuten. Bastida eredu ezberdinek hiru puntutan egiten zuten bat: oinplanta berriko kokalekuak ziren, retikula zorrotza erabiltzen zen, eta, azkenik, bertaratzen ziren hiritar berriei, sari bezala, hiriko lurrak eskaintzen zitzaizkien, etxea eraikitzeko. Euskal Herrian, Nafarroa Behereko [[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastida]] (1288) edota Bearnoko [[Nabarrengose]] (1316) adibideak daude.
171. lerroa:
* '''Kaleak:''' Erdi Aroko hiriaren zentzua sakonki komertziala zen, eta, ondorioz, kale nagusietara ematen zuten etxaurreek sekulako balio komertziala izan zuten, nahiz eta merkatua izan komertzio eta elkartrukerako gune nagusia. Ez zegoen, hiri-bilbearen egituraketan, ibilgailu edota oinezkoen trafikora zuzenduta inongo ardurarik. Hirian ematen ziren mugimenduak oinez gauzatzen ziren, eta zoladuraren sarrera, Erromatar garaian berebiziko garrantzia izan zuena, garaiaren hastapenetan ematen hasi zen: Pariskoa, 1185an, eta Florentziakoa, aldiz, 1235an. Bestalde, eraikinen eta kaleen arteko espazio banaketa nahasten joan zen; eraikinek hegalek geroz eta kale tarte zabalagoa hartzen zuten, eta esanguratsua da garaiko zenbait zubitan kokatu ziren etxebizitzak, Florentziako ''Ponte Vecchio'' kasu. Denbora pasa ahala, ondorioz, espazio publikoak gutxitzen joan ziren, Elizaren plaza eta merkatuaren plaza hiriko espazio publikorik esanguratsuenak.
 
* '''Merkatua: '''"Komertziorik ez zegoenean, hiria berak ez zuen zentzurik"<ref name="ftn21"><sup>Morris, ''Historia de la forma urbana'', 119.</sup></ref>. Hiriko biztanleen eskubideen artean, maiz, asteroko merkatua antolatzeko eskumena zegoen. Merkatu hau gauzatzeko espazioa anitzak ziren, eta hiriaren eraketaren menpeko suertatzen ziren: hazkunde organikoko hirietan, adibidez, kale nagusiaren zabalgune batean kokatu zitekeen merkatua, edota hiriaren erdialdean lekutu. Aldez aurretik planifikatuak izan ziren hirietan, bastidak kasu, hiri-bilbeko elementu bat kenduz hutsune bat sortzen zen, merkatua jarriz. Zenbait kasuetan ([[Mont Pasièr|Monpazier]] edota [[Ceske Budejovice]] bastiden moduan), merkatuko plaza inguratzen zuten eraikinek, etxabe maila portikoen bidez lotzen zuten. Eredu hori Plaza Nagusietan errepikatuko zen, gerora (pentsa Donostiako [[Gipuzkoa Plaza]]n, edota Bilboko [[Plaza Barria]]n).
 
* '''Eliza plaza:''' Elizaren mendebaldeko fatxadara ematen zuen elizaren espazioa itxia, ''parvis'' delakoa, merkatuaren plazarekin batera, Erdi Aroko hiriak zuen espazio publikorik esanguratsuena osotzen zuen. Maiz bi espazioen arteko mugak lausoak ziren, eta alderdi biko espazio sistema bat sortzen zen; bata eta bestearen mugak non zeuden ez baitzen batere argi gelditzen.
204. lerroa:
=== Berpizkundetik geroko hirigintza ===
==== Aurrekariak eta XIV. mendeko testuingurua ====
Sakontzeko, ikusi [[Pizkundea|Berpizkunde]], [[Barrokoa|Barroko]], [[Arkitektura neoklasikoa|Neoklasikoa]]
 
Berpizkundea mugimendu kulturala izan zen, XIV. mendean Italian sortutakoa. Hirigintzan bere bilakaera beste diziplinetan eman zenaren bestelakoa izan zen, eta zenbait adituen ustetan <ref name="ftn24">Morris, ''Historia de la forma urbana'', 174.</ref> XVIII. mende arte luzatu zen. Edozein kasutan, artikulu honetan hirigintzari dagozkion epeei buruz jardungo da, beste arte plastikoak alde batera utzita.
212. lerroa:
Berpizkunde adiera Giorgio Vasari artista eta kritikoak erabili zuen estreinakoz, ''Vite de' più eccellenti pittori, scultori e architettori italiani, da Cimabue insino a'tempi nostri'' obran. Liburua 1550an izan zen argitaratua, mugimendua jada indarrean zegoen garaian, eta arte gotikoaren "basakeriekin" etendura bat aldarrikatzen du: italiar artearen pizkunderako, arte klasikora zuzendu behar zen begirada.
 
[[HumanismoaHumanismo]]a izan zen garaian sortutako korronte ideologikoa. Giza historia Jaungoikoak ordenatutako osotasun bat zela pentsatzeari utzi zioten humanistek, bata bestearen ondoren zetozen garaien pilaketa bezala ulertuz. Garai bakoitzak bazuen, ondorioz, bere berezitasuna eta momentuan bizi zirenen eskuetan zegoen garaiko edukien trakeskeria edota bikaintasuna. Arkitektura gotikoa (iparraldeko franko-germaniar arkitekturari emandako mespretxuzko izena, ''godo'' hitzetik eratorria) elementu bakanen metaketa hutsa zen bitartean, Berpizkundeak espazio eta materiaren ordena arrazionala bilatuko du<ref name="ftn25">Roth, ''Entender la arquitectura'', 341.</ref>.
 
Humanismoaren bilakaeran hainbat faktoreek hartu zuten parte; [[Johannes Gutenberg|Johann Gutenberg]]-ek, 1450ean, inprenta asmatu eta liburugintza moderno aroari eman zion hasiera. Teknologia berri honi esker, oso hedapen azkarra izan zuen 1521ean argitaratu zen [[Vitruvio|Vitrubio]] arkitektoaren ''De Architectura Libri Decem'' tratatuak. Augusto enperadorearen garaiko arkitekto erromatarra zen Marco Vitrubio, eta gure garaietara heldutako eraikuntza eta arkitektura klasikoko tratatu bakarraren egilea dugu. Hau guztiarekin batera, 1453an turkoek [[Konstantinopla]] konkistatu zuten, bertako artista eta eruditu greziar ugarik Italian izan zutelarik babesleku.
 
==== Berpizkundeko hiriak ====
Demografia hazkunde bat pairatu zuen Europak, [[IzurriteIzurri Beltza|Izurrite Beltzak]]k sortutako hondamena eta gero. XV. mendetik aurrera, hiriek biztanleak irabazten bazuten ere, oso hiri gutxi sortu ziren, eta ondorioz ez zen hiri-plangintza modu zabalean erabiltzeko betarik izan. Suteak eta lurrikarak izan ziren plangintzaren aliaturik handienak: Londres 1666ean izan zen sute bategatik suntsitua, eta Siziliako [[Grammichele]] eta [[Avola]] hiriak lurrikara batek hondatu zituen.
 
Hiri berrien sorrerak arrazoi militarrei erantzuten zuen ([[Palma Nova]] Italian, edota [[Christiansand]] Norvegian), edota erabaki autokratiko baten ondorioak ziren, beranduko sortuko zen [[Versailles]] kasu. Beste guztietan harresien hazkundearen menpe gelditu zen hiriaren garapena; harresiak handitu arte, hiria bertikalean hazteko beste erremediorik ez zuen.
231. lerroa:
* '''Retikulan oinarritutako auzoak:''' Mundu klasikoan gertatzen zen bezala, retikulak zonalde zabalak kolonizatzeko balio zuen, bai momentuan existitzen ziren hiri zatien handitze proiektuetarako, bai guztiz berriak izango ziren hiriak sortzeko ere. Amerikako lurretan eskuarki erabiliko zen retikula kolonia berrien sorreran.
 
* '''Plazak: '''Edertasunaren bila, Berpizkundeko hirigileak espazio irekiak proiektatu zituzten, elementu arkitektonikoak modu ia eszenografikoan antolatuz. Horren adibide garbiak ditugu ''quattrocento'' eta ''cinquecento''-ko Italian: Veneziako [[San MarcoMarko basilika|San Marco plaza]], [[Pienza|Pienzako plaza]], Erromako [[Farnese plaza|Farnese]], [[San Pietro plaza|San Pietro]] eta [[Kapitolino|Campidoglio]]-ko plaza , Florentziako [[Santa Maria dell'Anunziata]] plaza...adibideak ugariak dira.Espainian ere tankera horretako proiektuak ikusi ziren, Filipe II.aren garaian eraiki ziren Plaza Nagusiak nola; Austrien etxeko Espainian, plaza nagusiek herritarrentzako ikuskizunak eta dibertimenduak egiteko tokia eskaintzen zuten, eta osotasun arkitektoniko moduan diseinatuta zeuden. Traza erregularra dute, karratua, eta bere lau aldeak ezaugarri bereko eraikinez daude mugatuak, bai altuera, forman, hutsuneen antolaketan, etab. Gainera, eskuarki simetria ardatz bat izaten dute, eraikin bat indartzeko erabiltzen dena, udaletxea kasu gehienetan<ref name="ftn27"><sup>Balbás et al., ''Resumen histórico del urbanismo en España'', 192.</sup></ref>.
 
==== Barroko garaiaz geroztik europar hirigintza ====
Aipatu bezala, Berpizkundearen hastapenak ezartzea ez da batere erraza, Europako bazter bakoitzak momentu ezberdinetan eten baitzuen Erdi Aroa. Maiz onartua dago Berpizkundeak [[Barrokoa|Barroko]] garaiari eman ziola txanda XVII. mendearen hasieran, eta XIX. mendera arte iraun zuela, bai bere estreinako itxuran, edo bere eboluzioa izan zen Rokokoan. Beste egile batzuek, ordea, Barrokoa, [[Rokoko]]a eta ondoren etorriko zen [[Neoklasizismo|Neoklasiko]] garaia Berpizkundearen baitan sartzen dute<ref name="ftn28">Morris, ''Historia de la forma urbana'', 175.</ref>.
 
Hirigintzaren plangintza, egun ulertzen den bezala, Barrokoan sortu zen. Pierre Lavedan-en esanetan, hirigintza "klasikoak" (hots, Frantzian XVIII. mendean eman zena) ondorengo karakteristikak izango ditu: lerro zuzena, monumentuen perspektiba eta programa edota uniformetasuna<ref name="ftn29">Pierre Lavedan, ''Histoire de l'Urbanisme: Renaissance et temps modernes'' (H. Laurens, 1959) cit. Morris, ''Historia de la forma urbana''.</ref>. Geroago azalduko dugun bezala, horien guztien baitan perspektibaren erabilpena sumatu daiteke.
256. lerroa:
* '''Lorategiak:''' Irudiaren -edota pentsamoldearen- kontrola, hasierako garaietan, lorategien diseinuan entseatu zen: [[Versailles]], [[Nancy]], [[Karlsruhe]], [[Kopenhage]], [[San Petersburgo]] edota [[Aranjuez]] hirietako errege-erreginen egoitzetan topatu daitezke gerora hiriaren diseinuan ezarritako irizpideak, perspektibaren erabilera barne. Perspektiba horren iturburua, jakina, jauregian zegoen kokatuta. Eredugarritzat hartu da, bereziki, Versailles jauregiko diseinua.
 
* '''Place Royale:''' Berpizkundean gertatu zen bezala, geometria zorrotzeko plazak garrantzi handia hartu zuen hiriaren eraketan. Garai politikoen harira, ordea, plaza tokiko errege-erreginen estatua baten inguruan antolatuko da, monarkaren irudia laudatzeko asmoz. Oso adibide famatua da, Frantzian, [[LouisLuis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV]] erregearen omenez [[Jules Hardouin-Mansart|J.H. Mansart]] arkitektoak eraikitako [[Place Vendôme]].
 
* '''Absolutismoaren hirigintza:''' Gobernu absolutuek beren nahiak errez gauzatzen zituzten; ondorioz, hiri-berriketa prozesuek ez zuten kontsentsuaren bidea jarraitu behar eta, zenbaitetan, emaitza ikusgarriak lortu ziren garaiko hirigintzan. [[Sixto V.a|Sixto V.ren]] mandatu motzean, Aita Sainduak eta kide zuen [[Domenico Fontana]] hirigile eta arkitektoak Erroma erabat itxuraldatu zuten, zazpi erromes-elizen lotura helburu zuen ekimenarekin. Funtsean, "Sixto V.ak argi eta garbi antzeman zuen hiriko lekualdaketa sistemak diseinu orokorraren ideia erabat zuela beharrezko"<ref name="ftn31"><sup>Morris, ''Historia de la forma urbana'', 201.</sup></ref>.Aipagarria da, nahiz eta Neoklasiko garaian barneratu, bi mende geroago suertatutako ekimena: [[Napoleon III.a]]k, [[Haussman baroia|Haussman]] baroiarekin batera, Parisko hiri-bilbea Sixto V.ak Erroman egin bezala eraldatu zuen. Egitasmo horretan Barroko irizpide denak bete zituen Parisko hiriko alkatea zen Haussmanek; etorbideak ireki ziren, hiriko traza zuzendu eta ardatz bakoitzaren muturretan aparteko eraikinen bat kokatu. Hiriaren plangintza uniformea lortzen da horrela; [[Kenneth Frampton]]-en hitzetan, "''quartiers'' tradizionaletan antolatutako hiritik, (...) "kapitalismoaren sukarrak" batutako metropoli batera pasa zen"<ref name="ftn32"><sup>Kenneth Frampton, ''Historia crí­tica de la arquitectura moderna'' (Gustavo Gili, 1998), 24.</sup></ref>.
272. lerroa:
* '''Biztanleriaren hazkundea:''' Industriaren gorakadak, osasun zerbitzuen hobekuntzarekin batera, heriotza-tasa bortizki jaitsi zuen. Bilbo eta Donostia hiriak igaro ziren, XIX. mendean zehar, 10.000 lagunetik beherako biztanleria bat izatetik 80.000 eta 40.000 lagun izatera, hurrenez hurren. Aldiz, biztanleria hazkunde honek hiri-pilaketa sortu zuen maiz, eta zenbait kasutan osasun arazo larriak gertatu ere, 1830 eta 1840 hamarkadetan jazo ziren kolera izurriak kasu.
 
* '''Ideologiaren garapena eta klase sozial berrien sorrera:''' [[Borboi leinua|Borboien Berrezarpenaren]] garaian (1874-1931), Euskal Herriko gizartean, nekazari-gune eta hirien arteko bereizketa handitu egin zen; honekin batera klase sozial ezberdinen sorrerak (burgesia eta proletalgoa) eta hainbat aukera politikoen txertaketak ([[sozialismoasozialismo]]a, [[liberalismoaliberalismo]]a, [[nazionalismoanazionalismo]]a) hiriaren itxura eraldatu zuten<ref name="ftn36"><sup>Manuel Montero, ''Historia general del País Vasco'' (Txertoa, 2008), 339.</sup></ref>. Eredu sozial horien islak, hirigintza, [[Lorategi-hiriahiri]]kak edota Industria-hirien sorreran ikusi daitezke.
 
* '''Tradizioarekin etendura:''' Mendea aurrera jo ahala, tradizioarekin apurketa bat gauzatzen da: gari honetan, hiriek tradizionalki izan zuten muga fisikoak, harresiak, eraitsi ziren, ordena berri batekin eraikiz. Ordena horrek, hain zuzen ere, uniformetasuna bilatzen zuen, inongo hierarkia espazialik bilatu gabe. Azkenik, hiri-bilbean landaretza txertatzeko ekimenak sortu ziren, usadioaren arabera etxeetako patio eta barne espazioetatik kale eta plazetan ezarriz. Adibide bezala, hor ditugu hirietako hiri-zabalguneetan sortu ziren zumardiak (Bilboko [[On Diego Lopez Haroko kale nagusia]] edota [[Donostiako Bulebarra]]) eta hiri-barneko lorategiak (Bilboko [[Casilda Iturrizar]] parkea).
282. lerroa:
Ondoren, euskal hiri nagusien zabalguneen azalpen labur bat aurkezten da:
 
* '''[[Bilboko zabalgunea]]:''' [[Bilbo]]ko plangintzaren aurrekari bat 1801 dugu, aurkeztu zen ''Puerto de la Paz ''proiektuan hain zuzen ere. Proiektuak bigarren portu bat sortzeko proposamena luzatzen zuen eta, nahiz eta alboratua izan zen, hiriaren eraldaketa eta handitze prozesuaren abisua zen. Handitze honek demografiaren eztanda izugarria zuen arrazoi, 2,5ko proportzioan hain zuzen ere<ref name="ftn39"><sup>Montero, ''Historia general del País Vasco'', 339.</sup></ref>. Modu horretan, Bilboko hiribilduak jaso zuen baimena Abando, Deustu eta Begoñako udalen lurrak bereganatzeko. [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeter]] bide-ingeniarien eta [[Severino Atxukarro]] arkitektoaren eskutik etorri zen behin betiko proiektua, eta errege dekretu baten bitartez onartu zen, 1876an. Morfologikoki, Bilboko zabalgunea [[Bartzelona]]koaren ildo bertsuei jarraitzen zien: erretikulaz osotutako bilbea bi diagonalez dago zeharkatua, itsas-adarraren formari egokitzeko zenbait etxe-irla traza irregularrak eta bihurriak hartzen badute ere. Konposizioaren zentroa eta ardatza izaki, [[Moyua plaza]] eta [[On Diego Lopez Haroko kale nagusia|On Diego Lopez Harokoa kale nagusia]] dira nabarmengarriak.
 
* '''[[Donostiako zabalgunea]]:''' frantsesak hiritik bidaltzeko guduan, 1813an ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Egun alde zaharrean kokatzen diren [[Santa Maria basilika|Koruko Andre Maria]] eta [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente]] elizak, [[San Telmo museoaMuseoa|San Telmo]] komentua eta Trinitate kalea (gaur eguneko Abuztuaren 31 kalea) besterik ez ziren salbatu. Alde zaharraren berreraiketa [[Pedro Manuel Ugartemendia]]ri egokitu zitzaion. 1854an Donostia Gipuzkoako hiriburu bilakatu zen, eta urte batzuk geroago, eta betiere demografia hazkundeak bultzatuta, [[Antonio Kortazar]]rek udalak antolatutako lehiaketa irabazi zuen, ''Porvenir'' izena zeraman proposamenarekin. Bertan, 30 metro bide 15 metroko etxe-irlek lotura bat ezarri zuten harresiak eraitsi berriak zituen alde zaharra, ibaia eta portuarekin. Aipagarria da hasierako plangintzan agertzen den Gipuzkoa plaza; arkupez itxitako plaza Kortazarren diseinuaren araberakoa izan zen ([[Alderdi Eder]], [[Artzain Onaren katedrala]] eta Donostiako beste hainbeste mugarri ez bezala), eta [[Jose Eleuterio Eskoriatza]] tolosarraren obra izan zen. Eskoriatza 1864an udal arkitektoa izan zen izendatua, baina 3 urte besterik ez zituen karguan eman, osasun arazoak zirela medio. 1867 eta 1888 bitartean eraikitako plazak Espainiak Plaza Nagusien tankera jarraitzen zuen.<ref name="ftn40"><sup>Miguel Artola (argit.), ''Historia de Donostia-San Sebastián'' (Editorial NEREA, 2004), 304.</sup></ref>
 
* '''[[Iruñeko zabalgunea]]:''' [[Iruñea]] XVI. mendetik zen harresiz babestua; armadak, segurtasun arazoak argudiatuz, harresien eraispenaren kontra agertzen zen. Geroago heldu zen eraispena egiteko aukera: [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XII.aren]] bisita batek aldaketei hasiera eman zien; Ingeniarien Komandantziak, 1888an, balizko irtenbide bat proposatzen du zabalgunerako. Bertan, ardatza baten inguruko bost etxe-irla poligonalez osotutako ordenazioa aurkezten da. Erdiko etxe-irla zabalagoa izango da, eta harresien ondoko eremua militarren erabilerako lagako da. [[Julián Arteaga]]ren udal arkitektoaren eskutik etorriko da behin betiko proiektua. 1891an burutu zen hasierako zabalgunea ahalbideratu zuen eraispen partziala. Bigarren zabalgunea hegoaldeko harresia eraitsi ondoren burutu zen, 1915an, [[Serapio Esparza]]ren proiektu batekin batera.
304. lerroa:
Baldintza latzon aurrean, eta hiri modernoak Naturarekin erakusten zuen etendura ikusita, burgesia liberalaren baitan hainbat erreakzio sortu ziren. [[Robert Owen]] enpresariak, ehungintza fabrika baten jabeak, 1816an nekazaritza eta industria bilduko zituen langileentzako hiria planifikatuko zuen. Ildo horretan, hainbat enpresariek egoitza-eredu berriak sortzeko ekimenak bultzatu zituzten Europa osoan zehar: New Lanark (Glasgow, Eskozia, 1815), Saltaire (City of Bradford, Ingalaterra, 1850), Mulhous-eko langile-hiria (Frantzia, 1853) eta Familistare (Guise, Frantzia, 1859) egitasmoak dira aipagarriak lana, aisialdia eta hezkuntzaren bateratze alderako prozesuan <ref name="ftn44">Unai Fernandez de Betoño, "Gizarte-espazioaren eraikuntza. Europar etxebizitza sozialen historia laburra"'' in Aldiri. Arkitektura eta abar'' 1 (UEU, 2010): </ref>.
 
Hasierako ekimen hauek jarraitasuna izan zuten [[Ebenezer Howard]]-en ''Garden City'' edo [[Lorategi-hiriahiri]]renaren ideian, hots, hiritik gertu eraikitzen den kokaleku bat, naturarekin harreman estuarekin eta populazio finko batekin, eta hiri-zentroarekin errepide baten bidez komunikatzen dena. Espainian, [[Arturo Soria]]k (1844-1920) ''Ciudad lineal'' edo Hiri-lineala proposatu zuen; bertan, Madriletik 7 kilometrotara kokatuz, barne ardatza batek trenbidearen bi aldetara etxebizitzak kokatzen ditu. Modu horretan, hiriak Naturarekin kontaktua ahalik eta gehien handituko luke, herritar bakoitzari, aldi berean, intimitate esparruak bermatuz.
 
==== Mundu Gerrate osteko hirigintza funtzionalista ====
Bi Mundu Gerrateek munduaren itxura politikoa aldatu zuten, eta baita europar lurralde eta hirigintza ere. [[Lehen Mundu Gerra]]n hamar miloi hildako inguru suertatu ziren, eta [[Bigarren Mundu Gerra|bigarrenean]], ia hirurogeita hamar miloi hildako izan ziren. Biztanlerian egindako sarraskiak hirien txikizioen isla ziren; [[Berlin]], [[Essen]], [[Düsseldorf]], [[Hanburgo|Hamburg]], [[Nurenberg]], [[Dresden]] edo [[Munich]] bezalako hiriak bonbardaketa masiboen biktimak bilakatu ziren. Nüremberg hiriak pairatutako bonbardaketan, 1945eko urtarrilaren 2an, 6.000 zibil hil ziren, eta hiriko alde zaharraren %90a birrinduta suertatu zen ordu beteko bonba-zaparrada baten ondoren.
 
Bi gerrateen ostean, mundua oreka politiko baten menpe egongo da. Suntsitutako hiriak berreraiki beharko dira, eta hondatutako azpiegiturak osotu. XX. mendeko hasierako hamarkadetan garatutako ideiak agertuko dira hiri berriak eraikitzeko gidari. Beraien artean esanguratsuena funtzionalismoa dugu, [[CIAM]] egitasmoa izaki bere aitzindari.
313. lerroa:
CIAM akronimoak ''Congrés International d'Architecture Moderne'' esan nahi du, hau da, "Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarra". 1928an sortu zen, eta mende hasierako arkiteko eta hirigile ospetsuak bildu zituen bere baitan, hala nola: [[Karl Moser]], [[Alvar Aalto]], [[Hendrik Berlage]], [[Le Corbusier]], [[Gerrit Rietveld]] eta beste hainbeste. 1959an desegin bazen ere, ordurako hirigintza modernoaren oinarri teorikoak ezarrita ziren.
 
XX. mendeko abangoardia arkitektonikoa [[Arkitektura arrazionalista|Mugimendu Modernoa]] zeritzon pentsamoldean bildu zen. Mugimendu Modernoaren arkitektoek "etorkizuneko hirira" begira sortu zuten beraien pentsamoldea<ref name="ftn45"><sup>Vegara, Gómez, eta Rivas, ''Territorios inteligentes'', 84.</sup></ref>. Beraien ustetan, hirigintza funtzionalak izan behar zuen, eta hirien hazkunde kaotikoari erantzun bat emateko betebeharra zuen; hirigintzak erantzun behar zion industrializazio garaiak sortutako kontrolik gabeko hazkunde eta tipologia berrien sorrerari, bai tipologia aldetik, bai eta klase sozial berrien jaiotzari ere. Gerrateosteko txikizioaren aurrean, hortaz, logikoa izan zen agintariek pentsamolde berriztatzaile honi heldu izana.
 
CIAMek garatutako hirigintza funtzionalistaren ezaugarriak horrela laburbildu daitezke:
373. lerroa:
 
* [[Hipodamo Miletokoa]]
* [[Ildefons Cerdà|Ildefons Cerda]]
* [[Le Corbusier]]
* [[Lucio Costa]]
417. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Erromatar hirigintza|Hirigintza erromatarerromatarra]]ra
* [[Hiri soziologia]]
* [[Lurraldearen antolakuntza]]