Lourdes Iriondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q4890261 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
Izan ere, txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna; ahots gozoa eta garbia zuen Iriondok, eta familia giroan abesti zaharrak kantatzen zituzten askotan. Urnietako [[txistu]]lari taldean ibili zen, eta Donostiako akademia batean zazpi urtez aritu zen opera eta kantua ikasten. [[1964]]an, aitak oparitutako gitarrarekin hasi zen [[Cecilio Espada]] irakaslearekin eskolak hartzen. Aurretik hasia zen bere kantuak egiten; kutsu erlijiosokoak ziren horietako asko, baita euskara eta euskal kulturaren ingurukoak ere. Abesti gehienak lagunek, tartean Joseba Zugasti Urnietako apaiza, moldatzen edo euskaratzen zizkioten, orduan ez baitzen gai sentitzen euskaraz konposatzeko.
 
Jendaurreko lehen emanaldia [[1964]]an egin zuen, [[Andoain]]en, [[ikastola]]ren alde egin zen kantaldi batean. Arrakasta handia lortuta, [[Tolosa]] eta [[Villabona-Amasa|Villabonan]]n abestu zuen gero. [[1965]]ean [[Aizarna]]n egiten zen Gazteriaren Egunean kantatu zuen, eta hor ere arrakasta handia lortu zuen. Berehala, [[Joxemari Iriondo]] kazetari eta lehengusuaren eskutik, [[Loiola (argipena)|Loiolako]]ko [[Herri Irrati]]rako hainbat kantu grabatu zituen, eta horiek emititzen hasi ziren. Entzuleen hainbat kritika jaso zituen arren, besteak beste gitarra espainolarekin euskaraz abesterik ez zegoelako, oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. Handik aurrera, Euskal Herriko txoko guztietan ibili zen kantari. [[1965]]ean, berrogei kantaldi inguru eskaini zituen. [[1967]]an, berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Orduan izan zituen lehen arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta gisakoak kantaldietan abesteko baimena jaso behar zuen, eta hainbatetan moldaketak egin.
 
=== Ez Dok Amairu ===
34. lerroa:
[[1978]]an [[Hernani]]ko [[Galarreta pilotalekua]]n [[Xabier Lete]], [[Antton Valverde]] eta [[Pantxoa eta Peio]]rekin batera egindako kontzertua izan zen Lourdes Iriondoren azkenengo emanaldia. Garai hartan aldaketa handiak gertatzen ari ziren gizartean eta kulturgintzan, eta Iriondo ez zen oso eroso sentitzen. Horrez gain, osasun makalegia zuen kontzertuz kontzertu ibiltzeko. Handik aurrera, literatura, ikastola eta parrokia izango ziren Iriondoren zeregin nagusiak. Haurrekin zaletasun berezia zuen, eta haientzako hainbat liburu argitaratu zituen: [[Martin arotza eta Jaun deabrua]]. [[Sendagile maltzurra]] (Gero, 1973), [[Asto baten malura]] (Gero, 1975) eta [[Buruntza azpian]] (Gero, 1975). Bi narrazio liburu ere kaleratu zituen: [[Hego-haizearen ipuinak]] (Gero, 1973) eta [[Lotara joateko ipuinak]] (Erein, 1983).
 
Haurrekin [[Buruntza antzerki taldea]] antolatu zuen [[Urnieta]]n, eta hainbat antzezlan idatzi eta zuzendu. Horietako bat, Fabrika berria, 1977an estreinatu zen. Herriko parrokian ere lan handia egin zuen urte horietan guztietan. [[2005]]eko [[abenduaren 27]]an hil zen, 68 urte zituela. Hil ostean hainbat omenaldi egin zitzaizkion. Urnietako parke batek Lourdes Iriondoren izena hartu zuen, eta bertan paratu zuten [[José Ramón Anda|Jose Ramon Anda]] artistak haren omenez egindako eskultura.
 
== Diskografia ==