Umberto Eco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: «Kategoria:Patafisika» kategoria «Kategoria:'Patafisika» kategoriara aldatzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
18. lerroa:
 
== Lanak ==
Hasierako lanak estetikaren inguruan egin zituen: ''Opera aperta'' (1962, "Lan irekia") da horietan ezagunena; lan horretako tesien arabera, [[musika]] modernoak, [[poesia sinbolista]]k eta kontakizun mota berriak ([[Franz Kafka|Kafka]], [[James Joyce]]) mezu irekiak, zalantzazkoak, eskaintzen dituztela proposatu du, entzuleak edo irakurleak interpretazioan eta haien sorkuntzan parte har dezan.
 
Ondoren, komunikazioaren eta semiotikaren eremuan murgildu zen, eta zenbait lan argitaratu zituen: ''A Theory of Semiotics'' (1976, "Semiotikaren teoria") eta ''Semiotics and Philosophy of Language'' (1984, "Semiotika eta hizkuntzaren filosofia"), biak ingelesez idatziak. Literatura kritikaz, historiaz eta komunikazioaz idatzitako lan ugarien arteko batzuk hizkuntza askotara itzuliak izan dira.