Irlandako musika matxino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Irlandako musika matxinoa''' edo '''Irlandako musika erreboltaria''' ([[ingeles]]ez ''Irish rebel music'') [[Irlanda]]ko musika herrikoiaren barnean sailkatu ohi den musika azpigenero bat da, kutsu zeharo [[abertzaletasun|abertzale]], [[nazionalismo|nazionalista]] eta [[errepublika]]rra du. Bere hitzak [[irlandar errepublikanismo]]an oinarritzen dira.
 
Musika mota honek [[Irlandako historia]]ri buruzko hainbat gertakizunen aipamenak egin ohi ditu, nagusiki [[1798ko Irlandako matxinada|1798ko Irlandar Altxamendutik]] hasi eta [[Irlandar Independentzia Gerra]] arteko denboraldia barne hartzen du, batzutan [[Ipar Irlandako gatazka]] ere barne hartu ohi duelarik. Denboraldi honetan izan baitzen, eta bereziki [[XX. mendea]]ren hasieran, musika mota honek sorkuntza indar handiena izan zuen garaia.
 
Halere, salbuespen batzuk ere badaude, eta denboraldi hori baino lehenagoko [[Ingalaterra|ingelesen]] aurkako gudu edo liskarren aipamenak ere izan ohi dira (''[[Oró Sé do Bheatha 'Bhaile]]'', ''[[Follow Me Up To Carlow]]'' edota ''[[Éamonn an Chnoic|Young Ned Of The Hill]]'' abestiak kasu).
 
Bestalde, [[1922]]. urtetik aurrera, eta bereziki [[1970eko hamarkada]]tik aurrera, [[Ipar Irlandako gatazka]]ren inguruko abestiak ere badaude.
 
== Taldeak ==
Irlandan musika mota hau lantzen duten musika talde ugari daude (baita Irlandatik kanpora irlandar komunitateak bizi diren herrialdeetan ere: [[Eskozia]], [[Ingalaterra]], [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batu]], [[Australia]]...).
 
Talde garrantzitsuenen artean hauek leudeke: [[The Wolfe Tones]], [[The Dubliners]], [[The Clancy Brothers]], [[Éire Óg]], [[Ryan's Fancy]]...
19. lerroa:
* [[Go on home British soldiers]]
* [[God Save Ireland]]
* [[John Kelly of Killanne|Kelly The Boy From Killane]]
* [[Kevin Barry (abestia)]]
* [[Off to Dublin in the Green]]